Asteburuko euri-jasak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoa asteburuan izandako ekaitzei begira jarri gara batez ere Lizarrerrian izan diren horietara, David de Andres meteorologoarekin. Honen ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Astelehena, Astearte eta Asteazkena (Maiatzak 29-30-31): Egun hasiera argitsuak izanen dira haizea norabide zehatzik gabe. Tenperaturetan ez dugu aldaketarik somatuko. Egunen bigarren parteetan hodeiak garatzeko aukera handiak […]

Estreinakoz arituko da Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bertso eskolan urteetan ibili ondoren aurten izanen da lehen aldiz Erroko bizilaguna den Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehiatzen. Larraunen ospatuko den aurre-kanporaketan arituko da Erronkariko Peio Ardaizekin eta beste lau bertsolarirekin. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu eta urduri somatu dugun arren aitortu digu esperientzia berriaz gozatzea eta saioarekin gustora geratzea dituela […]

Mikel Zabalzaren kasua arlo gizarte-antropologikotik ikusita ikertu eta liburu bilakatu du Lera Ikerguneak

2018an amaitu zuten Lera Ikerguneko lagunek estatuko bortizkeriaren inguruko lau biktimen inguruan eginiko ikerketa gizarte-antropologikoa. Ariben izan ziren garaian ikerketa aurkezten Mikel Zabalza baitzen lau biktima horietako bat. Orain ikerketa hori irisgarriago egiteko liburu bilakatu dute eta ikerlana “Mikel Zabalza Registro de Memoria” liburuan bildu dituzte bertan landutakoak. Liburua bihar (ostirala maiatzak 26) aurkeztuko baita […]

Penintsulako DANA eta aste bukaereko iragarpena David de Andresen eskutik

Berriz itzuli da David de Andres gurera aste bukaera honetako iragarpena ematera. Hasieran Iberiar Penintsulan kokatutako DANAk zer nolakoak eragin dituen errepasatu dugu eta ondoren hasi zaigu aste bukaerako iragarpenaz solasean. Iragarpena: Osteguna (Maiatzak 25): Egun hasiera hodeitsua izanen dugu eta baliteke arratsalde gau partean ekaitzaren bat lehertzea. Haizea ipar ipar-mendebaldekoa arituko da eta honek […]

Osasuna Magnaren salbazioaren ostean Josu Mendiverekin izan gara Areto Futbolaz solasean

Bigarren denboraldia izan du Josu Mendivek Areto Futboleko lehen liga Nazionalean Osasuna Magna taldearen baitan. Talde bezala denboraldia bikain hasi izan bazuten ere, lesioek jarraikortasuna puskatu eta taldea baldintzatu izan dute eta horrek behartu dituzte azken partiduan salbazioa jokatzera. Berarekin izan gara gaurkoan denboraldiaz hausnartzen, maila pertsonalean nolatan bizi izan duen aurtengo denboraldia eta presioa […]

Hazien aitzakipean landa eremuko kixoteak ezagutuko ditugu De quijotes y semillas filman

Santi Cordon Tuterako sukaldari protagonista zuen “Los ultimos de la Mejana” dokumentala sailkatu zuten Malagako Jaialdian proiektatzeko eta orduan Santik berak egindako Verdukleta hartu eta Malagarako bidea hartu zuen, herriz herri bakoitzean bertako jendearekin egonez eta haziak elkartrukatuz. Abentura honetan bidelagun izan zuen Patxi Uriz zuzendaria eta hau dena “De Quijotes y Semillas” filman bildu […]

Nafarroa mendebaldeko euri-jasak eta aste hasierako iragarpena David de Andresekin

Gaur ostiralean Nafarroako ipar mendebaldean izandako euri jasen inguruan solastu gara David de Andres meteorologoarekin. Honen ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Astelehena (Maiatzak 22): Egun hasiera hodeitsuak ostarteei emanen die bide. Ipar haizea finkatuta jarraituko du eta oro har tenperaturek gora eginen dute.Asteartea (Maiatzak 23): Ostarteekin esnatuko gara eta eguna […]

Landa eremuaren defentsan eta kapitalismo berdeari ezetz esateko mobilizatzera deitu dute gizartea Iruñean eta Gasteizen

Eraikuntza enpresa handiek aukera paregabea ikusi izan dute energia berriztagarrien makroproiektuak egitean eta horregatik asko izan ziren Nafarroan aurkeztutako proiektuak. Horietariko askok ekimen herritarrek zirela medio geldiaraztea lortu zen eta anabasa honen erdian herri zenbaiteko plataformek Nafarroa Energia Eraldatzen plataforma sortu zuten. Egoera halere ez da baretu proiektu berri gehio azaldu baitira azkenaldian eta honi […]

Kolektiboki trapu zikinak garbitzearen ideia antzerki eginda

Oiartzun sortu zuten Lore More konpainiakoak Trapu Zikinak antzezlana Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren baitan. Konpainia Maialen Diazek eta Mikele Urrozek sortu zuten eta gero batu zaizkie Laura Villanueva eta Luzia Ezker. Garai batean garbitokian arropak garbitzea nolakoa izan behar zen erakusten dute betiere gaurkotasun puntu bat emanez. Luzia Ezkerrekin izan gara gaurkoan konpainiaz eta antzezlanaz […]