San Juan gaua eta sorginkeria alderatuko dituzte Erroibarren hitzaldi baten bitartez

Eguzkia gurtzea Sumeriar gizartetik datorrela argitu digu Arakadia elkarteko Rebeca Palacios Sanchez antropologak, berarekin izan baikara Erroibarko hitzaldia aitzakitzat harturik. Eguzkia zer nolako garrantzia eduki duen nabarmendu eta zenbait kuriositate helaraziko dituzte asteazkenean izanen den hitzaldian. Noski Arakadia elkartea ezagutzeko parada hartu dugu bera bidelagun genuelarik.          Rebeca Palacios Sanchez Irati Irratian:

Badator 2023-24 ikasturterako AEK-ko aurre-matrikulazio kanpaina

Helduen euskalduntzeaz arduratzen den AEKak aurre-matrikulazio kanpaina abiarazi du ekainaren 28a bitarte. Gaur izena ematen dutenei %5eko deskontua eginen diete euren matrikularen prezioetan, halere tokiko zenbait administrazioek ere diruz laguntzen dituzte ikasketa hauek baita Nafar Gobernuko Euskarabideak ere. Kanpainarako hainbat baliabide atera dituzte Pirinioetako eta Esteribar eta Agoitzeko euskaltegiek. Guzti honetaz solasteko Izaskun Zabalza AEKko […]

Egituratu dira hauteskundeetan parte-hartu zuten udalak

Asteburu honetan gauzatu dira  maiatzaren 28ko hauteskundeetatik eratorritako udaletan kargu-hartzeak. Egia da herri askotan itxaron beharko dutela bigarrren itzul batean hautagaitza aurkeztera, lehen deialdian ez baitzen inor aurkeztu. Aurkeztu zirenen artean baziren batzuk hautagaitza bat baino gehiago zituzten herri eta bailarak. Artzin bi hautagaitza ziren eta alkatetza Artziko Herri taldeak eskuratu zuen 4 zinegotzi eskuratuta […]

Haize Moreak eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk akordioa erdietsi dute alkatetza eskuratzeko

Atzokoan jakinarazi zuten Haize Morea eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk gobernu akordioa erdietsi dutela datorren legegintzaldirako. Akordioa bi zutabetan oinarritzen da alde batetik bi hautagaitzen arteko kogobernantza eta akordio programatikoa. Lehendabizikoari dagokionean, Haize Moreako Leire Remiro izanen da Erroibarko alkatesa berria,  Euskal Herria Bilduko Nekane Nuño alkatesaorde izanen delarik. Akordio programatikoaren alorrean Udala eta herritarren […]

Igandean jaia batekin amaituko da Aurizberriko eskolako Guraso elkarteak antolatutako Bertatik Bertara proiektua

Ikasturtean zehar elikadura burujabetzaren ideia lantzeko Bertatik Bertara proiektuaren baitan ibili dira Aurizberriko Eskolan. Guraso elkartearen ekinaldi honek hamaika tailer, hitzaldi eta ongi pasatzeko uneak eduki ditu, baita zenbait produktore eta lagunekin zubiak eraiki ere. Hasieran zituzten helburuak aise beteta Aurizberriko Hazien Liburutegia bidelagun izanik beraiek lantzeko baratze bat lortu dute ere. Proiektuari amaiera emateko, […]

Estreinakoz arituko da Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bertso eskolan urteetan ibili ondoren aurten izanen da lehen aldiz Erroko bizilaguna den Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehiatzen. Larraunen ospatuko den aurre-kanporaketan arituko da Erronkariko Peio Ardaizekin eta beste lau bertsolarirekin. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu eta urduri somatu dugun arren aitortu digu esperientzia berriaz gozatzea eta saioarekin gustora geratzea dituela […]

Osasuna Magnaren salbazioaren ostean Josu Mendiverekin izan gara Areto Futbolaz solasean

Bigarren denboraldia izan du Josu Mendivek Areto Futboleko lehen liga Nazionalean Osasuna Magna taldearen baitan. Talde bezala denboraldia bikain hasi izan bazuten ere, lesioek jarraikortasuna puskatu eta taldea baldintzatu izan dute eta horrek behartu dituzte azken partiduan salbazioa jokatzera. Berarekin izan gara gaurkoan denboraldiaz hausnartzen, maila pertsonalean nolatan bizi izan duen aurtengo denboraldia eta presioa […]

Kolektiboki trapu zikinak garbitzearen ideia antzerki eginda

Oiartzun sortu zuten Lore More konpainiakoak Trapu Zikinak antzezlana Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren baitan. Konpainia Maialen Diazek eta Mikele Urrozek sortu zuten eta gero batu zaizkie Laura Villanueva eta Luzia Ezker. Garai batean garbitokian arropak garbitzea nolakoa izan behar zen erakusten dute betiere gaurkotasun puntu bat emanez. Luzia Ezkerrekin izan gara gaurkoan konpainiaz eta antzezlanaz […]

Osasun arloan gertaturiko erasoak salatu dituzte osasun etxeen atarian

Azken aldian osasun zentro desberdinetan gertaturiko erasoak salatzeko, osasun arloko langileak elkarretaratzeak burutu dituzte Nafarroako Osasun etxe eta zentro guztietan. Euren lana segurtasun osoz aurrera eramateko bermeak eta eurenganako errespetua eskatuz atera dira kalera. Hala egin dute, Luzaide, Auritz eta Erroibarko osasun etxeen atarian, nahiz eta beste osasun etxeek ere bat egin duten deialdiarekin lan […]

Igande honetan hasiko da Auñamendiko 3. Antzerki Zikloa.

3. edizioa da aurtengoa Auñamendiko Antzerki Zikloarentzat. Garaian Euskararen Ginkanara aurkeztutako lagun koadrila bati bururatu zitzaion ekimena zen zeina aurrera eramatea erabaki zuten. Horiek Auñamendiko Bitxiloreak taldea sortu eta ekin zioten lanari. Edizio arrakastatsuak izanda bideari jarraipena eman diote eta aurtengo edizioan lau emanaldi prestatu dituzte Irati irratia, Etxabarrengoa elkartea eta Garaitzeko Asi elkarteak lagunduta […]