Egun On, Auñamendi! Nafarroako Torturatuen Sarea eta Karrape irratia

Asteazken honetan Nafarroako Torturatuen Sareak eginiko agerraldia izan dugu hizketagai Jorge Txokarro Txibirekin. Ondoren, Karrape irratira egin dugu salto Unai Zabaletaren ahotik leitzaldeko kronika jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elkartea sortu eta ekainaren 25erako mobilizaziora deitu du Nafarroako Torturatuen Sareak

Tortura kasuen datuen bilketa egiten dabiltza auzolanean. Banatutako 700 formularioetatik aparte 144 kasu berri atzeman dira jada eta gehiago espero dira. Euskal Memoriaren estimazioaren arabera 1000 kasuren bueltan egonen liratezke eta 80 udalerrietako lagunei eragingo ziezaiokeen estatuko indarrek eragindako abusuak. Larunbatean aurkeztu zuten jendaurrean elkartea eta hau guztiaz solastu gara Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Natur Interpretazio Zentroko neguko egitaraua

Gaur Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena aritu zaigu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren, Otsagiko Natur Interpretazio Zentrora joan gara Patricia Alberdirekin solastera eta negu honetarako prestatu duten egitaraua ezagutzera..   Izenburua: Otsailaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badator Otsagiko Natur Interpretazio Zentroko neguko egitaraua

Gizartearen naturarekiko sentsibilizazioan areagotzeko zenbait ekimen antolatu dituzte Natur Interpretazioko lagunek. Adin desberdinei zuzendutako aktibitateak, bai bertan eta baita naturan egiten direnak izanen dira negu honetako eskaintzak. Honen inguruan Patricia Alberdirekin hitz egin dugu. Programa: Sentsibilizatzeko eta Pirinioetako naturguneak ezagutzeko programa     Otsailak 8: Adansako herri hustua    Martxoak 15: Navarzato   Programa: 10 ibilbide […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara goaz!

Astea beti bezala hasi dugu, Euskalerria irratira bisita eginez. Bertatik, Haritz Pascual lagunak aritu zaigu bertako kronika pasatzen. Iruñea atzean utzita Lesakara hartu dugu bide eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Otsailaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Josetxo Paternainek Agoizko batiburrilloa aurkeztu digu

Potasetan lana amaitzean ikertzaile ikasketak hasi zituen eta ezkeroztik Agoitzen inguruko historia arakatzen ibili da Josetxo. Ikerketa guztietatik 37 hautatu eta liburu bat editatu berri du “Batiburrillo Agoizko” izenburupean. Berak ekarri dizkigu liburuan datozen zenbait pasarte eta kuriositate eta ikerketa lanetan jarraituko duela gehitu du ere.     Josetxo Paternain Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Geopolitika Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Azken momentuan gonbidatu bat kale egin digunez Hala Bedi irratitik izandako elkarrizketa bat ipini dugu. Ekai Centerreko Adrian Zelaiak luze eta zabal aritu da geopolitikaz mintzo. Ondoren, Juan Pito Bentara jo dugu Julian Gabasek Erronkariko azken ordua pasa zezan.   Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Batiburrillo Agoizko eta Xantiren auzolotsak

Ostegun honetan aprobetxatu dugu Agoitzera joateko. Bertan zenbait ikerketa egin ditu Josetxo Paternainek eta horietako 37 Batiburrillo Agoizko liburuan bildu ditu. Honen inguruan aritu gara berarekin. Ondoren, Xanti Begiristainen auzolotsekin jarraitu dugu honetan Joxe Miel Barandiaran titulua duen auzolotsa ekarri digularik.   Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! UPNren gatazka Naiz irratian eta Karrepe irratia

Asteazken honetan Naiz irratitik hartutako tertulia ekarri dugu gurera. Lan erreformaren bozkatzeak krisia ekarri baitu UPN eta tertulia honetan Martxelo Diazek landu ditu nondik norakoak. Ondoren, Karrape irratira egin dugu salto Unai Zabaletaren ahotik leitzaldeko kronika jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko