Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera gorabeheratsua izan dugu eguraldi aldetikan David de Andres lagunarekin errepasatu dugun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara zeinetan egonkortze aldera eginen duen.        David de Andres Irati irratian

Aezkoan udako tailerretan parte-hartzeko izen ematea ireki dute

Udan aisialdia euskaraz disfrutatzeko tailerretan parte hartzeko izen emate epea ireki dutela ekarri digu gaurkoa Idoia Zabaltza euskara teknikariak. HH eta LH 1 eta 2 adinean dauden haurrei zuzendutako tailerrak dira, euskaraz eta Aribeko Aezkoako etxean eman ohi dira astearte eta ostegunetan. Ez hori bakarrik, tailerra hauek emanen dituzten gazteen bila ari direla ere komentatu […]

Erronkariko gaztaren eguna ospatuko da larunbatean Erronkarin

Urtero lez , Erronkarik euren produktu preziatuenaren omenezko eguna antolatu du. Erronkarin, larunbata honetan Erronkariko Gaztaren eguna izanen baita. Halere, ospakizunak maiatzaren 30ean hasi ziren Gidari Artzain eskolako konbenioa sinatu baitzen Nafar Gobernuarekin, horrek ahalbidetuko baitu norbanakoek artzain izatearen lan desberdinen inguruko ikasketak. Hala ere egun handia larunbata honetan izanen da, zeinetan aurten Enaquesa enpresa […]

Boomer baten bizipen eta hausnarketak barnebiltzen dituen “Puto Boomer” liburuaren aurkezpena ostiralean Otsagabian

Roberto Moso (Zarama taldeko abeslaria, kazetari eta idazlea) izanen dugu ostirala honetan “Puto Boomer” bere azken liburua aurkezten. Robertoren ahaideak, aitaren partetik zaraitzukoak dira eta betidanik gertu sentitu ohi ditu Nafar pirinioak. Roberto famatua izan zen Zarama taldeko abeslari bezala, 1994. urtera arte Euskal Herriko taula-gainak astindu zuen taldea, gerora kazetari lanek beste bideak uztartzera […]

Musikaren inguruan elkargune bat bilakatzeko asmoz izanen da UdaHerri jaialdia

Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke. […]

Maiatzeko eguraldiari errepaso eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Maiatza euritsua izan da apirila bezainbeste baina uda txiki batekin agurtu dugu eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Garraldako ikasleen azken kolaborazioa: Berriak, Frontenisa, Animoak, Mikel Villarolaini elkarrizketa, proiektuak eta eskerrak

Maiatza osoan aritu zaizkigu Garraldako eskolako berriak, proiektuak, kirolak,… ekartzen baina zoritxarrez heldu gara kolaborazioaren amaierara. Lan bikaina egin dut Izaik, Peiok, Hegoik, Jarek, Maitek, Goiurik, Ramirok, Lizarrek eta Jonek, Itziar Mitxelena irakaslearen gidaritzapean bertako berriak ekartzen eta horregatik eskerrak ematea dagokigu. Gaur halan egin dute, berriak azaldu, Frontenis  kirolaren azalpenak eman, Mikel Villarrolaini elkarrizketa […]

Etxebizitzaren arazoari irtenbide eman diezaiokeen Coliving eredua aztertuko dute Otsagabiako jardunaldian

Pirinioko Mahaiak eta Gupirinioko lantalde teknikoak Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak eginen ditu datorren maiatzaren 28an Otsagabian, Coliving ereduan atentzioa jarriz. Toki-entitateei zuzenduta jardunaldi hauetan zenbait eredu jarriko dira mahai-gainean, Erronkari eta Usurbilekoak kasu. Gaur honi helduta Erronkariko alkate den Amparo Viñuales Gale izan dugu gurean Zaltu ostatuan eratu duten colivingaren esperientzia partekatuz. Lagun dexenteri tokia egin […]

Garraldako ikasleen kolaborazioa: Berriak, kirolak, Musikaren Eguna, elkarrizketa eta proiektuak ekarri dizkigute gaurkoan

Gaur gurera itzuli dira Garraldako ikasleak, eskola eta institutuaren ingurukoak kontatu eta azaltzeko. Gaurko kolaborazio honetan Izai, Peio eta Hegoik institutu eta eskolako berriak ekarri dizkigute. Ez hori bakarrik, Luzaideko institutu-kide bat ere ukan dute elkarrizketatu gisa. Kirolak ere badute bere tokia, oraingoan hainbat irakasleei “pelota” egitearren, Jarek, Goiurik eta Maitek txirrindularitza, pilota eta areto […]