Biolentzia matxistaren kontra elekatuz Erroko Laurentxi elkartearekin

Azaroaren 25, emakumeen kontrako biolentzia gogora ekartzeko eguna da batez ere. Eta guk Erroibarreko Laurentxi elkartearekin egin dugu. Igandean dokumentala ikusi eta kontzentrazioa egin zuten Aintzioan. Guzti horretaz mintzatu da Irati irratian Elena Xankoi. Laurentxi elkartea Irati irratian

Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz Koldo Izagirre idazlearekin

Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian

Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakari berriarekin solasean

Asteburuan Durangon ospatu du Udalbiltzak bere sorreraren 20. urteurrena. Euskal Herri osoko hautetsiak biltzen dituen erakundeko lehendakari hautatu dute Jabi Asurmendi, eta gaur Irati irratian aritu da hizketan dituzten erronka eta helburuei buruz. Jabi Asurmendi UDALBILTZA Irati irratian

Zinelur, elikadura eta nekazaritza lantzen dituen zinemaldia Iruñean

Zinelur elikadura eta nekazaritzari buruzko dokumentalak lantzeko zinemaldia da, gaur hasi eta hiru egunez Iruñean Nafarroako filmotekan eskainiko dutena. Guk Juanma Intxaurrandieta elkarrizketatu dugu Intia Reyno Gourmeteko arduraduna. Elkarrizketa entzuteko.

Manex eta Txerri-hilketa

Bi astetan behin izaten dugu bere berri eta gaurkoan ez da Xanti Begiristain Madotz bere zitara faltatu. Gaurkoan Manex mutiko bihurriaren 41. kontakizuna ekarri digu, Manex eta Txerri-hilketa titulutzat duena. Zer gertatuko zitzaion? Jakin nahi izanez gero hoberena entzutea. Xanti Begiristain Irati irratian.