Korrikarik ez baina AEK eta euskarari BULTZA emateko unea iritsi da

Egunotan Korrikak gure herri eta bailarak zeharkatu beharko zituen, baina pandemia dela eta ezin da egitasmo erraldoi hau aurrera eraman, horrek suposatzen duenarekin. Euskararen aldeko ekimen honek gure hizkuntzaren presentzia ahalbidetzeaz aparte AEK-ko euskaltegien sustengurako baliabideak eman ohi ditu. Urte zaila izan da euskaltegietan baina hala ere ez dute amore eman Ana Kolomok adierazi digun […]

Gure paisaiei soinua jarri diete Irati Orreagako lagunek

Irati Orreaga elkarteko lagunak beti dabiltza kontu berriak asmatzen eta gure zonaldea erakargarriagoa egiten. Bide honetan iniziatiba berri bat jarri dute abian, Soinudun paisaien ekimena alegia. Sorogain, Artziko Maria Deuna baseliza, Luzaide, Azpegi eta Orotz Betelun oinarria duten 5 istorioen podkasta jarri dute martxan. Toki hauetan Podkast horietara sartzeko QR bana jarri dute eta Soinudun […]

Idazten eta margotzen jarriko gaitu Karekin Kulturak

Beti bikain artatzen gaitu Karekin Kulturako Kati Leatxek. Gainera plazerra bat da hainbeste gauza egiten dituen Katirekin solastea asko ikasten baitugu berarekin. Gaurkoan, Agoitzen emakumeei zuzendutako idazkera tailerra eta Otsagabian Zaraitzuko gazteendako antolatutako horma margoketa izan dugu hizketagai. Bukatzean, Urraulgoitiko lanaz ere hitz egin digu, liburu bat egiten ari baita eta horretarako argazkiak batzeko deia […]

Loizuko gizonaz Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin

Duela 11700 urte inguru bizitako lagun baten gorpuzkiak topatu zituen Sakon Espeleologia taldekoak Erroibarren kokatua dagoen Errotalde iturburuan. Nafarroan arrastoa duen biztanle zaharrenaren gorpuzkiak liratezke bertan topatutakoak. Nafarroan ez ezik Europan garrantzi itzela izan duen aurkikuntza izan da. Hau guztiaz, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia lagunarekin solastu gara. Oscar Sicilia Irati irratian

Aizpea ezagutzen: Patxuka De Miguel eta genero ikuspegidun arkeologia

Gaurkoan genero ikuspegia txertatu nahi izan dugu Aizpeako kobazuloan topatutako gorpuzkien solasaldiei dagokionean. Horretarako Maria Paz De Miguel Patxuka izan dugu eta berarekin batera ezagutu ditugu Epipaleolitiko garaiak eta PastWomen genero ikuspegidun arkeologia taldea. Pastwomen inguruko informazioa: PastWomen Patxuka De Miguel Irati irratian

Nada es diferente despues de todo eleberria Charo Begué idazlearen eskutik ezagutzen

Iaz argitaratu zuen Charo Beguek ostiralean Agoitzen aurkeztuko digun liburua. Baskoien garaian kokatuta eta emakumezkoen protagonismoa duen eleberria dugu “Nada es diferente después de todo” eta berarekin batera errepasatu ditugu eleberriaren inguruko nondik norakoak. Izenburuari begira eta emakumeen egoerari so gauza gutxi aldatu direla ere aldarrikatu du. Aurkezpena ostiral honetan martxoaren 12an arratsaldeko 18:00etan Aurelio […]

Martxoak 8 emakumeen ahotsa entzunarazteko eguna

Egunero izan behar luke Martxoaren 8a eta egunero eman beharko genieke ahotsa emakumeei. Gaurkoan hori egin dugu eta 14 emakumek bidali dute euren ekarpena. Sistema arrakalatzearen beharra nabarmena dela argudiatu eta mobilizatzera deitu gaituzte gaurkoan. GORA EMAKUMEEN BORROKA! GORA BORROKA FEMINISTA! Parte hartu dute: Silvia Calvo, Oihana Lorea, Lohizune Amatria, Karmele Galartza, Ainhoa Bueno, Leire […]

MTorresen lan gatazka ezagutzen

Pandemia honek agerian utzi ditu kapitalismoaren ahuleziak eta honen krudelkeria batez ere langileek pairatu dute. Horren harira, zenbait tokitan lan gatazkak piztu dira, horietako bat MTorres enpresakoa delarik. Honen inguruan bertan 33 urte lanean daramatzan eta ELA sindikatuko delegatua den Pedro Reyrekin solastu gara. 88 langile kaleratu nahi dituztela eta horrek sortarazten duen ezinegona nabarmendu […]