Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia
Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu. Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak […]
Karlismoaren inguruko aurkezpen eta erakusketa Agoitzen
Urtean behin Agoitzek Oroimen historikoaren inguruko hilabetea antolatu ohi du. Aurten Montejurrako sarraskiaren 50. urteurrena dela eta Karlismoaren inguruko aurkezpen eta erakusketa antolatu dute. Aurkezpena Manuel Martorell kazetari eta historialariaren “Carlistas contra Franco. La fuerza opositora que Montejurra 76 quiso destruir” liburuaren inguruan izanen da. Honi atxikitzen zaio ere Karlismoa Frankismoren aurrean, zeinak karlismoaren benetazko […]
Xanti Begiristain Madotz: Elebitasuna
Bi astetan behin egiten dugun moduan gaurkoan ere izan gara Xanti Begiristainekin. Gaur Euskarak jasaten dituen erasoak salatu eta ustezko elebitasuna auzitan jarri du bere ekarpenarekin Xanti Begiristain Irati Irratian:
Larunbatean Traitloiak hartuko du Nagore seigarrenez
Seigarren ediziora heldu da Antsoaingo Triatloi taldeak eta Donibaneko Kirol Elkargoak antolatzen duten Nagoreko triatloia. 3 modalitate desberdin batzen dira frogan, Supersprint, Olinpikoa eta Emakume eta herritarra. Iazkoa goiak jo zuen guztira ia 300 partaide izan baitziren, giro bikainean gainera. Zita heltzear dela Ainhoa Pinto Lopezekin egoteko baliatu dugu eta berak azaldu digu aurtengoan 244 […]
Asteburuan Mezkiritzen Bost Kirola protagonista
1982an hasi zen Bost Kirol ekimena martxan. Pilotari bakoitzak erreminta desberdinetan euren doaiak erakustea zuen helburua eta hoberenak lortzen zuen Joxe Ulibarrenak ondutako garaikurra. Historia asko duen kirol ekimena da eta tarte batez ospatu ez bazen ere duela bi urte Nafarroako Pilota Federazioak, Mezkiritzeko kontzejuak, Herriko Txoko elkarteak eta Leku Ona taldeak ekimena berreskuratzeari ekin […]
Larunbatean ospatuko da Nabaskozen Almiradioaren eguna
Larunbata honetan batuko dira Ustaize, Aizpurgi eta Nabaskozeko bizilagunak Almiradioaren eguna ospatzera. Harremanak estutu nahiean sortutako eguna dugu zeina aurten Nabaskoze izanen duen kokaleku. Giro aparta espero da larunbatean Nabaskozen horretarako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek. Almiradioaren Eguna gertutik ezagutzera joan gara Olast Arrizibita Iriarteren eskutik, berak bertaratzeko gonbidapena luzatu digularik. Olast Arrizibita Iriarte […]
Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Asteburu lasaia izan dugu meteorologia aldetik, hala adierazi digu David de Andresek . Asteburuko errepasoaren ostean aste hasierako iragarpenean sartu gara egoerak ez duela izanen aldaketarik. David de Andres Irati irratian
Larunbatean eskainiko du Auzperriko Abesbatzak Pop-Rock kontzertua
Auzperriko Abesbatzak 60-70 eta 80. hamarkadetako pop-rock kantuen egokitzapenekin egindako kontzertua eskainiko du larunbata honetan Aurizberriko Elizan. Ohiko kantutegitik ihesi eta Maria Almirantearenak egokitutako 14 bat abestirekin egindako kontzertua eskainiko dute. Bertan entzun ahal izanen dira Beatles, Itoiz,… betiere abesbatza ikutuarekin. Gainera, kontzertu berezi honetan Mikel De La Fuente izanen dute bidelagun. Kontzertuaren aitzakiarekin Auzperriko […]
37 ausartek hartu zuten parte Matamachos frogaren 9. edizioan
Gardeko xeien testuinguruan izandako bazkari batean sortutako txirrindula froga dugu Matamachos Kronoeskalada. Gardeko xeien ostean antolatutako kirol zita honek bildu izan ohi ditu zenbait lagun hankak astinduz Matamachos deritzon portua ahalik eta denbora laburrenean igotzeko. 9. edizioa izan da aurtengoa zeinetan 37 lagun hartu duten parte, horietako 3 emakume zirelarik. Familian ekoitzi eta familian gozatzen […]
AEZKOAKO PAISAIAK GORDETZEN DUEN URA Zientzia Herritarraren irteerak Azpegiko zohikaztegian
Ura izango da, gero eta gehiago, gure etorkizunerako baliabide natural garrantzitsuenetako bat. Aezkoa ibarrean, baliabide hori estuki lotuta dago egitura geologiko konplexu batekin eta denboran zehar kontserbatzen lagundu duten ekosistema berezi batzuekin: aezkeran «lintsak» izenez ezagutzen dira zohikaztegiak. Hezegune horiek benetako ur-gordailuak eta balio ekologiko handiko guneak dira. Herritarrak natur ondare baliotsu horretara hurbildu eta […]