Ingurutxoa eta kontzertua

Gaurkoan, Mari Mar Agos  izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Saio honetan, liburutegiaren obrekin hasi gara. Ondoren gai hau alde batera utzita Auzperri sortu izanaren 750 urteurrenaren harira asteburu honetan dauden bi ekimenen inguruan solastu gara: Ostiraleko Ingurutxo tailerra eta Txirula eta piano kontzertua. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Zuek G7 gailurra, guk 7 gailur ELEA bultzatzeko: Euskara Lurra Eta Askatasuna

Hori da Irabiako lagunek euren buruei ezarritako erronka. Ostegunean hasi eta igandera bitarte Miarritzeko G7 bilkuraren kontrako mendi martxa antolatu dute. Gaur horretaz solasteko Gorka Torre izan dugu zeina ederki asko azaldu digun zertan datzan euren plana. Egunez egun: Agorrilaren 1ean, ostegunez Abiatzea Abodi eski zentrotik (1 Olloki lepoa). Lehen gailurra: Abodi. Taplako pasabidea (2). […]