Xantiren Auzolotsak, 38. atala: Lehen prozesioa
Zinegotzi lanetan jarduten zeneko garaian mantendu gara gaurkoan Xanti Begiristainekin eta zinegotzi bezala bere uztailaren 7ko lehen prozesioaz solastu zaigu. Entzun!
Zinegotzi lanetan jarduten zeneko garaian mantendu gara gaurkoan Xanti Begiristainekin eta zinegotzi bezala bere uztailaren 7ko lehen prozesioaz solastu zaigu. Entzun!
Urteo jartzen da gurekin harremanetan eta nahiz eta Auritzeko feriarekin koinziditzen duen beti egin ohi diogu tartea Koldo Goienetxe Amaiurko abeltzainari, bera baita Amaiurko Azienda Feriaren antolatzaile. Artzai txakur lehiaketaren bueltan sortutako feria izanda orain zaldi, behi eta ardi erakusketak eta salerosketak biltzen ditu. Goiz goizetik arituko dira Amaiurren feria egunean lan hauetan. Koldo […]
Antropologia ikasketak amaitzeko Grala aurkezterako garaian otu zitzaion artozkiar honi Itoitzek Artozki herria urpean hartu izanagatik sortutako ondorioak lantzea ikerketa lan baten bidez. Artozkiko herritarrekin jarri zen harremanetan Inge Diez Elizalde horretarako eta bertan ikusi ahal izan zuen 20 urte eta gero herritik bota izanagatik beraiengan mina jarraitzen zela. Berak 3 urte zituen Artozki eraitsi […]
Beno hainbeste freskotasunaren ostean beroa dator aste hasiera honetan, asteazkena egunik beroena izanik. Hori adierazi digu David de Andresek bere iragarpenean eta hala izango da. Iragarpena: Astelehena (Abuztuak 7): Egun argitsua zeinetan tenperaturak igo eginen dira. Egunaren lehen orduetan haizea aldakor izanen da arratsaldean iparraldekoa ezarriko delarik.Asteartea (Abuztuak 8): Egun oskarbia hau ere, zeinetan gehio […]
Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da […]
Asteburua oro har lasaia izan den arren bada zer komentatu David de Andres lagunarekin eguraldiari dagokionez. Honen ostean beti bezala aste hasiera honetarako iragarpena eman digu. Iragarpena: Astelehena (Uztailak 31): Egun argitsua izanen da goi hodei batzuekin. Haizea aldakor izanen da goizean eta ipar haizea izanen da nagusi arratsaldean eta argitasunak tenperaturaren igoera nabarmena ekarriko […]
Covidak etenaldia ekarri bazuen ere euren proiektuarekin jarraitzeko hautua hartu zuten Neskak Festibaleko elkarteko lagunek. Aurten La Perra Blanco (Kadiz) eta Brava (Madril) taldeak izanen dira taula gainean euren emanaldiak eskaintzen. Hasierako jaialdiekin alderatuta xumeagoa bada ere kalitatezko eskaintza dakar aurtengo edizioak, hala adierazi digu Neskak festibaleko Sergio Garatek. Sergio Garate Irati Irratian:
Ostiralean helarazi zuten prentsa oharra Pirinioko mahaiak. Nafar Parlamentuari eskakizun berezia egiten zioten, Pirinioaren eta oro har despopulazio arriskuan dauden eremuekiko neurri bereziak mantendu ditzan. Hau aitzakitzat hartuta, Pirinioko Mahaiko lehendakaria den Mabel Cañadarekin izan gara honen inguruan solasean. Mabel Cañada Irati Irratian:
Garai batean ohikoak ziren gure herrietan bertako ekoizle eta artisauek elikatzen zituzten azokak. Pixkanaka-pixkanaka ohitura hori galtzen joan da baina agorrila honetan honi buelta ematearren Bortuetako Ekoizle eta Artisauek azoka bira bat antolatu dute, Iratialdea eta Irati Orreaga elkarteek lagunduta. Honen inguruan solastu gara bertako ekoizlea den Aitor Zazperekin. Aitor Zazpe Irati Irratian:
Aezkoako Kultur Elkarteak antolatzen duen Aezkoako Eguna Arian izanen da aurten. Honen beroketa moduan hartu izan da Aezkoako Txikien Eguna, ibarreko haurrei begirako eguna ospatzen baita udan eta aurtengoa bihar izanen da arratsaldeko 17etatik aurrera. Honen aitzakipean antolaketan dabilen Leire Arreserekin apur bat elekatzeko baliatu dugu aukera eta berak maisuki azaldu digu zer topatuko dugun […]