Andrezaharren subjektua hizketagai izan dute Agoitz eta Aurizberriko Literatur Solasaldietan
Mikel Albisu Mikel Antzak dinamizatutako irakurle talde edota literatur solasaldietan Mariluz Estebanen Andrezaharraren Manifestua liburua izan dute hizketagaia. Mikelek gaur aipatu digun bezala Mariluzek beste hainbat emakumerekin batera bere zahartzearen inguruko hausnarketak plazaratu zituen 2017aren bueltan sortutako liburu honetan. Bertan ezohiko olerkiak, pasarteak eta abar topa daitezke bukaeran manifestua bera irakur daitekenean. Mikelek ere beste […]