25-26 ikasturterako aurrematrikulazioa burutzeko azken astea AEK-n
Uda hasiberri denean AEK-ko euskaltegietan izena emateko aurre-matrikulazio sasoi betean daude. Ekainaren 30a bitarte dago aukera aurre-matrikulazioa egiteko eta irailean iritziz aldatzen bada jarritako diru hori berreskuratu daiteke. Kanpaina dela eta Garraldako Euskaltegira jo dugu Garazi Iribarrenekin egotera. Berak azaldu digunez hainbat diru-laguntza daude euskara ikasteko, A1ean izena ematen dutenek doan izanen dutelarik ikasturtea. Horretarako […]