Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia

Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu.  Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak […]

37 ausartek hartu zuten parte Matamachos frogaren 9. edizioan

Gardeko xeien testuinguruan izandako bazkari batean sortutako txirrindula froga dugu Matamachos Kronoeskalada. Gardeko xeien ostean antolatutako kirol zita honek bildu izan ohi ditu zenbait lagun hankak astinduz Matamachos deritzon portua ahalik eta denbora laburrenean igotzeko. 9. edizioa izan da aurtengoa zeinetan 37 lagun hartu duten parte, horietako 3 emakume zirelarik. Familian ekoitzi eta familian gozatzen […]

Gazpar peñako sutea kontrolpean esker mezua zabaldu dute Urzainkiko herritarrek

Asteartean kontrolatutzat eman zuten Nafarroako Suhiltzaileek Gazpar Peñan (Urzainki) piztutako sutea. Abuztuaren 14ean hasi zen sua ekaitz lehor bateko tximista batek lurra jo ostean. Asteburua suari aurre eginez igande horretan kontrolpean zen eta erretiratu egin ziren bertan ziren medioak. Haizeek eta zuhaitzen egoerek aldiz berpiztu egin zuten sutea eta astebete eman dute suhiltzaile, bolondres eta […]

Baobabs Will Destroy Your Planet taldea kontzertua eskainiko du Izaban larunbatean

Nafar Gobernuko Kultura sailak kudeatzen duen Kultur Programaren baitan Baobabs Will Destroy Your Planet taldearen kontzertua eskainiko du larunbatean Izabako Anfiteatroan.  Honen aitzakipean taldea eta bere musika ezagutzera gerturatu gara taldearen sortzaile dugun Eymard Uberetagoenarekin. 2014an sortu zen taldea Eymard eta Eneko taldekideak indie eta pop musika kontzertuetan ibiltzen ziren tarte batean. Ikusten zuten hura […]

Xiberoa, Erronkari eta Zaraitzu batuko ditu Bortu Martxak

Iaz ekin zitzaion bideari Bortu Martxan. Xiberoako , Zaraitzuko eta Erronkariko bizilagunen arteko harremanak sendotu eta saretzen laguntzeko ekinaldia izan zen zeinetan 40tik gora lagun hartu zuten parte. Garaian abeltzainek zuten harreman horiei jarraiki zubiak eraikitzea zen helburua euskara bidea izanik. Iazko arrakasta ikusirik aurten errepikatzea deliberatu dute eta hala eginen dute larunbata honetan goizeko […]

Qabalum dantza konpainiak “Todo este ruido” ikuskizuna taularatuko du Garden igandean

2020an Lucia Burguetek eta Diego Pazok sorturiko taldea dugu Qabalum. Talde honek dantza du oinarri euren ikuskizunetan eta esperientzia handiko dantzariak izanik kalitate handiko obrak taularatu dituzte. Horietako bat dugu “Todo Este Ruido” , zientzia fikzioaren eragina duen dantza obra bat, zeina Kultur Programaren baitan Garden disfrutatu ahal izanen dugun.  Honen aitzakipean Diego Pazorekin egotera […]

Emakumeek oholtza hartuko dute beste behin ere Neskak Blues Rock jaialdian

9. edizioa izanen du aurten Urzainkin ospatzen den Neskak Blues Rock jaialdia. Emakumeei oholtzan garrantzia eman eta kalitatezko musika landa eremura gerturatzeko ideiarekin sortutako jaialdi honek urtero ehundaka lagun biltzen ditu Urzainkiko herrian. Aurten gertuko bi talde izanen dira taula gainean, No More Blues iruindarrak eta Jardin Infierno bizkaitarrak. Honen inguruan solasean aritu gara beste behin […]

Jaietan izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek

Igande goizaldean izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek igande honetan udalak deituriko kontzentrazioan. Goizeko 6:30ak aldera gertatu zen erasoa eta bertan zeuden gazteek artatu zuten lehendabizi erasotutako emakumea beharrezko laguntza emanez. Honen jakitun eta Berdintasun zerbitzuarekin landutako protokoloaren ondorioz udalak martxan jarri zuen eraso sexisten inguruko protokoloa, emergentziazko udal batza eginez eta komunikatua plazaratuz, biktimari babesa […]

Enric Ez abeslaria GRT 24-2.6 giran Nafar Pirinioetan kantuan

Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure […]

Julian Gayarreren bizitzari errepaso erabilitako jantzien bidez

Julian Gayarre Erronkariko tenore handiaren bizitza modu askotan errepasatua izan da. Errepaso hauen ardatzak berak abestutako obrak, bidaiak, dokumentazioak,… izan dira baina oraingoan errepaso hori berak opera desberdinetan erabilitako jantzien bitartez eginen dute larunbata honetan. 5 jantzi oso gordetzen dira baina baita hainbat peluka eta berak erabilitako osagarriak ere. Errepaso honen emale edo garatzaile izanen […]