#U30GrebaOrokorra, pentsionistak ere grebarekin bat!

Bihar da eguna. Bihar Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokorrerako deialdia luzatu du. Deialdi honetara, beste askoren artean, pentsionisten mugimenduko zenbait taldek batu dira. Horietariko bat Pentsionistak Martxan eta haien taldeko Bentio Utergarekin arrazoien inguruan solasten. Benito Uterga Irati irratian

#U30GrebaOrokorra LAB sindikatuko Imanol Karrera

10 egun besterik ez dira falta Greba Orokorraren deialdirako. Greba honen zergatiak ezagutzeko LAB sindikatuko kidea den Imanol Karrera izan dugu. Berak aipatu digunez arrazoiak soberan ditugu ekimena aurrera ateratzeko, kalean presioa egiteko eta gauzak aldatzeko. Aitortu digunez, ez da ezeren kontrako greba bat, ofentsiban kokatu behar den ekimena baizik, oinarrizko aldarrikapenak barnebiltzen dituen ekimena […]

Nafar pirinioa gehiago hustu ez dadin mobilizazioa ostiralean

Ostiral honetarako, urriaren ak, Pirinioan Bizirik gaude, Pirinioan Lan eta Bizi eta Txantxalan kolektiboek bat egingo dute despopulazioaren kontrako egunarekin, eguerdiko 12:00etan 5 minutuko  geldialdia egiten eta kontzentrazioak burutuz lan eta hezkuntza guneetan. Mikel Aoiz Otsagiko bizilaguna mintzatu da Irati irratian egoerari buruz.

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.

Pirinioan nahi genukeen paisaiari buruz solasean

Gure lurraldea antolatzeko orduan, funtsezkoa da jendearen iritzia jasotzea. Datozen egunetan Agoitzen, Auritzen eta Erronkarin egingo diren solasaldi partehartzaileetan horretarako aukera egongo da. Karekin kultura-ko Kati Leatxek azaldu digunez, hainbat jendek parte hartu du orain arte, eta batzar hauetan horretaz solasteko aukera egongo da. Kati Leatxerekin -Karekin kultura- elkarrizketa.

Nafarroako historiaren laburpen eta klabeak

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Nafar historiaren inguruan orain arte landutakoaren laburpena egin dugu. Erreinuaren hastapenetatik hasita Gaztelaren Konkistaraino. Ez hori bakarrik, baita ere epe bakoitzean izandako klabeak ekarri ditugu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Nafarroaren konkista eta Gaztelan integratzea

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako guda zibila atzean utzita maisuki azladu digu nola izan zen Nafarroako Erreinuaren konkista eta Gaztelako Erresuman integrazioa. Aktore eta interes guztiak errepasatu ditugu bere laguntzaz. Lagundu ahal gaituzten mapak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Guda zibila eta Gaztelaren menpetzea

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako historiaren pasarte berri bat ekarri digu, urte luzez iraun zuen bi etxeen arteko guda, Agramondarrak eta Beaumondarrak.Nahiz eta nobleen arteko guda bat izan bere eragin zuzena eduki zuen erresumako historian. Argi erakutsi digu zein izan zen garaiko egoera eta […]

Nafar erreinua: Champaña dinastia

Gaurko saioan, Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurkoan Nafarroako erreinuaren buru izan ziren Champainaren sendiaren errepasoa egin digu. Baita ere sartu gara Nabarreriako guden analisia egitera. Luze hitz egin dugu sendi honetaz nahiz eta urteetan labur izan diren. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]