Irati58 taldeak kontzertua eskeiniko du Billabetako jaietan larunbatean

Irati58 taldeak Billabetako jaietan eskeiniko duen kontzertuari buruz solasteaz gain, taldearen izenaren jatorriaz, taldekideen jatorriaz eta baita atera zuten azken kantari buruz ere solastu gara “6 de Abril” deiturikoa. Itoitzeko urtegia eraikitzen ari ziren bitartean, apirilaren 6 batean kableak moztu zituzten solidario guztiak omentzeko egin zuten kanta hau. Horretarako, taldeko kidea den Julen Peligorrirekin solastu […]

Artozkiko herritarren Itoitzekiko mina agerian uzten duen gradu amaierako lana aurkeztu du Inge Diez Elizaldek

Antropologia ikasketak amaitzeko Grala aurkezterako garaian otu zitzaion artozkiar honi Itoitzek Artozki herria urpean hartu izanagatik sortutako ondorioak lantzea ikerketa lan baten bidez. Artozkiko herritarrekin jarri zen harremanetan Inge Diez Elizalde horretarako eta bertan ikusi ahal izan zuen 20 urte eta gero herritik bota izanagatik beraiengan mina jarraitzen zela. Berak 3 urte zituen Artozki eraitsi […]

#O13EgiaArgira Mikel Zabalza Gogoan ekimenarekin solasean

#O13EgiaArgira traola hartu dute bere gain ekimenekoek euren salaketa kontuak aurrera eramateko. Salaketa horrek bi zutabe ditu, Portu-Sarasola eta Mikel Zabalza kasuen inguruko erakusketa eta leiho zein balkoietan poltsa beltzak eskegi eta partekatzeko dinamika. Guzti honetaz elekatzeko Lohizune Amatria eduki dugu gurean. Berak maisuki azaldu dizkigu bi kasuen nondik norakoak eta dinamikaren oinarriak. Lohizune (Mikel […]

Berandu baino lehen Esako handitze lanak gelditu behar dira

Urte berriarekin Antonio Aretxabala geologoak partekatutako bideo batekin izan genuen ESAko magalaren berri. Egoeraz elekatzeko telefonoa hartu eta ESA + Ez Plataformako kidea den, Iker Aramendiarekin jarri gara kontaktuan. Berarekin batera errepasatu dugu Esako lanen inguruko azken ordua, informeak gora eta informeak behera, jendea kezkatuta dagoela onartu digu. Iker Irati irratian, entzun!