Emakumeek berriz hartuko dute oholtza Urzainkin

Badira zenbait urte Urzainkiko festen igandean, Blues musikari eta oro har Emakumeek osatutako edota zuzendutako taldeei plaza eskaini ziotenetik. Honela jaio zen Neskak Festibala eta pandemiagatik etenaldia izan duen arren hemen da berriz ere. Honetaz solastu gara Sergio Garate antolatzailearekin.   Sergio Garate Irati Irratian:  

Mintzakide eta Irakurle taldeen egitasmoak izanen dira ikasturte honetan Agoitzen

Datorren ikasturtean bi dinamika izanen dira martxan Agoitzen euskara sustatzeko. Alde batetik, Mintzakide egitasmoa eta bestetik euskarazko irakurle taldea. Izen emate epea ireki eginen dute irailaren 30a (Mintzakide) eta irailaren 23a (Irakurle taldea) arte. Honetaz solasten ibili gara Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin. Izen emateak: Mintzakide – mintzakide@aek.eus   /   Irakurle taldea: ninaizmikelantza@gmail.com Idoia Zabaltza Irati irratian:

Mi pueblo lee egitasmoaren balorazioa

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Asteburua intentsoa izan da Mi pueblo lee jaialdia artatu baitu Auzperriko herriak. Bertan Mavi Doñate idazlea izan genuen bertaratutakoekin hartu-eman estua izaten eta jende nahiko batu zela komentatu digu Mari Marrek. Mari Mar Irati irratian:

Etorkizunera begirako oroimen ekitaldia izanen da Aurkituko Gaituzuenoi

Amaiurko batailaren urteurrena aintzat hartuta hasi ziren emankizun hau prestatzen. Jon Maia artista handiari egokitu zitzaion emankizun hau egitearen erronka eta ardura. Iraganera begira egon ordez, etorkizunean izanen diren arkeologoei zer nolako herria garen erakutsi nahi duen emankizuna da eta bere zuzendaria den Jon Maiarekin izan gara gaurkoan honen inguruan solasean. Emanaldirako sarrerak oraindik salgai […]

Txistu hotsek eta oroimenak bat eginen dute Pirinioetan udan zehar

Euskal Herriko Txistularien elkarteak bigarren urtez antolatu du Pirinioak Txistuka. Pirinioetan zehar txistu hotsak barreiatuko dituen jaialdia litzateke hauxe eta jadanik lehen emankizunak pasata dira. Ez hori bakarrik, oroimena ere landuko dute Beltxaren taldeak Amaiur kontzertua antolatu du larunbat honetarako. Honetaz solastu gara Euskal Herriko txistulari elkarteko eta Beltxaren taldeko Arkaitz Ibarrarekin.   Arkaitz Ibarra […]

Literaturaz zipriztindu nahiean dator “Mi pueblo lee” jaialdia

Larunbat honetan iritsiko da “Mi Pueblo Lee” jaialdia Aurizberrira. Jaialdi honek Mavi Doñate idazle eta kazetaria ekarriko du gurera, literatura eta oro har idazleak landa eremuetara gerturatzea helburu duen jaialdi honen bitartez. Jaialdia hobeto ezagutzeko bertako antolatzailea den Maribel Medina izan dugu gurean. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue MI PUEBLO LEE webgunea   […]

Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua erakutsi digu Arantxa Iriartek

Ondare kulturala berreskuratzeko elkarlanezko proiektua dugu Elkartzen gaituzten abesti zaharrak hau. Nafar Gobernuak lagunduta Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek jarri zuten martxan. Jada berreskuratze bidean ziren kantuak identifikatuta aukera ikusi zuten Erroibar eta Auritz amankomuneko proiektu batean batzeko. Alde batetik, Ingurutxoaren dantza berreskuratu dute eta honen ondotik bertako kantu zaharrak berreskuratzera pasako dira. Trasmisioa ere […]

Amaiurreko gazteluaren erorketaren 500. urteurrena gogoratzeko ekimen andana antolatu dituzte herritarrek

Uztailaren 19an 500 urte bete ziren Amaiurreko gaztelua Gaztelako ejertzituaren esku geratu zela. Urteurren borobil horrek bertako herritarrak berpiztu eta uda osoan zehar zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Abuztuaren 6rako ekimen potentea antolatu dute, kale ibilaldi bat Asisko Urmenetaren laguntzaz eta Aurkituko Gaituzuenoi emankizuna Jon Maiaren gidaritzapean. Ez hori bakarrik, Amaiurren bertan gaztelutik berreskuratu egiten diren […]