Olentzero ezagutzeko liburua aurkeztuko dute Agoitzen

Taupadak kooperatibatik,  Agoizko Haur Eskolaren kudeatzaileak, denbora bat zeraman ikazkinaaurkezteko beharra ikusten, urtero Agoitz bisitatzen baitu. “Bizi dugun kultura-aniztasuna gero etahandiagoa da, eta, beraz, gure txiki guztiek Olentzero ezagutzearen garrantzia ikusten genuenhezkuntza-taldean” azaldu digu Garazi Labianko Haur Eskolazo zuzendriak. Gaur Agoitzeko Panpoxa liburutegian, ipuin-kontataketa bidez, aurketzuko dute ipuina.       Garazi Labiano Irati Irratian:

Gure Zirkua heldu da ETB1-era!

“Gure Zirkuak”, Iker Galartzak sortutako Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak, 6 urte daramatza Euskal Herriko herri eta txokoetan magia, poza eta ilusioa zabalduz, eta laster ETB1-en “GURE ZIRKUA HELDU DA” saioan zirku batean 24 orduz bizitzea zer den ezagutuko dugu. Gu saioko zuzendariarekin izan gara, kontatu diezagun nola igari duten grabazioa udako hilabeetan Euskal Herrian […]

Aezkoako Kultur Olak, sasoi emankor baten ondoan, borta itxi du datorren bedatsera artio

9 hilabetez zerbitzua eman du aurten lehenbizikoz, Aezkoako Batzarre Nagusiak egokitu ondoren.  Ibarreko ondare natural, kultural eta historioari dedikatua dago espazioa, eta bi langile egon dira  dinamizatzen. Turismo sasoia amaiturik, gu horietako batekin izan gara, Patxi Gaztelumendirekin,  balorazioa egin dezan eta bere lanaldia nola igari duen kontatu diezagun.             Patxi […]

Agoitzen izan gara LEB Festibalean, Lengoaia Eszeniko Berrien I Jaialdian. Entzun Asier Andueza jaialdiko zuzendariak kontatu diguna.

Lengoai Eszeniko Berriak sorkuntza modu desberdinak landa guneetara gerturatzea eta bertatik irakaspenak jasotzea du helburu jaialdiak. Agoitzen abenduaren 1etik 9ra izaten ari da, eta sorkuntza estilo desberdinetako profesionalak deitu ditu. Sorkuntza lanak denon eskura uztea du helburu. Zuzendariarekin berriz izan gara jaialdia nola doan jakiteko bertatik bertara. Informazio guztia LEB Jaialdiaren webgunean       […]

Asteko euriak, alerta egoerak eta asteburuko eguraldia David de Andresen eskutik

Gaur itzuli zaigu berriz ere David de Andres gure meteorologo partikularra. Atzoko euri datuak jaso, alarmekin izandako eztabaida eta gauza gehio landu ditugu berarekin. Ondoren, asteburuko iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

GALUZERRITA TXOKOA: Berriak, Menua , Urtebetetzeak, Euskararen bitxikeriak, Musikaren inguruko berriak

Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte ari atzizkiaren bitartez. Horren ostean  musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Tolosa zen bilatzen genuen herria, […]

Ez erran inori eleberriaren lanketak Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetan eta Mikelen aurkako ekinaldia

Irakurle taldea dagoen aldioro izan ohi gara Mikel Antza Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetako dinamizatzailearekin. Gaur, Ez Erran Inori, sexu abusuen inguruan darabilen Maddi Ane Txoperenak idatzitako eleberria. Honetaz aparte azkenaldian Mikel bera Coviteren kexaren eraginez Nafarroako Gobernuak bertako udalei errekerimendua helarazi die dinamizatzaile kargutik kendu dezaten. Horri erantzuten Auzperriko Irakule Taldeko partaideek idatzi bat […]

Emakumeek jasandako tortura bikoitzak nabarmenduko dute Mikel Zabalzaren 38. urteurrenaren harirako omenaldian

Igande honetan betetzen dira 38 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eraman zuela. Egunetara agertuko zen hilik Bidasoako uretan eta argi guztien arabera torturapean eraila izanagatik. Ezkeroztik bere memoria bere horretan dirau eta igande honetan Orbaitzetako Olan omenaldia antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herritar plataformak. Hau aitzakitzat hartuta bertako kidea den Ainhoa Buenorekin izan gara […]