Asteburu honetan ospatuko dira Urrotz-Hiriko San Martin feriak

Aspaldidanik zegoen ohitura hasi ziren Urrotz-Hirian 2002an berreskuratzen. San Martin egunaren garaietan egiten zen feria berriz ere antolatzen hasi ziren eta gaur egun zonaldean eta esan genezake Nafarroan egiten den feria nabarmenetakoa dela. Horren adierazle dira aurten izanen diren 130 postu, baina Urrotz-Hirikoa ez da feria soil bat baita kultura alor desberdinetan aztertzen eta azaleratzen […]

Aste bukaerako datuen errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen eskutik

Azken fronteek utzitako eurien datuak ekarri dizkigu David de Andresek. Nabarmenagoak dira datuak Esako urtegiaren datuei erreparatuz zeina %25etik %73ra igo den aste hauetako euriteek utzitakoa dela eta. Honen ostean aste hasierako iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

Ekonomia sozial eraldatzailea ezagutarazi eta bultzatzeko topaketak antolatu dituzte asteburuan Orbaitzetako Kultur Olan

Badira urteak Olatukoopeko lagunak Ekonomia Sozial Eraldatzailea Euskal Herrian barrena sustatzen dabiltzala. Euren eginkizunak Pirinioetara heldu ziren Hauspotu programaren baitan. Bertan ikusi zen ESEa bertan ekintzailetza aukera aproposa zela eta ezkeroztik zenbait formakuntza saio antolatu dituzte bere horretan. Hortik egitasmo zenbait eta bidelagun talde bat ere sortu da Bidekari deritzona eta guzti honi bultzada ematearren, […]

Pornografia eta honek nerabeengan duen eragina lantzeko tailerra izanen da asteazkenean Garraldan

Duela gutxi argitaratutako ikerketa batek zioen gazteen %90ak pornografia kontsumitzen zuela zioen, beste batek 11-14 urte bitarteko gazteengan zentratutakoak zioen %50ak pornografiarekin bere lehen hartu-emana izana zuela. Jakina da, askok euren heziketa sexuala pornografian oinarritzen dutela eta horri buelta eman behar zaio sexualitate osasuntsuago baten bidean. Horretara dator datorren asteazkenean Miren Cia hezitzaile eta nerabezaroan […]

Agoitzen izanen da doluaren ikuspegi desberdinak barnebiltzen dituen Eresia

Antzezlan batetaz solasten ari gara, Eresia arin bekizu lurra, ama izenburuduna. Oier Zuñiga iruindarraren proiektua da doluari maitasunaren eta goxotasunaren ikuspegitik begiratzeko hautua hartzen duena. Igande honetan antzezlan honetaz gozatzeko aukera izanen dugu Agoitzeko Kultur Etxean 6 euroren truke. Aukera ere aprobetxatu dugu Oier Zuñigarekin solasaldi bat egiteko.   Sarrerak eskuratzeko: https://es.patronbase.com/_Aoiz/Productions   Oier Zuñiga […]

Errigorak 10 urte bete ditu aurtengo 10 urte bete-bete kanpainarekin

10 urte dira Erriberako ekoizleak, euskara eta kontsumitzaileak batzeko ahaleginean Errigora sortu zenetik. 10 urte hauetan sekulako garrantzia hartu duen proiektua dugu, zonalde ez-euskaldunean euskararen aldeko dinamikak egituratzen. Horretaz aparte izugarrizko lana egin da ere Erriberako ekoizleen produktuak txoko aunitzetara bideratzen eta bitartekariak kentzen. Hori da Errigora eta azaroaren 9a bitarte 10 urte bete-bete lemapean […]

GALUZERRITA TXOKOA: Eskolako azken berriak, urtebetetzeak, menua, euskararen bitxikeriak, Mikel Villarolain irakasleari elkarrizketa, musika alorreko berriak eta asmakizuna

Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte abere hitzaren bitartez. Horren ostean Mikel Villarrolain irakasleari elkarrizketa egin diote eta honetatik musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren […]

Muga inguruko egoeraren diagnostikoa egiteko eta etorkizuneko erronkak lantzeko lan saioak Mugalur proiektuaren baitan

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Cederna-Garalur eta Euskal Herriko Unibertsitateen arteko elkarlanetik sortzen da Mugalur, muga inguruan dagoen harremanaren diagnostikoa eta etorkizunean egon litezkeen erronkei heltzea izanen du helburu. 9 tailer izanen dira osotara eta horietako 2 gure eragin eremuan, azaroaren 3an Izaban (19:00 Oroimenaren etxean) eta azaroaren 24an Orbaitzetan (Kultur Olan 19:00tan). Proiektuaz eta […]