Euskara zerbitzuak lagunduta gazteendako robotika tailerrak abuztuan

Aeiozu elkarteak bultzatuta eta Euskara Zerbitzuek babestuta Lego Robotika tailerrak euskaraz antolatu dira abuztuan zehar Piriniotan. Aeiozu elkarteak teknologia berriak jendartera gerturatzea du helburu eta hori da tailerra hauekin lortu nahi duena, robotika hemengo gazteei gerturatzea. Honen berri eman digu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak.   Robotika tailerren datak: Aribe: Abuztuak 3-7 Otsagabia: Abuztuak […]

Unibertsitatera sartzeko frogak eta euskara

Azken asteetan bolo-bolo ibilitako gaia ekarri digu gaurkoan Idoia Zabaltzak. Unibertsitatera sartzeko frogetan hainbat A ereduko hainbat ikasle 0 atera zuten froga, euskara maila agerian utziz. Hauetako zenbaitek kexatu eta auzitara jo zuten. Berriz ere baloratu ostean ez zuten inolaz ere gainditzen eta guzti honek zalaparta sortu du, betiere polemika zuzentzaileen inguruan ezarri delarik, ez […]

Mikroipuin eta bideo lehiaketaren irabazleen sariak banatuko dira Erronkarin

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltzak 8. eskolarteko mikroipuin lehiaketa eta eskolarteko 2. bideo lehiaketa izan ditu hizpide. Bihar, maiatzaren 8an Erronkariko Ibarreko etxean emanen dizkiete sariak garaileei, zeina zentru moduan Garralda izan den nagusi . Zorionak irabazleei eta baita parte hartu dutenei!     Idoia Zabaltza Irati Irratian

Korrikari begirako beroketa Idoia Zabaltzarekin

Korrika urtea dugu eta esfortzu denak daude auzolanean eraikitako ekimen honi indarra ematera eta ideia honekin etorri zaigu gaur Idoia Zabaltza. Korrika kulturalaren baitan dauden hitzorduak errepasatu eta jendea animatu dugu Korrikan parte-hartzera. Korrika Kulturalean ditugun hitzorduak Auñamendi Agoitzen:Otsailak 13, 19:00 Angiluerreka Agoitz -Korrika aurkezpena eta bertso-poteoaOtsailak 20, 21:30 Erroko etxea elkartean- Bertso afaria Maialen […]

Korrika ibilbidea eta prestakuntza Idoia Zabaltzarekin

Euskararen inguruko gaiak ekartzen dizkigu Idoia Zabaltzak bi astetan behin izan ohi ditugun kolaborazioetara. Gaurkoan kaleratu berri den Korrika ibilbidea izan dugu oinarri eta errepasatu egin dugu nondik nora gurutzatuko gaituen, baita zein tokitatik ez den pasako ere. Korrikari begira ere antolatzen ari diren ekimenak aipatu ditugu. Korrika aurkezpena zenbait hitzartuak daude: Aribe (Auñamendi zonaldea) […]

Pizkundea egitasmoa aurkeztu digu Idoia Zabaltza Euskara teknikariak

Euskalgintzaren Kontseiluak euskaren egoeraz larriturik hizkuntza bera berrindartzeko eta honen aldeko apustua berresteko Pizkundea ekimena antolatu du datorren abenduaren 27ako, Bilboko Bizkaia Arenan. Larrialdi linguistikoari aurre egiteko deia kulturaren bitartez eginen dute lehen ekimen honetan eta hori bera izan dugu hizketagai Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin bere ohiko kolaborazioan. Berak azaldu digu zertan datzan dinamika berri […]

Aitzakirik ez euskera ikasten jartzeko

Idoia Zabaltzak gaurko kolaborazioan Euskara ikasteko dauden diru-laguntzak ekarri dizkigu, orain baita epea pasa den ikasturteko laguntzak eskatzeko. Nafar Gobernuak A1 mailako ikasketak %100 diruz lagunduko ditu aurten eta beste mailak toki administrazioekin batera ere ia doakoak izatea ahalbidetuko duela esan digu. Ba hori lagunak, aitzakirik ez euskara ikasten jartzeko!     Idoia Zabaltza Irati […]

Moogie-gima eta Komiki tailerra gazteenei zuzenduriko udako eskaintzak

10 urtetik aurreragorako nerabeei zuzendutako euskarazko eskaintza plazaratu dute zonaldeko Euskara zerbitzuek. Gaur gurean izandako kolaborazioan horiexek ekarri dizkigu Idoia Zabaltza Euskara teknikariak, zeinak azaldu digun zer nolako eskaintza den. Alde batetik, 10-18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako Moogie Gim ekimena, ariketa fisikoa egiteko Aritz Carballoren gidaritzapean. Bestetik, 10-13 urte bitarteko nerabeei zuzendutako Komiki tailerra, Aeiozu […]

Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Aezkoan udako tailerretan parte-hartzeko izen ematea ireki dute

Udan aisialdia euskaraz disfrutatzeko tailerretan parte hartzeko izen emate epea ireki dutela ekarri digu gaurkoa Idoia Zabaltza euskara teknikariak. HH eta LH 1 eta 2 adinean dauden haurrei zuzendutako tailerrak dira, euskaraz eta Aribeko Aezkoako etxean eman ohi dira astearte eta ostegunetan. Ez hori bakarrik, tailerra hauek emanen dituzten gazteen bila ari direla ere komentatu […]