23 proiekzio eta 1500 ikusleen langa gaindituta balorazio bikaina egin dute Auñamendi Zinema proiektuaz

Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak aurrera eramandako eta Auritzeko zein Erroibarko udalen kolaborazioarekin apirilean hasi zuen bere ibilbidea Auñamendi Zinema proiektua. 23 proiekzio burutu dituzte eta 1500 ikusletik goiti izan dituzte osotara, nabarmenduz zer nolako beharra zegoen horrelako proiektu bat edukitzeaz. Yegua labur-metraiaren proiekzioan eman zuten hilabete hauen balorazioa, erabat positiboa izan dela argiki esanez. […]

Unai Irigarai Auritzeko alkate berriak gazteen ikuspegiaz ekinen dio udalaren kudeaketari

Pirinioetako herrietako alkate berrien mintzaldi-erronda abiatu dugu Irati Irratian, eta oraingoan Auñamendi eskualdeko herrigintzan jardunen duen Unai Irigarairekin izan gara. Bere udal taldea, Pirinioetako beste hainbat bezala, hauteskundeen bigarren bueltan eratu da, bost kideetako taldea, gazteez, emakumeez, zein urte luzez udalean daramatzaten kideez osaturik: Joxepe Irigarai Gil, Andrea Juandeaburre Serna, Ana Azanza Burusco, Eder Martinez […]

Adikzioen Prebentzioarako Plana aurkeztuko da gaur Auritzen

ANTOX elkarteak eta Haize Morea talde-politikoak bultzaturik, Auñamendi eskualderako egokitutako adkzioen prebentzioarako diagnostikoa eta ekintza-plana aurkeztuko du gaur Auritzeko Kultur Etxean arratsaldeko bostetan.        Blanca Martinez Bugarin Irati irratian

Auriztarren ahotsak eta doinuak prest aurtengo Kantu Egunerako

Bihar irailaren23an izanen da aurtengo Kantu Eguna, hala ere denbora bat daramate Auritzen iaz Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteen bultzadaz berreskuratutako 11 abestiei errepasoa egiten, dena ondo atera dadin. Lan horretan ibili den Maria Almirantearena izan dugu eta Kantu egunean izango den egitaraua errepasatu dugu. Kantua ardatz egun polita antolatu dute Garaitzeko Asikoek.     […]

Orreagako gudatik gaur egunerainoko istorioa taularatuko du bihar Historia Oroituz elkarteak Auritzen

Seguran sortutako elkartea dugu Historia Oroituz, antzerkigintzako disziplina zenbait lantzen dituen herritarrez osatua zeina historian gertatutakoa izaten duen aztergai bere antzezlanetan. Antzezlan horietako bat da Orreagatik iragan hurbilera, bihar Auritzen eskainiko dutena. Hau aitzakitzat hartuta elkarteko kidea den Lourdes Imazekin izan gara ekimena bera gehiago ezagutzeko asmoz.   Lourdes Imaz Irati Irratian:

Enrique Pimoulierren argazkiak ikusgai ditugu Garaitzeko Asi elkarteak antolatutako erakusketan

Asteburu honetan amaituko da Enrique Pimoulierren lanak barnebiltzen dituen erakusketa eta arrakasta edukitzen du bere giza-begirada intentsoarekin. Bi astez izan da erakusketa Auritzen Garaitzeko Asi Elkarteak antolatuta eta ezin dugu aukera pasatzen utzi bere argazkien goxotasun eta krudeltasuna komentatzeko erakusketaren arduradunarekin, hots, Valles Pedroarenarekin. Berak gerturatu digu nolakoa zen Enrique Pimoulier eta zer zen mugiarazten […]

Orreaga 824ri eskainitako aste kulturala antolatu du Nabarralde fundazioak Auritzen

Larunbat honetan hasi eta abuztuaren 26 bitarte izanen dira ekimenak aste kulturalaren baitan. Halere, irailaren 2an honen inguruko antzezlan batetaz gozatzeko aukera izanen da. Hitzaldiak, kontzertua, antzezlana eta egun osoko jardunaldia antolatu ditu Nabarralde fundazioak Orreagako 824ko gertaerak gogora ekarriz. Honen inguruan Nabarralde fundazioko kidea den Angel Rekalde izan dugu gaur gurean. Jardunaldietan parte hartzeko […]

Zalduako indusketako lanak hasiko dituzte datorren astelehenean

20 bolondresen ekipoaz lagunduta abiatuko dute Zalduako paraje/herri erromatarrean indusketa kanpaina berri bat Aranzadiko lagunek. Lan talde polita eratu dute aurten baliteke Irulegiko eskuaren aurkikuntzak suspertuta. Astelehenean hasi eta bi astez arituko da termaren zonaldea arakatzen eta uztailaren 22an ate irekien jardunaldiekin amaituko da kanpaina. Hau guztiaz indusketa lanetako zuzendaria den Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia […]