Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Agoitzen izanen den genero inguruko tailerra gogoan, Ruth Iturbide izan dugu hortaz solasten. Bukatzeko “Editorial Imperdibles”-eko Piro izan dugu Hala Bedi irratian emandako aholku literarioak jasotzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 30eko […]

Zuek G7 gailurra, guk 7 gailur ELEA bultzatzeko: Euskara Lurra Eta Askatasuna

Hori da Irabiako lagunek euren buruei ezarritako erronka. Ostegunean hasi eta igandera bitarte Miarritzeko G7 bilkuraren kontrako mendi martxa antolatu dute. Gaur horretaz solasteko Gorka Torre izan dugu zeina ederki asko azaldu digun zertan datzan euren plana. Egunez egun: Agorrilaren 1ean, ostegunez Abiatzea Abodi eski zentrotik (1 Olloki lepoa). Lehen gailurra: Abodi. Taplako pasabidea (2). […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Euskalerria irratian hasi dugu Mikel Bujandak prestatutako denboraldiko azken kronika jasotzeko. Ondoren IRABIAko Gorka Torre izan dugu G-7aren kontrako martxa zertan datza azaltzeko. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa eduki dugu erditzea eta autismoa lantzen duena. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan oztopo arkitektonikoen inguruan aritu zaigu. Ondoren, Ainhoa Bueno izan dugu aurki izanen den Dantza ikastaroaz solasten. Bukatzeko Hala Bediko lagunek Nekane Txapartegiri Suitzako egoeraz eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu […]