Ofizio eta Afizio: Literatura ala literadura, hori da gakoa!

  Ofizio eta Afizio saioen laugarrena izan dugu gaurkoa, saio literarioa Mikel Albisu Iriarte idazle eta literatur solasaldien koordinatzailea izan baitugu gurean. Mikel Antza ezizen literarioaz ezaguna dugu, halere, gaurkoan sakonago ezagutzeko parada eduki dugu, idazteko grinaz, literaturaz eta bizitzaz mintzatu baikara berarekin.   Naiz Irratiko artikulua: Mikel Albisu Ofizio eta Afizio Naiz irratian Mikel […]

KATTALIN BARBER GUTIERREZ (Herba.ria): “Zirraragarria iruditzen zait loreen hazkuntza jarraitzea”

Saragueta herrian kokatuta dagoen Herbaria proiektua ezagutzera etorri gara Ofizio eta Afizio saio honetan Kazetaritza ikasketak amaitu eta kazetari gisa zenbait lanetan aritu izan zen gure hurrengo gonbidatua. Mundu horrek erakartzen bazuen ere, bazuen barnean zerbaiten falta eta horren bila jardun zuen.  Lan horretan zebilela etorri zen ditxosozko pandemia eta Kattalini herrian igarotzea suertatu zitzaion, […]

Ofizio eta Afizio: Areta Lorea Markalain

Aurten gure lankidea den Eneko Villegasek zenbait saio egin izan ditu Naiz Irratirako, Ofizio eta Afizio saioaren baitan. Uda aprobetxatuko dugu gurean ere honen berri ematen joateko, hemen duzuelarik lehendabiziko saioa, Bilobilako Areta Lorearekin eginikoa. Naiz Irratiko jatorrizko saioa : Ofizio eta Afizio Areta    Areta Lorea Markalain Irati Irratian

Egun On, Auñamendi! AEK-ko matrikulazio kanpaina eta Pariseko Bake artisauei epaiketa Naiz irratian

Gaurkoa Garazi Iribarrenekin hasi dugu. AEK-ko kidea bera, aurtengo matrikulazio kanpainaz aritu zaigu. Ondoren, Naiz irratiko lagunek EH Baiko kidea den Jokin Etxebarriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Parisen izaten ari den epaiketaz solasten duena. Izenburua: Irailaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Uriz Pi ahizpen erakusketa eta Iparraldeko ikasleen ikasturtearen hasiera Naiz irratian

Gaurko saioan Manuel Martorelleri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, Uriz Pi ahizpen ingurukoa. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Iñaki Lekuona Ziburuko Piarres Larzabal eskolan lanean dagoen lagunari ikasturte hasieraren inguruan egindako elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Irailaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia eta zerga berrien afera Naiz irratian

Gaurkoan Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera eta berak ekarri dizkigu liburutegiko azken berriak. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu, zerga berrien inguruan Julen Bollain ekonomilariari eginikoa. Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Zuzenbide Piriniarraren jardunaldiak eta Sekretuen legea Naiz irratian

Gaurkoa saioa Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak ezagutzen hasi ditugu Nabarraldeko Angel Rekalderen eskutik. Ondoren, Naiz irratian Pili Zabala GALen biktimarekin Sekretuen lege berriaz eginiko elkarrizketa ipini dugu. Izenburua: Abuztuaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Pirinioak txistuka eta lehen sektorearen egoera Naiz irratian

Gaurkoa saioa Pirinioak Txistuka egitasmoa berreskuratu dugu Euskal Herriko Txistularien elkarteko kidean den Arkaitz Ibarraren laguntzarekin. Ondoren, Naiz irratian EHNE sindikatuko Garikoitz Narzabalekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera lehen sektoreko egoeraz jabetzeko. Izenburua: Abuztuaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Auritzeko Feriak eta gazteriarekin prozesua eta Intxorta elkartearen lanak Naiz irratian

Gaurko saioa Auritzeko alkatea den Josepe Irigarairekin solasean hasi dugu, alde batetik abuztuaren 15eko feriaren inguruan eta gazteriarengan abiatutako prozesuaz bestetik. Bukatzeko, Intxorta elkarteak egiten duen lana azaltzen duen Naiz irratiko erreportaia ekarri dugu gurera. Izenburua: Abuztuaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Paul Bilbaoeri elkarrizketa Naiz irratian eta Karrape irratira bisita

Prest genuen elkarrizketa bat baina ezin izan dugu lortu eta honezkero Naiz irratian Paul Bilbaori eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurea, zeina Nafarroan administrazioan euskararen egoera lantzen duen. Ondoren, Unai Zabaletaren ikasturteko azken kronika jaso dugu Karrape irratitik. Izenburua: Abuztuaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko