Kattalin Barber eta Herbaria proiektua saritua izan da Ekintzailetza sariketetan

Ekintzailetza sariketetan publikoaren aldetik bozka gehien jaso izanagatik Kattalin Barber Gutierrez Saraguetako gazteak eta bere Herbaria proiektuak sarituak izan dira. Herbaria proiektua urte t´erdi daramazki martxan baina jada oihartzun handia lortu du, loreekin zenbait sorkuntza eratuz eta baita loreak berak landatuz. Proiektu honen buru dugu Kattalin, zeina beste artisau zenbaitekin Aribeko Artisau azokan saldu ohi […]

Iratiko barrankeadore eta zentralisten lanaren gordintasuna erakusteko liburua

Muniaingo Jaurerrian topatutako Santiago Cervera barrankeadorearen gorpuzkiak izan ziren ikerketa lan izugarri honen pizgarri. Oscar Ramos Cabodevilla da lan hau aurrera eraman duena eta urte luzez aritu da beste hainbaten laguntzarekin Irati S.A. enpresaren nondik norakoak aztertzen. Asko idatzi da enpresa honetaz, Domingo Elizondoz, azpiegituraz, baina sekula ez dira enpresa hortan lan egin zutenen bizitzak […]

Cambium dokumentalaren proiekzioa bihar Artziko Jauregian

Munduan zehar bidaiatu ondoren etxera itzultzen da Cambium dokumentala. Lakabe inguruko Paraisos pinudietan gertatutako aldaketak ardatz ditu film honek, Maddi Marberrek eta Marina Lameirok zuzenduta. Lakaben, Suitzan, Ikusmira jaialdian, … Artzibarrera itzultzen da, larunbata honetan arratsaldeko 19tan Artziko Jauregian eskainiko baita filma. Bertan izanen dira Maddi Barber eta Marina Lameiro proiekzioaren ostean solasaldi eder bat […]

Palestinaren aldeko ekimenak asteburuan Artzin eta Agoitzen

Palestinak bizi duen egoerak okerrera egin du, Israelek bere baitan jarraitzen baitu Gaza eta Zisjordania erasotzen, azkenaldian Libano ere. Bertan, erailketak eguneroko ogia izaten darraite eta gaur egun hedabideetan agertzeari utzi badiote ere, Israelek bertan giza-eskubideak urratzen darrai. Testuinguru honetan hainbat hitzordu antolatu dira Palestinako Lurraren Egunaren baitan Nafarroako zenbait txokotan. Gurean, Artziko jauregian “Resistance […]

Martxoaren 8aren atarian Silvia Berdintasun teknikariarekin solasean

12 udalek eta entitatek Berdin Bizi berdintasun zerbitzuaren jarraipena ahalbidetzeko konbenioa sinatu berri  dute eta martxoaren 8aren atarian gaudenez zerbitzu horretan teknikaria den Silvia Gomez Gonzalezekin egoteko aukera baliatu dugu. Urte guzti hauetan lan handia egin duen zerbitzua dugu, kontzientziazio eta prebentzio mailan, baina baita formakuntzan eta analisi mailan ere. Zonaldeko diagnostikoa eginda jada eskuartean […]

Duo Musikaguneren kontzertu errezitaldia bihar Artziko Jauregian

Musika alorrean eskarmentua duten Iñigo Mikeleiz eta Miguel Nuñok kontzertu errezitaldia eskainiko dute bihar Artziko Jauregian. Komunitateei zuzendutako zenbait programetan aritu dira eta horren bitartez musika jendeari hurbiltzen dabiltza. Programa horietan arituta sortu zitzaien elkarrekin gauza berri bat sortzeko grina eta hara non Musikagune Bikoa edo Duo Musikagune bezala aritu izan dira kontzertu errezitaldiak egiten. […]

Artziko etxeen izena haintzat hartuko dituzte larunbateko solasaldian

Mikel Belaskok zuzenduko du larunbata honetan arratsaldeko 18:00etan izanen den Artzibarko Etxeen izenen inguruko hitzaldia. Iaz Artzibarko Toponimiaren inguruko hitzalditik eratortzen den hitzaldia dugu hauxe , bertan behin baino gehiagotan atera baitzen etxeen izenen garrantzia. Gainera, Artzibarren, etxeen izenen ondarea gordetzeko sekulako lana egin zuten liburu bat kaleratzeko eta 300 bat etxeren izenak lortu zituzten. […]

Larunbata honetan kontzertua eskainiko du Lilo taldeak Artziko Jauregian

Iruñerriko seikote honek kontzertua eskainiko du larunbata honetan Artziko Jauregian. Talde gaztea dugu bai kideen adinagatik baita elkarrekin aritzen direnetik ere. 2021. urtean kaleratu zuten lehen aurrerapen kanta eta bideoklipa, Ur eta Argi eta ezkeroztik aritu dira plaza desberdinak bisitatzen. Popa oinarri baina beste musika estilo oso ezberdinen ikutuak dituzten kantuak ekoitzi zituzten bere lehen […]

Bihar ospatuko da Nagoreko V. Triatloia

Bihar irailak 6, 266 kirolarik hartuko dute parte Nagoreko V. Triatloian. Bertan hiru modalitate desberdin izanen dira, Olinpikoa, Nafarroako SuperSprint txapelketa eta Emakumearen herri triatloia. Urtez-urte geroz eta kirolari gehiago hurreratzen dira Artzibarreko herri honetan egiten den froga honetaz gozatzera. Hau dela eta gaur antolaketa lanetan dabilen Ramon Legarda izan dugu gurean. Berak eman dizkigu […]

Amico On the Beach emankizuna izanen da Artziko jauregian igandean

2014an hasitako Amico konpainiak bere azken lanetako bat eskainiko du igandean Artziko jauregian. Amico On the Beach umorezko pasarteak keinu bidez erakutsiaraziko dituzte bertaratzen diren horien gozamenerako. Ez hori bakarrik, atzokoan Ezkarozem “Inmatriculaciones, Oh My God” emankizunarekin izan ziren erantzun paregabea edukita. Igandean 19tan beraz hitzordua dago umorearekin Artziko Jauregian eta hortara gonbidatu gaitu guren […]