Galuzerrita txokoa:Eskolako azken berriak

Agurtu gintuzten baina izugarri botatzen genituen faltan, eurak gu ere antza berriz ere etorri baitzaizkigu eskolaren ingurukoak komentatzera. Gaur eskolako berrietaz solastu zaizkigu eta zeinen ongri egin duten Esker mila, kuadrila!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Eguraldiaren euskara saiakera liburua aurkeztuko du Kepa Diegezek Orbaitzetan

Orbaitzeta Kultur Ekimenak antolaturik Kepa Diegezek bere Eguraldiaren euskera saiakera liburua aurkeztuko digu bihar Orbaitzetan. Berak egindako tesi batetik irtenda, bururatu zitzaion beratn agertutako hitz eta esapideak nolabait zabaldu behar zituela. Horrek zenbait lagunekin topo egin eta proposatu zioten bidai bat irudikatzea eguraldiaz mintzo den bitartean eta hala egin zuen. Horrrek eman zion bide gaur […]

Matame Kamion eta Ajariguan taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean Garraldako Errotaberrin

Errotaberri tabernak larunbat honetarako musika dosi bikoitza eskainiko dio bertaratzen direnei. Bertan plaza askotan jotako Matame Kamion  eta “Pain” izeneko bere bigarren diska aurkeztuko duen Ajariguan taldeek hartuko dute oholtza. Kontzertua 19tan izanen da eta zuzeneko potente bat izanen delakoan gaude. Hau aitzakitzat harturik Ajariguan taldeko abeslaria den Sergio De Andres izan dugu gurean.   […]

Jose Miguel Etxeberria “Naparra” kasuaren argipenak ematen dituen Bolante baten historia ostiralean Auritzen.

1980an desagerrarazi zuten Jose Miguel Etxeberria Naparra Batallon Vasco Españolekoek. Ez geroztik ez da bere gorpua aurkitu eta egiaren ezagupenaren eta memoriaren bidean lanean darraite euren senide eta lagunek. Kasua oihartzuna hartu zuen Europan Giza Eskubideen alorreko batzordeak artatu baitzituzten senideak 2014an Naparraren kasua ezagutzeko. Bide osoa barnebiltzen du Bolante Baten Historia dokumentalak eta Auñamendi […]

Asteburuko eguraldia eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Itzuli gara gaurkoan David de Andresekin egotera. Gaur asteburuko eguraldiaz solasean hasi gara, Juan deritzon borraskaz eta honek sortarazi duen eguraldi nahasia. Ondoren, aste hasiera honetan izanen dugun eguraldia izan dugu hizketagai bere iragarpenaren baitan.      David de Andres Irati irratian

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze Bizi? Pirinioetan egina ala marketin hutsa?

Irratian lan egiten ibili ostean gaur kolaboratzaile gisara itzuli zaigu Ainhoa Elizalde Ojer. Gaurko artikuluan zenbaitek salmentak areagotzeko bertako edo tokiko izendegiak erabiltzearen inguruko kritika egin izan du, haien irabaziek bertan geratzen ez direlarik, kontsumo kontziente baten aldeko aldarria botaz. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Hezkuntzan urak nahasita datoz eta honi erantzuteko langileek borrokan dabiltza

Pasa den ostegunean batu ziren zenbait sindikatuen kideak Parlamentu aurrean Hezkuntzan duten egoera salatzeko asmoz. Ratioen jeitsiera, eros-ahalmenaren berreskuratzea, izan ohi duten gehiegizko lan zama gutxitzea eta euren lanpostuen egonkortasuna izan ziren eskaera nagusiak. Elkarretaratze honetan ANPE, Afapna, CCOO, UGT, LAB eta Steilas izan ziren eta honezkero erdietsi zuten Gimeno kontseilariarekin bilkura, gaur urtarrilaren 22an […]

Makusai taldeak kontzertua eskainiko du bihar Agoitzen

Arratsaldeko 19:00tan izanen da zita Makusai taldearekin. 4-5 urte elkarrekin dabilen talde honek  kanta bilduma bakarra duen arren, eskarmentu handiko musikariak barnebiltzen ditu. Bostkote honek Pop-Rocka darabil bere kantuetan nahiz eta kostatzen zaien bere horretan euren musika sailkatzea. Kontzertua aitzakitzat harturik bertako partaide den Felix Mendia izan dugu gurean. Deialdia: Makusai taldea urtarrilak 20 19:00tan […]

Irati Abodi eta Iratiko Etxeak ere denboraldia ireki dute

Denboraldia ireki berri dute eta jada asteburu potentea pasa berritan jo dugu Irati Abodi eta Iratiko Etxeetara bertako arduraduna den Amaia Ayerrarekin egotera. Berak azaldu digu zein den estazioko egoera bai zerbitzu eta baita elur aldetik ere. Egia da egoera berrietara egokitzen dabiltzala, batez ere elur falta dagokionean.   Amaia Ayarra Irati Irratian