Iker Vicente: “Egunero ohean Euskal Herriko txapelketan pentsatzen dut, eta amets egin dut txapelarekin”

Iker Vicente Saralegi Otxagabiako aizkolariak Euskal Herriko Aizkolari txapelketako finala jokatuko du asteburuan. Irati irratian egiten dituen entrenamenduei buruz, bere ametsei buruz eta oraingoan txapela irabazteko dituen aukerei buruz mintzatu da. Iker Vicente Irati irratian

Liburutegien nazioarteko egunean, Aurizberrin liburuen epelean

Liburutegian liburuak baino gehiago aurkituko dituzu: ametsak, istorioak, jakintza, papera… eta Marimarrek Liburutegien nazioarteko eguna nola ospatuko duten kontatu digu Irati irratian. – Zein da gure inguruan liburu gehien irakurtzen dituen herria?– Zenbat liburu banatzen ditu Aurizberriko liburutegiak?– Biblionetaren ibilbidea ezagutzen duzue?Marimar liburuzaina Irati irratian

Egunon Auñamendi! Karrape irratitik Piriniora. Eneagramak aztertu eta Hatortxu Rock eta Altsasuko gazteei buruz

Maravillas gaztetxeko gazteak libre geratu direla jakin ostean ekin diogu saioari. Leitzatik Unai Zabaletak Karrape irratiko albisteak ekarri dizkigu eta Lizarrara bidean harrapatu dugu Miren Cia ere, Eneagramaz mintzatu zaigu eta larunbatean berton izango da Pirinioko emakumeen topaketan. Hatortxu Rock jaialdiko sarrera guztiak agortu direnez, antolatzaile batekin mintzatu gara, eta elkartasuna izan dugu hizpide, eta […]

Egunon Auñamendi! Enaren bideak Xiberuara, Pirinioetako emakumeen topaketa

Kataluniako berriak aztertu, Nafarroako errealitateari so egin, Euskal Herriko albisteak irakurri eta Aralar irratiko Martin Juanenak egunean jarri gaitu. Izabako Kurruskla kultur elkarteko Fernando Hualderekin asteburuko ekitaldiei buruz solas egin eta Pirinioko emakumeen topaketari buruz aritu gara Karmele Galarzarekin. Izenburua: Urriaren 22eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Enaren bideak ospatzen Izaban

Asteburu honetan Enaren bideak gogora ekarriko dituzte Erronkarin. Guk Kurruskla elkarteko Fernando Hualde izan dugu irratian. Zuberoara joaten ziren neska gazte haiek gogoan hartu eta ekitaldi sorta antolatu dute urriaren 26 eta 27rako. Modu berean igandean Sakanatik korrika abiatutako Aritz Ganboa artzaia ere heltzekoa izango da Izabara. Ongi etorria egin eta herri bazkari ederra eginen […]

Egunon Auñamendi! Euskalerria irratiarekin Tuterako Nafarroa Oinez, Baztan Bidasoako albisteak Xorroxinek eta Mendixut aldizkariaren azken zenbakia

Aktualitatearekin hasi dugu astea. Astelehenero bezala Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiarekin bat egin dugu. Iruñerriko albisteetatik Tuteraraino eraman gaitu Mikel Bujandak. Baztan eta Bidasoako aldeko albisteak eskaini dizkigu Julen Zelaietak. Rita Labianorekin Mendixut aldizkariaren azken zenbakia errepasatu dugu, eta udazkenean sortzen ari diren albisteak aurreratu dizkigu gainera. Izenburua: Urriaren 21eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Egunon Auñamendi! Zaraitzuera aztertu, Elkarrekin /together dokumentala eta “Etxerako bidean” Xamarrekin

Iñaki Camino hizkuntzalariarekin zaraitzuera eta euskararen historia izan dugu hizpide lehenbizi eta Itziar Garcia Zubiri film ekoizlearekin Elkarrekin / Together pelikulari buruz aritu gara solasean. Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen Etxera bidean saiakerak Euskadi saria jasoko duela jakin dugu gaur, eta berari Irati irratian egindako elkarrizketa ere entzun dugu. Izenburua: Urriaren 18ko saioa Iraupena: 2:40 […]

Elkarrekin/Together dokumentalari buruz Itziar Garcia Zubirirekin

Euskal arrantzaleak eta Ameriketako natiboak elkarrekin harremanetan jarri zituen balearen arrantzak. Euskal arkeologoak bertara egindako bidaia eta ikerketa kontatzen du Elkarrekin / Together filmak. Eta horri buruz hizketan hasi gara Itziar Garcia Zubiri ekoizlearekin. Elkarrizketa aberatsa zinemaz eta emakumeen lanaz aritzeko. Itziar Garcia Zubiri Irati irratian.

Zaraitzuera eta euskararen historia aztertzen Iñaki Caminorekin

Federico Garralda gogoratu eta omenduko dute larunbatean Otxagabian. Zaraitzun euskarak izan duen presentzia, euskal literatura Nafarroan eta Zaraitzuko etxe izenak jorratuko dira bertzeak bertze. Irati irratian Iñaki Camino hizkuntzalariarengana jo dugu, eta zaraitzuera euskararen historian kokatu digu, eta inguruko ibarretako hizkerarekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak aletu ditugu irratian. Iñaki Camino Irati irratian