Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze bizi? Pirinioan sortze berriak

Gaur itzuli gara Ainhoa Elizalde Ojerren kolaborazioaz gozatzera. Gaur antza bere gertuko amatasunak ekarritako iritzi eta salaketa testua ekarri digu, Pirinioan sortze berriak izenburua duena. Ez-ohiko urtea da antza Erronkariko ibarrean 10 jaiotza izanen baitira bertan eta honen inguruko komeriak ekarri dizkigu gurera.   Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Palestinaren aldeko mobilizazioa izanen da ostiralean Agoitzen

Urriaren 7tik hona areagotutako borrokek Israelen partetik 30000 palestinar erailtzea ekarri du, zeinak horietatik 12000 haur izanen liratezke eraildakoak, baina Palestinaren okupazioa 1948tik hona darabilen arazoa da. Gutxi batzuk gerra deitu ohi diote baina gehienen ustetan genozidio baten aurrean geundeke, egunero egunero areagotzen den genozidioa alegia. Honi aurre egiteko badira zenbait elkartasun keinu eta horietako […]

Lehen sektorean ezartzeko dauden laguntzak eta neurriak azaltzeko bilkura bihar Aribeko Aezkoako Etxean.

INTIAko Maria Ancin eta Ana Garcia etorriko zaizkigu Aribera lehen sektorean ezartzeko dauden betebehar eta laguntzak aurkeztera. Hainbat alorretan aldaketak daudenez tokian toki horrelako bilkurak egitea hobetsi dituzte eta Erriberrin egon ondotik gurera datoz azalpenak eman eta zalantzak argitzera. Hau aprobetxatuz beraiekin izan gara gaurkoan azaldu dezaten zein helburu dituen biharko bilkura horrek.   Informazio […]

Gotzone Sestorain: “Elikadura burujabetzaren bidea da gaur egungo krisiak eragindako ondorioei aurre egiteko modua”

Jada 140 erakunde zein elkarte sinatu dute Elikadura Burujabetzaren aldeko manifestua. Manifestua bera 3 urtetako lanaren fruitua da eta bere sustatzaileetako bat da Gotzone Sestorain Zabaleta eta berarekin egin dugu hitzordua. Manifestua ardatz hartu dugun arren, lehen sektorean burutzen dabiltzan mobilizazioetaz ere solastu gara. Berak aipatu digu Elikadura Burujabetzaren bideak gaur egungo krisi sistemikoari aurre […]

Alfredo Leon agoiztar artista finalista da Baiona Festetako kartel sariketan

2014an irabazi zuen aurreneko aldiz Baionako festetako kartel sariketa baina oso kritikatua izan zen ohiko parametroetatik irtetetn baitzen eta horrek arantza bat utzi zion Alfredo Leon Mañu agoiztar artistari. Oraingoan kartela ohiko parametroetan kokatuta finalean sartzea lortu du eta bozkaketa irekia egin dute irabazlea zein den jakiteko. Hau guztiaz artistarekin solastu gara baita adimen artifizialak […]

Erdizeko Meategiaren UGEP bidezko inposaketa salatu dute Erdiz Bizirik plataformako kideek

Erdizko parajean Magnesitasek eraiki nahi duen meategiak hasieratik kontrakotasuna piztu ohi du baztandarren artean. Horren adibide dira udalek hartutako jarrera baita zenbait galdeketetan kontrako jarrerak hartutako indarrak ere. Honen baitan haserre eta kontrakotasuna adierazteko Erdiz Bizirik plataforma sortu zuten duela zenbait urte. Honek proiektua geldiaraztera eraman zuen eta Nafarroako Gobernuak bertakoen ustearen gainetik proiektua UGEP […]

Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]