Abeltzaintza estentsiboaren eta biodibertsitatea erdigunean jartzeko jardunaldia

Gure ingurunean abeltzaintza estentsiboak dituen onurak azaldu eta balorean jartzeko jardunaldia antolatu da larunbata honetan Sorogainen. Elutseder Elkarteak, Erroibar Orreagako parke mikologikoak eta Erroibarko udalak elkarlanean abiatutako ekimena dugu hau. Bertan maila handiko profesionalak izanen dira euren iritziak eta ikuspegiak partekatzen. Ez hori bakarrik, bertako produktoreek ekoitzitakoak dastatzeko aukera ere izanen da. Jardunaldien aitzakiarekin Janet […]

Asteburu honetan izanen dugu Kintoa All Mountain Race by Sisnet ekimena

Martxoa inguruan aurkeztu zuten egitasmoa jada ate joka dugu. Asteburu honetan Eugi eta Aurizberri, Aurizberri eta Eugi batuko dituzte mendi bizikletaz Kintoa All Mountain Race by Sisnet froga delakoarekin. Txirrindulariak ez ezik, jendea ere erakarri nahi duen ekimena da, ingurua eta inguruan ekoizten den hori balorean jartzeko eta horretarako egiatarau oparoa prestatu dute Irati Orreagako […]

AEZKOAKO PAISAIAK GORDETZEN DUEN URA Zientzia Herritarraren irteerak Azpegiko zohikaztegian

Ura izango da, gero eta gehiago, gure etorkizunerako baliabide natural garrantzitsuenetako bat. Aezkoa ibarrean, baliabide hori estuki lotuta dago egitura geologiko konplexu batekin eta denboran zehar kontserbatzen lagundu duten ekosistema berezi batzuekin: aezkeran «lintsak» izenez ezagutzen dira zohikaztegiak. Hezegune horiek benetako ur-gordailuak eta balio ekologiko handiko guneak dira. Herritarrak natur ondare baliotsu horretara hurbildu eta […]

Larunbatean ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa

Iazko arrakasta ikusita larunbata honetan ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa. Luzaiden sortua eta bertan errotutako froga ez lehiakorra dugu hauxe. Lehen edizioan bi ibilbide ziren, honetan hirugarren bat gehitu diote. Bertaratzen diren horiek Luzaideko inguruetatik egindako ibilbide ederretaz gozatzeko aukera izanen dute AstoLabur, Astoluze eta Astokeri ibilbideei esker. Aurten gainera denek elkarrekin bazkaltzeko […]

Jendea naturara gerturatzea helburu sendabelar tailerra izanen da Zaraitzun

Otsagabiako NIZek eta Ainize Salak aurrera eramandako ikastaro bat izanen da uztaila abuztuan Zaraitzun. Ainize Sala lazkaotar baserritar eta fitoterapeuta izanen dugu tailer honen gidari eta 3 lan saio izanen ditu , lehena Ezkarozen (Andrasoroan) eta hurrengo biak Otsagabian (Zubigoienan). Ainizek bere baserrian bi proiektu garatu ohi ditu baso jangarria alde batetik eta Onik natura […]

Bidaide Mendi Gidak eman ditu lehen pausuak

Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere. Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio […]

Otsagabiako Natur Interpretazio zentroak kaleratu berri du udako programazioa

Ekimen ugari antolatu ohi dituzte Otsagabiako Natur Interpretazio Zentrokoek urtean zehar, baina bereziki udaran ere. Aurten kaleratu berri dute euren programazioa. Irati bere osotasunean programaren baitan 5 irteera antolatu dituzte. Bestalde aprobetxatuz Ainize Sala fitoterapeuta Otsagabian pasa ohi duela uda 3 egunetako sendabelar tailerra antolatu dute berarekin. Programazioaren aitzakipean batu gara haiekin eta gurean izan […]

Mendi bizikletaz modu komunitarioan gozatzeko jardunaldia izanen da larunbatean Aurizberrin

Urrobi kanpinak, Irati Abeturak eta Baratze jatetxeak abian jarritako ekinaldia dugu hauxe. Larunbata honetan hainbat bizikleta zale batu eta elkarrekin inguruaz gozatzeko aukera emanen da. Kirol bakartia izan ohi da eta elkarrekin disfrutatzeko hautua eman dute antolatzaileek, kirolaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Gehienez 30 lagun hartu dezakete parte ekimenean eta 20 partaidek  baino gehiagok […]

Naturarekin erlazioa estutu eta osasuna zaintzeko ukenduak egiteko asteburua izanen da Aritzkurenen

Urteak daramazkite udako solstizioaren bueltan jardunaldi hauek antolatzen Aritzkurenen. Naturarekin erlazioa estutu eta bertatik printzipio aktiboak jaso eta ukenduak egitea du helburu Plantas Aliadas egitasmoak. 3 egunetan zehar ikastaro intentsiboa eginen dute teoriaren gainetik praktika jarriz. Honen bultzatzailea dugu Xandra Ruiz eta gaurkoan gurean izan dugu jardunaldi hauen inguruan solasean. Berak aipatu digu oraindik tokiak […]

Zoikaztegien garrantzia ezagutu eta zientzia herritarrei gerturatzeko tailerra izanen da igandean

Puyk eta Evak Iratilur mikrokooperatiba sortu dute Aezkoa eta Auñamendi inguruan natura balioan jartzeko interbentzioak egiteko eta zientzia, biologia eta geologia jendearengana hurbiltzeko. Honen adibide da igande honetan antolatu duten zientzia tailerra. Azpegiko zoikaztegira eramanen dituzte izena ematen duten horiek zoikaztegiko hainbat azalpen eman eta bertan dagoena zientziaren bidez ikertzera. Honekin batera inguruko landarediaren eta […]