Gure paisaiei soinua jarri diete Irati Orreagako lagunek

Irati Orreaga elkarteko lagunak beti dabiltza kontu berriak asmatzen eta gure zonaldea erakargarriagoa egiten. Bide honetan iniziatiba berri bat jarri dute abian, Soinudun paisaien ekimena alegia. Sorogain, Artziko Maria Deuna baseliza, Luzaide, Azpegi eta Orotz Betelun oinarria duten 5 istorioen podkasta jarri dute martxan. Toki hauetan Podkast horietara sartzeko QR bana jarri dute eta Soinudun […]

Iraultza eta Bizi komiki liburuaren nondik norakoak Mikel Antzarekin

Larunbatean aurkeztuko du jendaurrean Adur Larrearekin batera Burgosko auziaren inguruko “Iraultza eta Bizi” komiki liburua Auritzen. Hori aprobetxatuz, Mikel Antza lagunarekin egoteko parada atera dugu zeozer aurreratu zezan. Aurkezpenerako leku mugatuak direnez 667 974 106 telefonoan egin behar da erreserba. Mikel Antza Irati irratian

Auritzeko feriaren birmoldaketa eginen dute aurten

Igandean feria eguna zuten Auritzen. Dena den, aurten osasun krisia dela eta zenbait gauza moldatu eta beste zenbait kendu behar izan dituzte. Alde batetik ez da aziendarik izanen ezta azokarik ere. Bai izanen dena da Nasuvinsak atondu dituen etxebizitzei bisita eta garbitegi zaharrari bisita. Lehendabizikoa goizeko 9:30 etatik 12:30 etara izanen da aukera. Bigarrena, eguerdiko […]

Zalduako indusketa lanak bisitatzeko aukera asteburu honetan

Agoitz eta Leitzatik pasa eta gero Zalduako indusketa lanetara igaro gara. Bertan Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal topatu dugu eta bere laguntzarekin errepasatu egin dugu indusketa eremuaren azken nobedadeak. Horietariko bat asteburu honetan izanen diren bisita gidatuak izan ditugu hizketagai. Bisita gidaturako txartela lortzeko: https://bibe.me/event/1639571/entradas-ZALDUA-Bisita-gidatua-%28Euskaraz%29-Posta-Kodea%3A-31.640-%28Auritz-Burguete%29-Auritz-Burguete Oihane Irati irratian

Pirinioko Soinu Banda, 8.atala: Auritzeko Gazteak

Bizkaiatik Auñamendira itzultzea tokatu zaigu Auritzeko Gazteen eskutik, beraiek aurkeztu baitute gaurko zerrenda. Genero anitzadun zerrenda beraien esanetan, holako koadrila osatzen baitute. Hau erritmoa jarri diguzutena lagunak! Abestiak: Makilakixki (skabidean) Shane McGowan’s basque paddys (bizardunak) Bozgorailuetatik (Esne beltza) Sagarra jo! (Kalakan) Si veo a tu mama (bad bunny) Gertu (Nogen) Beti elkarrekin (Des-kontrol) Beste behin […]

Egun on, Auñamendi! Irati mankomunitateko abisua eta Pirinioko Soinu Banda 8.atala

Gaurkoan Irati Mankomunitatetik jasotako abisua helarazten hasi dugu saioa. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan erritmoa Auritzeko Gazteek jarri digutelarik. Izenburua: Martxoaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mikel Antzaren hausnarketa, espetxea eta konfinamendua

Gaurko saioan Mikel Albisuk (Mikel Antzak) bideratutako audio-testua ipini dugu. Konfinamenduan gauden garai hauetan espetxeko egoera ezin burutik kenduta eginiko hausnarketa saioa. Testua: 5h49 goizalba euritsuan esnatu eta jeiki naiz eta ibili naiz gora eta behera etxe lokartuan eta gogora etorri zait zenbatek jakingo ote duen batzuek hamarkadak daramatzatela bederatzi metro karratuko gela batean itxita […]