Xantiren auzolotsak 27.atala: Martuteneko trena
Gaurko kolaborazioan Xanti Begiristainek Zizur Nagusiko eskolako hiru urteko umeekin gertatutako pasadizo inuzente bezain mingarria ekarri digu gurera.
Gaurko kolaborazioan Xanti Begiristainek Zizur Nagusiko eskolako hiru urteko umeekin gertatutako pasadizo inuzente bezain mingarria ekarri digu gurera.
Bueltan da Euskal Herrian hainbeste zale dituen karta jokoaren txapelketa, hots, Euskal Herriko Mus Txapelketa. Hiru kanporaketa ezberdin igaro beharko ditu Zornotzako finalean egongo dena. Asteburu honetan kanporaketak izanen ditugu, Ariben (Gaure txokoa,Larunbata 11 17:00) , Aurizberri (Baratze jatetxea,Igandea 12 10:30), AGoitzen eta Irunberrin. Horren ostean Nafarroako finala etorriko da eta gerora lehen aipatutako Zornotzako […]
Aurizberriko eskolako jantokiaren itzulera dela eta guraso elkarteko kideek pentsatu zuten bertan ematen ziren elikagaien inguruan bazela ikasteko eta elikaduraz zenbait irizpide ikasteko. Honen karietara Bertatik Bertara proiektua jarri zuten martxan eta La Caixaren Innova Local dirulaguntzetara aurkeztu zuten. Dirua jaso ondoren hasi dira ekimenak antolatzen eta lehendabiziko ekimena Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren […]
Gaur berri ere izan dugu Ainhoa Elizalderen kolaborazioa gurean. Gaurkoan kontseilarien argazkiak eta elurteak sortutako arazoak izan ditu hizpide eta beti bezala maisuki plazaratu du dena iritzi artikulu baten bitartez. Eta zuek zer uste duzue gaiaren inguruan? Hauteskunde giroa al dario? Ainhoa Elizalde Irati Irratian:
Gaur proiektu berritzaile bat izan dugu gurean, Zaraitzuko emakumeen historiak hizpide duen gidaririk gabeko ibilaldi gidatu baten sortzailea den Santiago Lesmes izan baitugu gurean. Larunbat honetan ipiniko da martxan ibilbide hau zeinetan bertako emakumeen istorioak ezagutu eta baita bizitu eginen ditugun. Bisita gidatua 9,95€ prezioa dauka eta mugikor zein tableten bitartez erosi daiteke eta norbana […]
Longidako Aos herriko laguna dugu Nagore Chivite. Txikitatik gustatu izan zaio artelanak sortzen ibiltzea, hasieran margolanen bitartez eta ondoren beste espezialitateak lagunduta. Bere zenbait erakusketen lanak barnebiltzen dituen Grama erakusketa antolatu du Agoitzen eta etxean egon izanagatik pozik da. Bere ibilbideaz eta erakusketaz solastu gara gaur berarekin. Nagore Chivite Irati Irratian:
Pandemia alde batera utzita ohiko formatua berreskuratzen dabiltza zenbait ospakizun eta horietako bat dira igautreak edo ihauteriak. Larunbat honetan berriz ere Hartza eta Tximinoa Auritzeko kaleak hartuko dituzte eta bertakoak xaxatzen arituko dira. Honen inguruan Auritzeko bizilaguna den Unai Irigarairekin solastu gara gaurkoan. Unai Irigarai Irati Irratian:
Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako V. Mikroipuin Lehiaketaren inguruan solasean izan dugu gurean. 100 hitzerainoko istorio laburren lehiaketa litzateke eta parte hartzeko deia luzatu du gaur gurean. Idoia Zabaltza Irati irratian
Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzeko. Gaurkoan azaldu digu zer moduz joan zen Baziren behin 8 liburutegiko lehen tailerra Munstro Arrosa ipuinaren ingurukoa. Baita ere euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu zeinetan 10 lagun batu ziren azken saioan. Mari Mar Irati irratian:
Pirimakumek larunbat honetarako Berdintasun Barne araudia ezagutzeko hitzaldi eta tailerra antolatu du Sara Ibarrola soziologaren laguntzaz. Bertara, Pirinioetan bizi diren emakumeak daude deituta, batez ere, elkarte desberdinetan lanean dauden horiek, nahiz eta irekia den. Honen inguruan, Pirimakume emakume sareko kidea den Ainhoa Arregirekin izan gara gaurkoan. Arantxa Arregi Irati Irratian: