Jendea naturara gerturatzea helburu sendabelar tailerra izanen da Zaraitzun

Otsagabiako NIZek eta Ainize Salak aurrera eramandako ikastaro bat izanen da uztaila abuztuan Zaraitzun. Ainize Sala lazkaotar baserritar eta fitoterapeuta izanen dugu tailer honen gidari eta 3 lan saio izanen ditu , lehena Ezkarozen (Andrasoroan) eta hurrengo biak Otsagabian (Zubigoienan). Ainizek bere baserrian bi proiektu garatu ohi ditu baso jangarria alde batetik eta Onik natura […]

Enric Ez abeslaria GRT 24-2.6 giran Nafar Pirinioetan kantuan

Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure […]

Otsagabiako Natur Interpretazio zentroak kaleratu berri du udako programazioa

Ekimen ugari antolatu ohi dituzte Otsagabiako Natur Interpretazio Zentrokoek urtean zehar, baina bereziki udaran ere. Aurten kaleratu berri dute euren programazioa. Irati bere osotasunean programaren baitan 5 irteera antolatu dituzte. Bestalde aprobetxatuz Ainize Sala fitoterapeuta Otsagabian pasa ohi duela uda 3 egunetako sendabelar tailerra antolatu dute berarekin. Programazioaren aitzakipean batu gara haiekin eta gurean izan […]

Ingurua ezagutu, baloratu eta ukenduak egiteko tailerrak Zaraitzun eta Erronkarin

Udaberriarekin batera Zaraitzu eta Erronkarin ingurua ezagutu, baloratu eta bertan topatutako landareekin ukenduak egiteko tailerretarako deia luzatu dute. Gentiana Pirineoko Silvia Erlanz izanen da ikastaro hauen dinamizatzaile, bere lan anitzen artean eta biologa den artean, ingurugiro hezkuntza jorratzen ohi baitu. Gaur bera izan dugu ikastaro hauen inguruan solasean. Berak animatu gaitu tailer hauetan parte-hartzera beste […]

Idokorri elkartearen inaugurazioa ospatuko dute larunbatean Aizpurgin

2020an sute batek utzi zuen Aizpurgi Idokorri elkarterik gabe. 4 hamarkada zeramatzan elkartea herriko elkargune eta motore izaten eta gertaera lazgarri horretatik argi eduki zuten Idokorri berriz ere eraiki behar zela. Oztopoak-oztopo pixkanaka-pixkanaka joan dira elkartea berreraikitzen eta tarteka lan horiek finantzatzeko moduak bilatzen. Hori ez ezik, herrian ekitaldiak eta jaiak antolatu dituzte ere baita […]

Kuadriketa larunbatean Jaurrietan

Hemen dugu berriz ere Kuadriketa saio berri bat. Gure eremuan eginen den 3 saioa izanen da Larraingoa eta Agoitzen izan eta gero. Kuadriketa komunitatea sortzeko eta indartzeko froga sorta bat da zeinetan olinpiada ez lehiakor baten antzera azaltzen zaigun. Tokian toki arrakasta eta giro ona ziurtatzen dute eta hala ikusi ahal izan dugu aurretik izandako […]

Formatu txikian estreinatuko da aurten Gartxot Eguna

Iaz aipatu zuten moduan aurten Gartxot Eguna bertsio txikian eginen dute Itzaltzu eta Otsagabia artean. Goizean Itzaltzun ohitura den Elkorretara martxa eginen dute Gartxot Itzaltzuko Bardoa akatu zuten tokira eta horren ostean Itzaltzuko plazan bazkari autogestionatua eta bermuta eginen dituzte. Arratsaldean poteo musikatua eta kontzertuak zain izanen dituzte Otsagabian, Malakias izanen delarik Gartxot Eguna itxiko […]

Peio Monteanok bere lan berria aurkeztuko du Auritz eta Otsagabian

Pirinioetan bizitako Sorgin Ehizaren 500. urteurrenaren karietara zenbait kultur eragile batu ziren zita behar bezala gogora ekartzeko. Urtean zehar anitzak izan dira ekimen hauek eta oraingoan liburu baten aurkezpena izanen da. Inprentan badago ere lana eginda etorriko da Peio J. Monteano Sorbet historialaria “Licenciado Balanza, el pamplonés cazador de Brujas(1525)” liburua aurkeztera. 2010ean izan zuen […]

Sorgina Banaiz dokumentalaren proiekzioak izanen dira Sorgin Ehiza 1525-2025 dinamikaren barnean

Pirinioetan Sorgin Ehiza egin zutenetik 500 urte betetzen diren honetan Asisko Urmenetak zuzendutako Sorgina Banaiz dokumentalak ikusi izan du argia. Auritzen estreinatu eta gerora Logroñon eman dute, bertan baitzegoen hainbeste Euskal Herritar epaitu zituen epaitegia eta horiteriko askok hiltzera kondenatu zituelarik. Proiektua Ni Ez Naiz Sorgina izenburupean hasi bazen, dokumentala garatzean ateratako ideiak izenburua aldaraztea […]

Zaraitzuera ikasliburuetatik plazara

4. aldia da Zaraitzuera edo Zaraitzuko Uskara ikasteko ikastaroa abian jartzen dutela. Zaraitzuera liburuetan existitzen da soilik gaur egun 2014an Mari Cruz Esarte azken hiztuna joan zenetik. Berreskuratze lanean dabiltza eta pixkanaka-pixkanaka bertako eleak txertatzen ahaleginduko dira bertako uskara maite dutenek Aitor Arana idazle eta itzultzailearen laguntzarekin. Saio dinamikoak izan ohi dira, informalak, bertako euskalkiaren […]