Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Euskararen egoera Naiz irratian

Asteartero lez Aralar irratira bisita egiten hasi dugu Martin Juanenak bertatik bere kronika egin dezan. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, Soziolinguistika Klusterreko kidea den Imanol Larrearekin eginikoa, euskararen egoeraz jabetzeko. Izenburua: Abuztuaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Pirinioak Txistuka eta Aurkituko gaituzuenoi Amaiurren

Gaurkoa saioa Pirinioak Txistuka egitasmoa ezagutzen hasi dugu Euskal Herriko Txistularien elkarteko kidean den Arkaitz Ibarraren laguntzarekin. Ondoren, Amaiurren izanen den Aurkituko Gaituzuenoi obra ezagutzera joan gara Jon Maia zuzendariaren eskutik. Izenburua: Abuztuaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Etorkizunera begirako oroimen ekitaldia izanen da Aurkituko Gaituzuenoi

Amaiurko batailaren urteurrena aintzat hartuta hasi ziren emankizun hau prestatzen. Jon Maia artista handiari egokitu zitzaion emankizun hau egitearen erronka eta ardura. Iraganera begira egon ordez, etorkizunean izanen diren arkeologoei zer nolako herria garen erakutsi nahi duen emankizuna da eta bere zuzendaria den Jon Maiarekin izan gara gaurkoan honen inguruan solasean. Emanaldirako sarrerak oraindik salgai […]

Txistu hotsek eta oroimenak bat eginen dute Pirinioetan udan zehar

Euskal Herriko Txistularien elkarteak bigarren urtez antolatu du Pirinioak Txistuka. Pirinioetan zehar txistu hotsak barreiatuko dituen jaialdia litzateke hauxe eta jadanik lehen emankizunak pasata dira. Ez hori bakarrik, oroimena ere landuko dute Beltxaren taldeak Amaiur kontzertua antolatu du larunbat honetarako. Honetaz solastu gara Euskal Herriko txistulari elkarteko eta Beltxaren taldeko Arkaitz Ibarrarekin.   Arkaitz Ibarra […]

Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee, Mezkiritzeko jaiak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa “Mi pueblo lee” literatu jaialdia ezagutzen hasi dugu bertako antolatzailea den Maribel Medinaren laguntzarekin. Ondoren, jaietako egutegia jarraiki Mezkiritzen hartu dugu tokia eta Bea Oktabioren laguntzaz bertako jaiei egin diegu errepasoa. Bukatzeko, ostiralero lez, Erronkari bisitatu dugu Julian Gabasen eskutik bertako berriak jasotzera. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Literaturaz zipriztindu nahiean dator “Mi pueblo lee” jaialdia

Larunbat honetan iritsiko da “Mi Pueblo Lee” jaialdia Aurizberrira. Jaialdi honek Mavi Doñate idazle eta kazetaria ekarriko du gurera, literatura eta oro har idazleak landa eremuetara gerturatzea helburu duen jaialdi honen bitartez. Jaialdia hobeto ezagutzeko bertako antolatzailea den Maribel Medina izan dugu gurean. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue MI PUEBLO LEE webgunea   […]

Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua erakutsi digu Arantxa Iriartek

Ondare kulturala berreskuratzeko elkarlanezko proiektua dugu Elkartzen gaituzten abesti zaharrak hau. Nafar Gobernuak lagunduta Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek jarri zuten martxan. Jada berreskuratze bidean ziren kantuak identifikatuta aukera ikusi zuten Erroibar eta Auritz amankomuneko proiektu batean batzeko. Alde batetik, Ingurutxoaren dantza berreskuratu dute eta honen ondotik bertako kantu zaharrak berreskuratzera pasako dira. Trasmisioa ere […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua

Saio honetan Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi gara. Gaurkoan Ikurrin kontuak izenburudun auzolotsa ekarri digu gurera. Ondoren, Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek abian jarritako Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua ezagutu dugu Arantxa Iriarteren laguntzarekin. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko