Mezkiritz eta Aurizberrin ospatuko dira XXXVIII. Auñamendi Pilota txapelketako finalak

Auñamendi Pilota txapelketa duela 38 urte hasi zuen ibilbidea herrietan jokatzen eta entrenatzen zuten horiek lehiaketa bat eduki zezaten. Gerora etorri zen Auñamendi Pilota eskola eta berak hartu zuen bere gain txapelketa honen antolakuntza. Txapelketa hau ez ezik, Auñamendi Pilota elkarteak lan handia egiten dabil bertako gazteekin, pilotaren grina suspertzen eta modalitate desberdinak bultzatzen.38. txapelketa […]

Igandean izanen da kirola eta memoria batzen duen La Fuga Mendi Lasterketa

Iazko La Fuga Mendi Martxa arrakastatsuak bide eman dio aurten La Fuga Mendi Lasterketari. Aurten hainbat bueltaren ostean maiatzaren 17an igandearekin eginen dute izena eman duten 130 korrikalariek Ezkaba eta Urepel batzen duten bidea. Igandean 1938an Ezkabako Gotorlekuko presondegitik ihes egindako 792 lagunen oroimena mantentzeko kirol proba honek berriz ere zeharkatuko ditu egin beharreko 53 […]

Horma bakarreko frontoian jokatzeko eskuz binakako txapelketa izanen da ekainean Bizkarretan

Urte emankorra izan dute aurten Auñamendi Pilota eskolan, beren zenbait pilotarik lortu baitute txapela janztea. Ez hori bakarrik, geroz eta gehiago izan dira pilota eskolara gerturatu direnak erreminta desberdinetan aritzera. Hala ere, gaurkoan honetaz aparte bazen zer aipatua. Ekainaren 20an Bizkarretan Horma bakarreko frontoian eskuz binakako txapelketa antolatu baitute. 12 orduko txapelketa izanen da eta […]

Kirola eta natura batzeko bi hitzordu Orbaizetan

Lehen hitzordua larunbata honetan izanen da III. Mendi eguna ospatuko baita Orbaizetan. Goizean goiz irten eta Mendizar igoko dute bertaratzen direnek. Mendi Eguna Euskal Mendizaleen elkartearen 100. urteurrenetik eratorritako ekinaldia da zeina ezkeroztik errepikatu egin duten Orbaizetan. Lehen edizioan Urkulu igo zuten, bigarrenean Mendilatz, aurtengoan Mendizar igoko dutelarik. Bigarren hitzordua, uztailaren 25ean izanen da egun […]

Frontenis txapelketa mixtoa antolatu dute Aurizberrin abuztua bitarte

Duela bi urte hasi zen sukaldatzen txapelketa hau egitearen ideia eta jadanik bigarren urtea du. Bertan maila desberdinetan sailkatuta frontenis txapelketa burutu egiten da zeinetan adin eta abilezia desberdina duten lagunak frontoiaren bueltan elkartzen diren. Aurten izen ematea apirilaren 12an amaitzen da eta bikoteka zein norbanako moduan izena eman dezakezu. Honen inguruan solasean izan dugu […]

Kintoa eta bere inguruak kirolaren bidez ezagutzeko froga izanen da irailean

Irati Orreaga turismo elkargoak, Nafar Basoak eta Eremua Trail BTT-ren elkarlanaren bidez dator Kintoa All Mountains Race froga. Kintoa ardatz hartuta turismo osasuntsu eta jasangarria sustatzeko froga da, Kintoa inguruko zonaldea balorean jarriko duena. Osasuntsua da kirola daukalako ardatzetako bat, mendi bizikletarekin egitekoa baita. Jasangarria da, parte-hartzailetza mugatua baita, 150 lagun parte hartuko baitute, ingurumenari […]

Larunbata honetan jokatuko dira Garraldako Futbito Txapelketako finalak

Emakumezkoen eta Gizonezkoen txapelketen artean 20 talde aritu dira urritik eta otsailetik hona asteburuz asteburu partidak jokatzen. Gizonezkoen txapelketan 15 taldek hasi zuten txapelketa eta 14k amaitu. Emakumezkoetan aldiz 6k hasi eta bukatu egin dute txapelketa. Giro aparta izan da asteburuetan txapelketaren baitan eta hala espero da ere larunbata honetako finalean. Gaur hau aitzakitzat hartuta […]

Auritzeko Jostaleku, 100 urte 1000 bizipen

Auritz herriko ardatz eta ehundaka pilotarien akuilu izandako Josta-leku frontoiak 100 urte beteko ditu aurten. Hasieran zeru zabalekoa zen, gerora XX. mende erdialdean estali egin zuten. Pala txapelketak, esku pilota, … Auritzeko nortasuna eraikitzen lagundu duen eraikina dugu Josta-leku. Kirola nabarmendu den arren, beste ospakizun zenbaiten gordeleku izan da frontoia. Mendeurrena behar bezala ospatzeko deia […]

Zine ziklo moduan itzuliko da Ukerdi Izabara

3 urteren ostean itzuliko da Izabara Ukerdi Mountain Fest jaialdia, jaialdia baino zine-ziklo modura. Denbora arazo bat dela medio zine zikloa izanen da baina datorren urtetik aurrera ohiko jaialdi itxura berrartuko du. Zine zikloa larunbata eta igandean izanen da Izabako zineman. Hau ikusita Nive Mendiakeko Alberto Urtasun izan dugu gaur gurean eta berak azaldu digu […]

Euskal Jai pilotalekuaren inguruko dokumentala proiektatuko dute gaur Agoitzen

Urtez-urte Nabarralde Fundazioak bere Ondarearen inguruko jardunaldiak antolatu ohi ditu. Aurten pilotari eman diote garrantzia gure ohituren eta kulturaren erakusle baita kirol hau. Honen inguruan, Iruñean izanen diren jardunaldien pizgarri Agoitzen proiekzio bat antolatu dute. Bertan Imanol Martinezen “Piedra, Hierro, Cuero Euskal Jai. 100 años de historia” dokumentala eskainiko da zeina Iruñeko Euskal Jai pilotalekuaren […]