Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburua oro har lasaia izan den arren bada zer komentatu David de Andres lagunarekin eguraldiari dagokionez. Honen ostean beti bezala aste hasiera honetarako iragarpena eman digu. Iragarpena: Astelehena (Ekainak 26): Egun argitsua izanen da goi hodei batzuekin. Ipar haizea izanen da nagusi eta tenperaturaren jeitsiera nabarmena izanen da.Asteartea (Ekainak 27):Astelehenaren gisa bereko eguna, argitsua goi […]

Udako solstizioaren bueltan Equinoccioa datorkigu Agoitzera

Nafar Gobernuak abian jarritako Kultur programaren baitan datoz Carlos Arriezu eta Jesus Carbonell Agoitzera igande honetan, Equinocciorekin. Jazz musika eta flamenkoa batzen dituen ikus-entzunezko eta zuzeneko musika batzen duen ordubeteko emanaldia litzateke, zeina bi mundu, bi kultua batzen dituen. Honen inguruan Carlos Arriezurekin solastu gara gaurkoan.            Carlos Arriezu Irati Irratian:

Asteko ekaitzak eta aste bukaerako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Bueltatu da gurera David de Andres eguraldi iragarpena egitera aste bukaera honetarako eta horretan sartu baino lehen astean zeharreko ekaitzen datuak ere komentatu ditugu. Esanguratsuak Irunberrin izandakoa zeina 100 litrotik gora utzi zituen zenbait arazo sortuaraziz. Iragarpena: Ostirala (Ekainak 23): Giro goxoa egun osoan zehar. Iparraldeko haizeak zerua garbitu eginen du hodei gutxi batzuk utziz […]

Gupirinioa: Piribizi laguntzak, farmazialariaren afera, etxebizitzen azken berriak eta formakuntzak

Baziren zenbait kontu lantzeko tokiko garapen taldearekin lantzekoak. Pasa den astean amaitu ziren familiei zuzendutako Piribizi laguntzak eta hauetara 180 familien eskariak jaso izan dituzte. Auritzeko botikaren inguruan ere etxebizitzan baten beharra zen baina azkenean etxea lortu bai orain pertsona bat faltan. Etxebizitza alorrean 30 etxe izanen dira aurki alokairuan Nasuvinsak kudeatuta. Formakuntzari dagokionez, aste […]

Asteburu honetan burutuko da Erronkarin eta Burgin Baratxinto Fest arteen jaialdia

3. urtea izanen da Goitibera konpainiako lagunak Baratxinto Fest jaialdia martxan jarriko dutela beste behin ere. Kale antzerki, zirku eta emankizunek zipriztinduko dituzte Erronkari eta Burgiko zenbait txoko. Bidelagun nahiko izan dituzte lan honetan eta honen ondorioz lehendabiziko Artisau Garagardoen feria ospatuko da larunbatean Xortako lagunen aportazioa dela eta. Jaialdiaz eta programaz solastu gara luze […]

Badator 2023-24 ikasturterako AEK-ko aurre-matrikulazio kanpaina

Helduen euskalduntzeaz arduratzen den AEKak aurre-matrikulazio kanpaina abiarazi du ekainaren 28a bitarte. Gaur izena ematen dutenei %5eko deskontua eginen diete euren matrikularen prezioetan, halere tokiko zenbait administrazioek ere diruz laguntzen dituzte ikasketa hauek baita Nafar Gobernuko Euskarabideak ere. Kanpainarako hainbat baliabide atera dituzte Pirinioetako eta Esteribar eta Agoitzeko euskaltegiek. Guzti honetaz solasteko Izaskun Zabalza AEKko […]

Frankismoko errepresio sexuala nabarmenduko dute Igari-Bidankoze artean esklabuei eginen zaien omenaldian

2005. urtean sortu zen Memoriaren Bideak elkarteak eta hasiera zailak izan zituen arren ideiak oso argi zituzten, Igari-Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoko esklabuen oroimena bizirik mantendu behar zela. Urtero urtero lantzen dute omenaldia eta urtero gai ezberdin bat jorratzen dute, aurten frankismoko errepresio sexuala aintzat hartuz eta LGTBI kolektiboaren egoerarekin alderatuz. Omenaldia bera aitzakitzat […]

Larunbat honetan ofizialki irekiko ditu ateak Orbaitzetako Olan kokatuta dagoen Kultur Olak irekiera ekitaldi bat medio

Garaian Arma Ola zenak Kultur, sorkuntza, natura eta ondareari bideratuko zaio. Honen baitako jauregia hainbat denboraz atontzen eta konpontzen egon ostean Kultur Ola bilakatu du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Bide honi apirilean hasiera eman bazitzaion ere ofizialki hasiera emanen zaio larunbat honetako ekitaldiarekin. Bertan partaide eta gonbidatu ugari izanen dira eta modu sortzailean erakutsiko dute zertan […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Euskararen marketinga

Gaur itzuli zaigu Ainhoa Elizalde gurera berak ekoitzitako hausnarketa eta salaketa egiteko Euskararen marketinga testuarekin. Azaleratu nahi izan du nola zenbaitzuk euren negozioaren alde egiteko euskarazko izendapenak erabili dituzten eta ondoren euskararen arrastorik ez dela berean.     Ainhoa Elizalde Irati Irratian: