Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak Nafar Gobernuak emandako 7 aitortza berri izan direla argitaratu dute

Gaur helarazitako prentsa agirian Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioek 7 aitortzen berri eman dute. Nafarroako Gobernuak 16/2019 Foru legearen baitan Estatu funtzionarioek edota ultraeskuineko partaideek eragindako biktimak aitortu egin ohi ditu, hala izan da gaurkoan izandako 7 aitortza berrietan. 1974. urtetik 2008ra bitarte Goardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren eskuetan jasandako torturen testigantzak aintzat […]

Bidaide Mendi gidak aste eta asteburu honetarako zenbait ekimen antolatu ditu

Bidaide Maider Otegi Iriarte auriztarrak abiatutako proiektua dugu mendia eta natura irisgarri egitea du helburu eta baita honen inguruko zaletasuna piztea ere. Jada zenbait ekimen antolatu ditu Maiderrek, aurrekoan Kablearen egunean Gaintzan antolatutakoa alegia. Asteburu honetan oreinen orroaldia eta hegaztien migrazioa aitzaki hartuta Auritz inguruan zenbait ekinaldi antolatu ditu. Ez hori bakarrik, aste santuan Senderos […]

Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Uda lehor batetara ohitu gara eta halakoa izan da ere asteburua David de Andresek aipatu digun moduan. Prezipitazio eza izan da nagusi irailan zehar. Komentario hauen ostean asteburuko eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Haur eta nerabeen arazoei aurre egiteko Zaindu dinamika martxan

Buru osasunari dagokion lanketa espezifikoa garatzen dabiltza Metamorfosis proiektuaren baitan Anerk Elkarteko lagunek. Sareetan honen inguruko edukiak partekatzen dituzte baina baita hitzaldi eta solasaldiak antolatu ere. Lehenbiziko gaia suizidioa izan zen, pasa den astean garatu zutena eta kultur etxean jende asko batu zen honen inguruan hausnartzeko Besarkada Elkartearen laguntzaz. Honen ostean Elikadura nahasmendu jarrerak izanen […]

“Hombres Hambrientos” antzezlanak itxiko du Agoitzeko Oroimen Historikoko zikloa

Gerra Zibila oinarri eta Gazara begirada biratzen duen antzezlana dugu Gizon Gosetuak. Eriz Alberdiren jatorrizko ideia honek Agurtzane Intxaurraga eta Dorleta Urretabizkaiaren laguntza izan du obra borobiltzeko. Gosearen adiera desberdinak daude eta batzuen goseak besteena eragin ohi du. Batzuen gerra, diru eta botere goseak herritarrongan gosea ekarri ohi du. Hori bera taularatzen du Eriz Alberdik […]

Erroko Etxea elkarteak bere 50.urteurrena ospatuko du larunbata honetan

1976an zenbait erroibartarrek ikusita Mezkiritzeko Herriko Txokok zer nolako bizia ematen zion herriari, Erron bertze elkarte bat sortzeko eskaera egin zuten. Hor hasi zuen bere ibilbidea Erroko Etxea elkartea, urte luzeetan zehar hainbat ospakizun et bilkuren bultzatzaile baina batez ere Erroibarko bizilagunen topaleku. Erroibar diogu ze bazkideak ez dira soilik Erro herrikoak, badira Orondritz, Loizu, […]

Asteko eguraldiaren errepasoa, Mediterraneoko ekaitzak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste idorra izan da gurean eguraldiari dagokionez, baina Mediterraneoko kostaldean euri-ekaitz mardulak izan dira eta hala adierazi digu David de Andresek. Kolaborazioa amaitu dugu asteburuko eguraldi iragarpenarekin.        David de Andres Irati irratian

Kuadriketaren 2. edizioa izanen da irailaren 27an Larraingoan

Iaz ezagutu genuen lehen aldiz Kuadriketa, herri edota komunitateetan antolatzen diren herritarren arteko olinpiada ez-lehiakorrak, herria edota komunitatea indartzea baitu helburu. Iaz izan ziren estreinaldia egiten Larraingoako komunitate terapeutikoan eta aurten ere hala eginen dute. Gaur grabazio bat aprobetxatuz iniziatibaren parte diren antolatzaile, aurkezle eta parte-hartzaile zenbait izan dira gurean. Datorren irailaren 27an goizeko 11etan […]

Larunbatean ospatuko da Auritzen Kantu Eguna

Urte batzuk dira Erroibar eta Auritzen bertako kantu-zahar zenbait berreskuratu zituztenetik. Berreskuratu ez ezik tailer zenbait egin zituzten jendeak ezagutu zitzan eta bertan 60 bat lagun hartu zuten parte. Ezkeroztik bertako taldeen kantutegian ditugu kantu horiek eta egitasmo honetatik eratorri zen ere Kantu Eguna. Aurten larunbata honetan izanen dugu Kantu Eguna, Auritzen. Kantuzarrak kantatu eta […]