Gau-beltzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Taupa Mugimenduak

Taupa euskatzaleen mugimenduak Gaubeltzaren ospatzea areagotzeko erronka ezarri du. Zenbait herritan uztaren amaiera eta bazterrak xaxatzeko hautua hartzen zuen ospakizuna geroz eta jende gehiago erakartzen du. Urriaren 31n ospatuko da zenbait herritan Gaubeltza. Ospakizun bera ardatz zenbait formazio eta jardunaldia antolatu ditu honen ingurukoak behar bezala azaltzeko.Herri jolasa bat ere ondu dute honen lanketa ahalbidetuko […]

Musikak astinduko du larunbatean Nabaskoze

Urte batzuk desagertuta izan ostean Nabaskozeko Illon Elkarteak Almiradio Rock jaialdia berreskuratu eginen du. Larunbata honetan izanen da hitzordua Nabaskozen, eguerdian bazkari batek hasiera emanen diolarik ekimenari. Horren ostean, taularatuko dira Aizpurgiko Soinu (Reaggae), Hero (rock-metal), Kuneta (Punk-oi!) eta Asier Barburu Dja. Azken honek emanen dio amaiera aurtengo jaialdiari zeina Illon elkartea izanen duen kokaleku. […]

Ainarien oroimena bizirik mantentzeko eguna izanen da igandean Izaban

Igandean izanen da Ainarien oroimenezko eguna Izaban. Biziraupen eredu izandako emakumeak ziren ainariak, Anso, Erronkari eta Zaraitzutik iparralderako martxa hartu eta alpargatak egitera joaten ziren Maule ingurura soldata duin bat eskuratzeko. Hasiera batean inurri bezala ezagunak ziren  Maulen, batez ere lanerako zuten prestutasunagatik. Gerora, 1912an Jakako egunkari batean artikulu bat agertu zen zeina ainari bezala […]

Zeruari so jarriko gaituzte Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Birtxik Agoitzen

39 urte daramazkite Katxiporretako lagunak euskal irria eraikitzen, maitasunez herriz herri euren mezu eta umorearekin zipriztinduz. Agoitz urtero izaten dute sudurgorrion topaleku eta hala izanen da gaurkoan, “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna baitakartzate. Kutsadura luminikoak zeruko izarrak lapurtu dizkigula Birtxi Farozainarekin abenturatan murgilduko dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek. Agoitz zerura begira jarri eta naturarekin birkonektatzea […]

“Terapia Verbal” komedia taularatuko du Ezkarozen Kukumix antzerki konpainiak

Mezua dituzten komediak taularatu ohi ditu Kukumix antzerki konpainiak eta halakoa dugu “Terapia Verbal” . Javier deitzen den psikiatra baten divanetik hainbat paziente pasako dira euren bizipenak partekatzeko eta terapia egiteko, betiere umore puntu batekin. Ordu beteko saioa dugu zeinetan umorea eta barreak ez diren faltako. Emankizun honen aurkezpena gurean Kukumix antzerki konpainiaren Iñaki Zabalak […]

“Hombres Hambrientos” antzezlanak itxiko du Agoitzeko Oroimen Historikoko zikloa

Gerra Zibila oinarri eta Gazara begirada biratzen duen antzezlana dugu Gizon Gosetuak. Eriz Alberdiren jatorrizko ideia honek Agurtzane Intxaurraga eta Dorleta Urretabizkaiaren laguntza izan du obra borobiltzeko. Gosearen adiera desberdinak daude eta batzuen goseak besteena eragin ohi du. Batzuen gerra, diru eta botere goseak herritarrongan gosea ekarri ohi du. Hori bera taularatzen du Eriz Alberdik […]

Erroko Etxea elkarteak bere 50.urteurrena ospatuko du larunbata honetan

1976an zenbait erroibartarrek ikusita Mezkiritzeko Herriko Txokok zer nolako bizia ematen zion herriari, Erron bertze elkarte bat sortzeko eskaera egin zuten. Hor hasi zuen bere ibilbidea Erroko Etxea elkartea, urte luzeetan zehar hainbat ospakizun et bilkuren bultzatzaile baina batez ere Erroibarko bizilagunen topaleku. Erroibar diogu ze bazkideak ez dira soilik Erro herrikoak, badira Orondritz, Loizu, […]

Kuadriketaren 2. edizioa izanen da irailaren 27an Larraingoan

Iaz ezagutu genuen lehen aldiz Kuadriketa, herri edota komunitateetan antolatzen diren herritarren arteko olinpiada ez-lehiakorrak, herria edota komunitatea indartzea baitu helburu. Iaz izan ziren estreinaldia egiten Larraingoako komunitate terapeutikoan eta aurten ere hala eginen dute. Gaur grabazio bat aprobetxatuz iniziatibaren parte diren antolatzaile, aurkezle eta parte-hartzaile zenbait izan dira gurean. Datorren irailaren 27an goizeko 11etan […]

Larunbatean ospatuko da Auritzen Kantu Eguna

Urte batzuk dira Erroibar eta Auritzen bertako kantu-zahar zenbait berreskuratu zituztenetik. Berreskuratu ez ezik tailer zenbait egin zituzten jendeak ezagutu zitzan eta bertan 60 bat lagun hartu zuten parte. Ezkeroztik bertako taldeen kantutegian ditugu kantu horiek eta egitasmo honetatik eratorri zen ere Kantu Eguna. Aurten larunbata honetan izanen dugu Kantu Eguna, Auritzen. Kantuzarrak kantatu eta […]

Igandean ospatuko da Auritzeko iraileko Azienda Feria

1305etik irailaren 21aren inguruan ospatzen ohi den Azienda Feria izanen da igande honetan Auritzen. Abereen salerosketan oinarritzen zen feria ospetsu honek denboraren poderioz bere funtsa aldatzen joan ohi da, betiere abereen eta abeltzainen protagonismoari eutsiz. Aurtengoan protagonismo hauxe frontoiarekin partekatuko dute, Josta-Lekuren eraikitzearen mendeurrena baita. Mendeurrenaren karietara 1948ko aurora bat berreskuratuko dute eta hori bera […]