Aktibitate egitarau oparoa udan kultura landu eta kirola egiteko Auñamendi zonaldean

Iaz ere Garaitzeko Asik koordinaturik eta beste elkarteen laguntzaz kirol zenbait aktibitate eraman ziren aurrera. Aurten ere hala izanen da zenbait kultur ekintza gehitu zaizkiolarik. Ekintza guztien berri izateko bertako koordinatzailea den Aritz Carballo Ernaga izan dugu gurean, berak eman baitigu hauen berri.Aritzek azaldu digunez, talde batzuk atera ez diren arren iaz baino jende gehiagok  […]

40 urtez Erroibar saretzen

Zita garrantzitsua izan ohi da Erroibarko Eguna. Aurten 40. edizioa izanen da, hasiera batean erroibartar zenbaitek burutu zuten ideia horren jarraipena. Hasieratik izan da Erroibarko biztanle edota Erroibar bailararekin zerikusia duten horiek batzeko egun aproposa eta hala jarraitzen du izaten. Hasieran eguna izan bazen badira urte batzuk egunak direla, asteburu osoa hartzen baitu ospakizunak. Larunbata Erroibarreko […]

Mendi bizikletaz modu komunitarioan gozatzeko jardunaldia izanen da larunbatean Aurizberrin

Urrobi kanpinak, Irati Abeturak eta Baratze jatetxeak abian jarritako ekinaldia dugu hauxe. Larunbata honetan hainbat bizikleta zale batu eta elkarrekin inguruaz gozatzeko aukera emanen da. Kirol bakartia izan ohi da eta elkarrekin disfrutatzeko hautua eman dute antolatzaileek, kirolaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Gehienez 30 lagun hartu dezakete parte ekimenean eta 20 partaidek  baino gehiagok […]

Horma bakarreko frontoian jokatzeko eskuz binakako txapelketa izanen da ekainean Bizkarretan

Urte emankorra izan dute aurten Auñamendi Pilota eskolan, beren zenbait pilotarik lortu baitute txapela janztea. Ez hori bakarrik, geroz eta gehiago izan dira pilota eskolara gerturatu direnak erreminta desberdinetan aritzera. Hala ere, gaurkoan honetaz aparte bazen zer aipatua. Ekainaren 20an Bizkarretan Horma bakarreko frontoian eskuz binakako txapelketa antolatu baitute. 12 orduko txapelketa izanen da eta […]

Auzperrik musikarekiko duen atxikimendua kalera aterako du larunbatean

Martxoan hasi zuten makinaria martxan jartzen Aurizberriko musikariek. Herriari helarazi egin zioten Musikaren egunan parte-hartzeko aukerak zabaltzen zirela eta ezkeroztik eskaera ugari jaso eta lantzen hasi ziren. Entseguetan buru belarri eman ondoren larunbata honetan izanen dute landutakoa erakusteko eta baita ere berresteko Aurizberrik musikarekin duen erlazio estua. Musikaren Eguna zita garrantzitsua denez bertara gerturatu gara […]

Sorogainen inguruko museo digitalak maiatzean zehar irekiko ditu ateak

Ostiralean aurkeztu zuten era autonomoan kudeatuko den Sorogaingo Museoa. Aterpetxearen garajeetan paratuta 4 zonaldeko museo bat eraiki dute Turismoa sustatzeko plangintza orokorraren baitan, zeinetatik 115.000 euro atera ziren proiektu hau gauzatu zedin. Larunbatean ere bertakoei zuzendutako ate irekierak izan ziren eta jendea oso pozik atera zen bertan ikusitakoarekin. Lan hau Erroibarko udalak eskainia izan da […]

8 entitatek osatuko dute Ibañetako edadekoen egoitzaren administrazioa eta zerbitzuaren hobekuntzarako oinarriak ezarriko dituzte

Prentsaurrekoa burutu zuten atzo Ibañetako Edadekoen egoitza kudeatu eginen duen administrazio kontseilu berriak. Planiger enpresari bere akzioak erosi ostean tokiko 8 entitatek bere gain hartuko dute zerbitzu honen kudeaketa. Urte hasieran jakin izan zuten enpresaren erabakia eta ezkeroztik aritu dira erlojuaren aurka zerbitzuaren mantentze bidea uztartzen. Javier Lapeire Luzaideko zinegotziak atzokoan aipatu bezala Errusiar mendi […]

Frontenis txapelketa mixtoa antolatu dute Aurizberrin abuztua bitarte

Duela bi urte hasi zen sukaldatzen txapelketa hau egitearen ideia eta jadanik bigarren urtea du. Bertan maila desberdinetan sailkatuta frontenis txapelketa burutu egiten da zeinetan adin eta abilezia desberdina duten lagunak frontoiaren bueltan elkartzen diren. Aurten izen ematea apirilaren 12an amaitzen da eta bikoteka zein norbanako moduan izena eman dezakezu. Honen inguruan solasean izan dugu […]

Kintoa eta bere inguruak kirolaren bidez ezagutzeko froga izanen da irailean

Irati Orreaga turismo elkargoak, Nafar Basoak eta Eremua Trail BTT-ren elkarlanaren bidez dator Kintoa All Mountains Race froga. Kintoa ardatz hartuta turismo osasuntsu eta jasangarria sustatzeko froga da, Kintoa inguruko zonaldea balorean jarriko duena. Osasuntsua da kirola daukalako ardatzetako bat, mendi bizikletarekin egitekoa baita. Jasangarria da, parte-hartzailetza mugatua baita, 150 lagun parte hartuko baitute, ingurumenari […]

Martxoaren 8aren atarian Silvia Berdintasun teknikariarekin solasean

12 udalek eta entitatek Berdin Bizi berdintasun zerbitzuaren jarraipena ahalbidetzeko konbenioa sinatu berri  dute eta martxoaren 8aren atarian gaudenez zerbitzu horretan teknikaria den Silvia Gomez Gonzalezekin egoteko aukera baliatu dugu. Urte guzti hauetan lan handia egin duen zerbitzua dugu, kontzientziazio eta prebentzio mailan, baina baita formakuntzan eta analisi mailan ere. Zonaldeko diagnostikoa eginda jada eskuartean […]