Erro ibarrean zuntz optikoari buruzko informazioa eskaini du udalak

Joseba Martinez EH Bilduko hautetsia izan da Irati irratian Erro ibarreko berriak kontatzen. Aurreko astean hainbat bilkura egin dituzte herri ezberdinetan zuntz optikoari buruz, eta horren berri eman digu Irati irratian. Joseba Martinez (EH Bildu) entzuteko.

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.

Baionako Orbel taldea ezagutu dugu

Hegan izeneko lehen lan luzea plazaratu du Orbel taldeak, duela urtebete lan txiki bat atera ostean. Aurreko astean Miarritzeko Atabal aretoan jo, asteon Bilboko kafe antzokian arituko dira eta nazioarteko bira eginen dute datozen asteetan. Taldeko musikari Txomin Urriza aritu da Irati irratian gurekin hizketan. Orbel taldea Irati irratian

Pirinioan nahi genukeen paisaiari buruz solasean

Gure lurraldea antolatzeko orduan, funtsezkoa da jendearen iritzia jasotzea. Datozen egunetan Agoitzen, Auritzen eta Erronkarin egingo diren solasaldi partehartzaileetan horretarako aukera egongo da. Karekin kultura-ko Kati Leatxek azaldu digunez, hainbat jendek parte hartu du orain arte, eta batzar hauetan horretaz solasteko aukera egongo da. Kati Leatxerekin -Karekin kultura- elkarrizketa.

Medicus Mundi erakundearen erakusketa Auritzen

El reto de la equidad en la salud lemapean erakusketa paratu du Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak Auritzeko kontsultorioan. Berdintasuna eta osasunaren benetako erranahia azaldu dizkigu Medicus Mundi erakundeko Jesus Chocarrok Irati irratian. Medicus Mundi Irati irratian.

Dylan Inglis Irati irratian

Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian