Ostiralean abiatuko du Irkus Robles Ajangizek bere margolanen erakusketa Auritzen

7 urte zituela irabazi zuen lehendabiziko margolan lehiaketa eta honen ostean bere aitak akuarela batzuk oparitu zizkion margolari senari eutsi ziezaion. Ezkeroztik disziplina desberdinetan aritu bazen ere 1973an eskaini zuen Bilbon bere lehendabiziko erakusketa. Euskal Herriko paisaia edota gaiak jorratu dituen arren izan ditu margolanak beste toki eta gaietan oinarritutakoak. Ostirala honetan berriz ere jarriko […]

Liburutegiaren erabilera udan eta udako ordutegiaren bergogorarazpena

Gaur itzuli gara Aurizberriko Liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Oporretatik bueltan harrapatu dugu eta esan digunagatik jendetza ari da liburutegitik pasatzen, despistaturen bat inkluso arratsalderen batean etorri delarik, horregatik udako ordutegia bergogorarazi digu gaurkoan. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Atzo aurkeztu zuten Urrotz Hiriko III. udako ikastaroa

“El placer de leer” izenburuarekin aurkeztu zuten atzo Iruñean Urrotz Hiriko literaturaren inguruko III. udako ikastaroa. Herria estuki lotua da literaturarekin bertan hiru liburu-denda baitaude eta gainera oso aktiboak direnak. Ekimenez blaitzen ohi dute Urrotz-Hiria eta aurten antolatzen dituzten udako ikastaroen hirugarren aldiari ekinen diote. Abuztuaren 22tik 25era irakurzaletasunaren inguruan jardungo dira bertaratutakoak eta ekimen […]

Igandean ospatuko da Urzainkin Neskak Festibala

7. edizioa izanen da aurtengoa eta Urzainkiko xeien igandeei bizipoza eman nahiean sortutako Neskak Jaialdia erabat errotuta eta sona hartuta topatzen dugu gaur egun. Emakumeek eratutako edota emakumeek zuzendutako taldeei protagonismoa ematea dute helburu eta hasieratik hala aritu dira. Aurten Anna Dukke eta Noa and The Helldrinkers taldeak arituko dira taula gainean bertaratutakoen gozamenerako. Musika […]

Euskal napar abizenen inguruko museoa auzolanean eraikitzen

Eneko Bernaldo de Quiros bere ekinbide pertsonaletik hasi zen bere herriaren, hots, Iturgoienen historia arakatzen. Hortik hainbat lan eratorri  badira ere informazio asko geratu zitzaion eskuartean eta horri bide emateko instagram sarean @apellidosvasconavarros sortu zuen. Hemen 600dik gora abizenen jatorria eman ditu aditzera eta 3000 eskaritik gora ditu oraindikan pendiente. Gerora webgunea etorri zen eta […]

Hemingwayren bisitaren mendeurrena kari ekitaldiak antolatu dituzte Aezkoako Kultur Olak eta Nafar Ateneoak

Duela gutxi ospatu zuten Ernest Hemingwayren inguruko kongresua eta gutxi da ere bere jaiotzatik 125 urte bet zirela. Ez da urteurren borobil bakarra, 100 urte bete baitira aurten Irati aldera lehendabiziko eskapada egin zuela Ernest Hemingwayek eta honen karietara ekitaldi egun bat antolatu dute Nafar Ateneoak eta Aezkoako Kultur Olak elkarlanean. Programa:11:00 Burguete hotelean- Victoriano […]

Kontrabandoak izandako garrantzia barnebiltzen duen dokumentala proiektatuko dute Auñamendi Zinemakoek Nagoren

Auritzeko Garaitzeko Asikoek hasi ziren Auñamendi Zinema proiektuarekin eta udan zehar Auritzetik atera ere egiten dute. Aurten Nagoren eginen dute proiekzio bat bertan Nafarroako Filmotekarekin batera “Contrabando y evasión en el Pirineo Navarro” dokumentala eskainiko dute, Javier Goicoak gidatu eta protagonizatzen duena. Javier berarekin izan gara proiektua beren beretik ezagutzen.       Javier Goicoa […]

12. urtez Garagardoa protagonista Agoitzen

Beste behin Agoitzeko Angiluerreka elkarteak Agoitzeko Garagardo Festa antolatu du. 12. edizioa da aurtengoa eta hasieratik arrakasta izan duen ekimena da. Elkartearen 25. urtemugaren harira hasi ziren eta gaurdaino heldu da. Aurten, festaren irekiera Agoitzeko Kostradaren Kofrediak eta Erraldoien Konpartsak eginen dute, 10 eta 50 urte betetzen baitituzte hurrenez hurren. Garagardoa ez ezik musika ez […]

Nobedadeekin dator aurtengo Erroibarko eguna

Sanferminak amaitu eta hurrengo asteburua izan ohi dute erroibartarrek beren eguna ospatzeko garaia. Aurten uztailaren 20 eta 21ean egokitu zaie, larunbatean ekitaldiak Erro herrian eginik eta betikolez egun handia Sorabileko parajean ospatuz. Urtero jende asko batzen da ekimen honen bueltan, erroibartarrek topo egiteko eguna dute eta aurtengoa berdin berdin izanen dela susma dezakegu, jada 350 […]

Urteurren erraldoia ospatzen dabiltza Agoitzen

1974ko abuztuaren 11n hasi zen garatzen gaur egun ezagutzen dugun Agoizko Erraldoien konpartsa, zeina bi erraldoi eta 3 buru-handiekin hasi zuen bere bidea. Hortik urtez urte garatzen joan da 50 urte bete arte, eta luze dabiltza ospatzen. Otsailean hasi zuten lanketa ihauterietan eskolarekin batera erraldoiei protagonismoa eman baitzioten baita eskalan eginiko erraldoiak aurkeztu ere. Horren […]