Eskolako berriak, kirolak, Saioa Erdozain harakinari elkarrizketa eta hamaika kontu Garraldako ikasleen eskutik

Aurreko astean estreinatu genuen kolaborazio berri hau, bertan Garraldako DBHko ikasleek euren berriak, proiktuak, lanak eta elkarrizketak dakarzkigute maisuki gainera. Gaur hamaika kontu ekarri dizkigute, berriak, kirolak, elkarrizketak, esaerak eta kanta eskakizunak tartea direlarik. Harrobi majoa dugu irratigintzan ikasle hauen ekarpena ikusirik. Milesker berriz ere lagunak!   Garraldako ikasleak Irati Irratian

Garraldako ikasleek eskolako berriak emanen dituzte maiatzean ostiralero

Izugarri pozten gaitu Garraldako Eskolako lagunekin elkarlanean aritzea, iaz Galuzerritako lagunak izan genituen eta maiatza honetan beste batzuk izanen ditugu gurean. Eskolako berriak, elkarrizketak, Ikasgaien aurkezpenak, gustoko kontuen inguruko azalpenak,… ekarriko dizkigute astero. Gaur ikasbidaian egondako ikaskideak izan dituzte elkarrizketatuak, ikasbidaiaz, ikasgaiez eta etorkizunaz mintzatu direlarik. Milesker lagunak, zuen hurrengo ekarpena entzuteko gogoz geratzen gara. […]

Garraldako Eskolan ospatutako Auñamendiko Eskole 4. topaketetan izan gara

Erro, Aurizberri, Auritz, Luzaide eta Garraldako eskoletako ikasleak batu izan dira Auñamendiko 4. eskola topaketetan Garraldan. Herrian zehar zenbait tailer eta bizipen eduki dituzte. Mineralak, eskulturak, argazkilaritza, herri kirolak, sukaldaritza, abeltzaintza,… goiz dibertigarri bat oso. Irati irratia ere gonbidatu gaituzte beren-beregi jardunaldia jarraitzera eta gainera bi kazetariren beharrezko laguntza izan dugu, Eider eta Haritza. Gonzaloren […]

Agate deunari kantatzera irtengo dira Garraldako ikasleak

12:00tan aterako dira Garraldako ikasleak zapia lepoan eta makila eskuan dutelarik, ohitura den Agate Deuna Bezperan Garraldako karriketatik abestera. Eskola, Plaza, Eliza, Harategia eta Ekiargi igarota itzuliko dira makilak ederki asko astinduta. Gaur gurean horretarako gonbidapena den audioa eskaini digute.   Garraldako ikasleen iragarkia Irati Irratian

Galuzerrita txokoa: Eskola-institutuen topaketak eta azken berriak

Gaurkoa azken Galuzerrita saioa izan da eta pena handiz esaten dugu zeren sekulako lana egin dute gure lagunak Garraldako eskola eta institutuko berriak ekartzen. Esker ona ematea besterik ez zaigu geratzen eta esatea irratiko uhinak irekiak izanen dituztela beti. Azken saio honetan Otsagabia eta Abaurregainako topaketen inguruan solastu zaizkigu, baita Garraldan izandako azken ekimenak ere. […]

Galuzerrita Txokoa: Ikasbidaia, Xeieskola eta zenbait ekimen berri

Berlinetik bueltatu berri topatu ditugu Garraldako ikasleak eta beren ikasbidaiaz solastu zaizkigu baita asteburuan izandako Xeieskolaren inguruan ere. Horren ondotik datorren asteko topaketak eta zenbait berritasun izan ditugu mintzagai.   Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:  

Garraldako eskola herriari irekiko diote larunbateko Xeieskolaren bitartez

Ikasturte potentea izaten ari da Garraldako eskolaren baitan, garaian World Cafe bat antolatu zuten Eskola eta herritarren erlazioa hobetu eta eskolako misioa gizartearekin batera kokatzeko. Orain beste aukera bat baliatu nahi dute eskola irekitzeko eta hortara dator Xeieskola, irakasle, ikasle eta gurasoen artean ondu duten jaia. Honetaz elekatzeko Garraldako irakaslea den Itziar Mitxelena Gamio izan […]

Galuzerrita txokoa: Ikas-bidaira joatearen esperoan azken berriak

Martxoa ekimenez beteta izan dute gure lagunek eta danak konpartitu dituzte gurekin Galuzerrita txokoan. Ez hori bakarrik Berlinera joan aurretiko azken egunean topatu ditugu eta euren bidaia nolakoa izanen den kontatu digute eta baita inbidia apur bat eman ere. Bidai on lagunak, asko gozatu Berlinen! Nabarmendu dute apirilaren 20an Garraldako eskolako jaia izanen dela, beraz […]

Bueltan dira Galuzerrita txokora Garraldako ikasleak bertako berriak ekartzen.

Plazerra da beraien berri izatea eta gaur beraiena ez ezik eskola osokoa ekarri digute. Izandako ekimenak, ateraldiak eta aurki eginen duten ikasbidaia konpartitu dute gurekin. Esker mila, kuadrila eta lehenago ez bagaude izugarri gozatu Berlinen!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Galuzerrita txokoa:Eskolako azken berriak

Agurtu gintuzten baina izugarri botatzen genituen faltan, eurak gu ere antza berriz ere etorri baitzaizkigu eskolaren ingurukoak komentatzera. Gaur eskolako berrietaz solastu zaizkigu eta zeinen ongri egin duten Esker mila, kuadrila!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian: