Xantiren auzolotsak 35. atala: Kargua hartu eta berehala
Gaur berriz itzuli da Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa. Gaurkoan Iruñeako zinegotzi kargua hartu bezain pronto Yolanda Barcinak zin egindakoak ekarri ditu gogora. Entzun!
Gaur berriz itzuli da Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa. Gaurkoan Iruñeako zinegotzi kargua hartu bezain pronto Yolanda Barcinak zin egindakoak ekarri ditu gogora. Entzun!
Bihar (Ekainak 30) gaueko 22:15etan Auzperrin Akelarre filmaren proiekzioa eginen da Auñamendi Zinema eta Filmoteka Nafarroan proiektuen baitan. Aire librean eginiko lehen emanaldi honek luxuzko gonbidatu bat izanen dugu proiekzioa aurkezteko Elena Uriz antzezlea zehazki. Gaur filma honetaz eta bere antzezle garapenaz hitz egin dugu saioan. 1609. urtean kokatutako istorio honetan murgilduko gara ostiralean Elenaren […]
Mugarik Gabe GKEak ekarri zuen Paolina Albani kazetari guatemaldarra eta egonaldia bertako hedabideekin egoteko aukera aprobetxatu zuten. Horietako bat Argia izan zen eta Leire Artolak gidatu zuen elkarrizketa. Bertan Guatemalan Izabal lakuaren baitan Solway Investment Groupeko bi enpresa txikik eragiten ari dituzten kalteak salatu zituen baita beraien (kazetarien) aurkako jazarpena ere. Datu hauek nazioarteko hamarnaka […]
Etxeratek eta Sare Herritarak antolatutako kalejira izanen da ostiral honetan Iruñean, Sanferminen atarian, zeina arlo sindikal, sozial eta politiko handi baten babesa jaso duen, presoen etxeratzeko bidea oztopatu ez dezaten exijitzeko. Hau aitzakitzat hartuta, Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano izan dugu gurean, zeinekin ekimenaz aparte gartzeletako gaur egungo egoerak errepasatu ditugun. Bukatzeko kalejira honetan […]
Artez lepo bete ditu Baratxinto Fest asteburu honetan Erronkari eta Burgiko kaleak. Ostiralean hasi eta igandera bitarte zenbait emankizun antolatu zituzten Goitibera konpainiako lagunek Burgi eta Erronkariko udalen laguntzarekin. Proposamen ezberdinak izan dira asteburuan zehar eta oro har denak oso harrera ona izan dute antolatzaileen esanetan. Estreinakoz ere, aurten Erronkarin garagardo artisauen xeia antolatu zutela […]
Igandean 13:30ak aldera hasi zen Garraldako Arostegi Plazan Aniztasunaren aldeko IV. Topaketak. Laugarren edizio honetan Laiak Elkarteko kideak izan ziren gonbidatuak euren jarduna azaltzeko eta garaian Garraldako herriari emandako saria eskertzeko. Ekitaldiari hasiera emateko Daniel Irigoien Garraldako zinegotziak hartu zuen hitza , eskertuz bertaratutakoei euren esker ona. Ondoren sexu aniztasunaren gainetik eta borroka horretan lanean […]
Eguzkia gurtzea Sumeriar gizartetik datorrela argitu digu Arakadia elkarteko Rebeca Palacios Sanchez antropologak, berarekin izan baikara Erroibarko hitzaldia aitzakitzat harturik. Eguzkia zer nolako garrantzia eduki duen nabarmendu eta zenbait kuriositate helaraziko dituzte asteazkenean izanen den hitzaldian. Noski Arakadia elkartea ezagutzeko parada hartu dugu bera bidelagun genuelarik. Rebeca Palacios Sanchez Irati Irratian:
Asteburua oro har lasaia izan den arren bada zer komentatu David de Andres lagunarekin eguraldiari dagokionez. Honen ostean beti bezala aste hasiera honetarako iragarpena eman digu. Iragarpena: Astelehena (Ekainak 26): Egun argitsua izanen da goi hodei batzuekin. Ipar haizea izanen da nagusi eta tenperaturaren jeitsiera nabarmena izanen da.Asteartea (Ekainak 27):Astelehenaren gisa bereko eguna, argitsua goi […]
Nafar Gobernuak abian jarritako Kultur programaren baitan datoz Carlos Arriezu eta Jesus Carbonell Agoitzera igande honetan, Equinocciorekin. Jazz musika eta flamenkoa batzen dituen ikus-entzunezko eta zuzeneko musika batzen duen ordubeteko emanaldia litzateke, zeina bi mundu, bi kultua batzen dituen. Honen inguruan Carlos Arriezurekin solastu gara gaurkoan. Carlos Arriezu Irati Irratian:
Bueltatu da gurera David de Andres eguraldi iragarpena egitera aste bukaera honetarako eta horretan sartu baino lehen astean zeharreko ekaitzen datuak ere komentatu ditugu. Esanguratsuak Irunberrin izandakoa zeina 100 litrotik gora utzi zituen zenbait arazo sortuaraziz. Iragarpena: Ostirala (Ekainak 23): Giro goxoa egun osoan zehar. Iparraldeko haizeak zerua garbitu eginen du hodei gutxi batzuk utziz […]