Asteburuan ospatuko da Aintzioa eta Sorabil artean 2023ko Erroibarko Eguna

Urte luzeetan darabilte Erroibarko Eguna antolatzen hasiera batean herrietatik sortutako eguna izanik orain antolaketaren ardura Erroibarko udalari dagokio. Aurten hala izanen da ere, larunbatean Aintzioan izanen dira ekitaldiak eta igandean Sorabilek hartuko du lekukoa. Muntaiaz eta zenbait lanetaz arduratzen den Xabi Zia izan dugu gaurkoan gurean eta Erroibarko Egunera gonbitea luzatuta agurtu dugu elkar.   […]

Juan Larreta Larrearen eta garaiko maisu eta maistren lana gogora dakarren liburua aurkeztuko dute larunbatean Izaban

1881ean jaio zen Juan Larreta Larrea Izaban 1909tik 1921era maisu izandakoa. Izabatik aldaketa eskatu behar izan zuen bertako jauntxoen presioa zela eta, horrek Errioxara eraman zuen bere familia bidelagun zuelarik. Trevijana herrian egokitu ziren 1936ko altxamendua iritsi arte, zeinetan atxilotu eta exekutatu zuten gorritzat hartuta. Bizitzan konpromiso handiko pertsona izan zen eta garaiko maisu eta […]

Asteburuko ekaitzak, superzelulak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburuko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Hau aprobetxatuta errepasatu dugu zertan datza superzelula bat meteorologiaren alorrean. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Uztailak 11): Egun argitsua egunaren lehen orduetan behe-lainoarekin esnatuko garelarik. Tenperaturek goizean gora eginen dute hego haizearen laguntzarekin. Arratsaldean iparraldekoa ezarriko da […]

Bihar irekiko ditu ateak Koleto etxea, aintzinako bizimoduaren eredu eta etorkizuneko kultur-gune bilakatuta

Urte batzuk daramate Otsagabiako udaletik 20 bolondresekin batera Koleto etxea proiektua lantzen. XVIII. mendeko bi etxe hauek erosi eta prozesu parte-hartzaile baten bitartez proiektua gorpuzten joan dira, aintzineko bizimoduaren erakuslehio izan nahi duena. Horretaz aparte, bertako patioa kultur espazio bilakatuko dute udan zehar hiru kontzertu eskainiz. Proiektu berri honetaz solastu gara Otsagabiako alkatea den Mikel […]

Zalduako indusketako lanak hasiko dituzte datorren astelehenean

20 bolondresen ekipoaz lagunduta abiatuko dute Zalduako paraje/herri erromatarrean indusketa kanpaina berri bat Aranzadiko lagunek. Lan talde polita eratu dute aurten baliteke Irulegiko eskuaren aurkikuntzak suspertuta. Astelehenean hasi eta bi astez arituko da termaren zonaldea arakatzen eta uztailaren 22an ate irekien jardunaldiekin amaituko da kanpaina. Hau guztiaz indusketa lanetako zuzendaria den Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia […]

Sanferminetako eguraldia, “El Niño” eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoan meteorologian dauden azken berrien inguruan solasten hasi gara, bereziki “El niño” deituriko fenomenoaren inguruan. Nola ez Sanferminetarako lehen egunetarako iragarpenari eman diogu bide eta azkenik Nafar Pirinioetan izanen dugun eguraldia izan dugu David de Andresen laguntzarekin. Iragarpena: Osteguna (Uztailak 6):  Hasieran giro lasaia nagusi hego eta hego ekialdeko haizeak lagunduta. Arratsaldean aire hotzdun masa […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Pirinioetako okupak

Saio honetan itzuli da Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa lan batekin. Pirinioetako okupak iritzi testuan etxebizitza alorrean Pirinioetan bizi dugun problematika azaldu du, batez ere bigarren etxebizitzen aferakin suertatzen diren arazoei erreparatuz.   Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Euskal Herriko txokoak ikusgai Maite Ramosen margolanetan

Gaurtik hasita eta irailaren 3a bitarte Garaioako Ibarraetxean izanen ditugu Maite Ramos margolariaren artelanak ikusgai, Euskal Herriko Txokoak deritzon seriearen menpe daudenak alegia. 16 margolan izanen ditugu bertan ikusgai eta honetaz zein bere ibilbideaz solastu gara Maiterekin gaurkoan.          Maite Ramos Irati Irratian: