Erdi Arotik datorren ohituratik tiraka

Ohitura hau Izagako Mikel Deunaren Izagako baselizara eginiko erromeria litzateke eta bai Erdi Aroan hasi ziren longidatarrak honaino erromeriak egiten. Hari horretatik tiraka liburu bat egin du Fernando Hualdek, zeinek Agoitzeko Kultur etxean aurkeztuko duen ostiral honetan. Honetaz, ondareaz eta honen mantenuaz eta berreskuratzeaz solastu gara gaurkoan. Ondarearen berreskurapen eta dibulgazioan dabil ere Fernando El […]

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta oroimena munduan zehar Hala Bedin

Gaurkoa Hala Bedi irratiko elkarrizketa batekin hasi dugu, Lander Garciak Krabelinen iraultza aitzakitzat hartuta munduan zeharreko oroimen guneak ekarri dizkigula. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletak Karrape irratitik bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Apirilaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Erresidentzien negozioa Hala Bedin

Etenalditik bueltan izan gara gaurkoan. Astea astearte honetan hasi dugu eta honezkero Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu Ahoztar Zelaietarekin eginikoa adinduen erresidentzien azpian dauden negozioetan argia kokatzen duen ikerketa liburu baten ingurukoa. Izenburua: Apirilaren 26ko saioa Iraupena: 2 […]

Burujabetzaren aldeko aldarria piztera dator Amaiurraldia

Aurten 500 urte beteko dira Gaztelako Tropek Amaiurko gaztelua hartu eta eraitsi zutenetik. Bertan denbora luzez iraun zuten nafarren argia hartu eta burujabetzaren aldeko dinamika piztu zuen Nafarroa Berriz Altxa dinamikak. Hainbat ekimen antolatuta oraingoan Amaiurraldia deritzoten egun osoko egitaraua prestatu dute datorren ekainerako. Honetaz, guztiaz Joseba Compains bertako kidearekin solastu gara gaurkoan.   Joseba […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Amaiurraldia

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Gaurkoan Haritz Pascualen baja dela eta Lohizune Amatria izan dugu gurean, bere etxea ere baden Irati irratian Iruñerriko kronika pasatzen. Bigarren geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetatik Julen Zelaieta aritu zaigun bertako azken berriak ekartzen. Bukatzeko, Nafarroa Berriz Altxa dinamikako kidea den Joseba Compains izan dugu, larunbatean aurkeztu […]

Egun On, Auñamendi! Almadiako Krosa eta Apaiz Kartzela dokumentala

Saio honetan Burgin hasi gara bertako Almadiako Krosa ezagutzen Iñaki San Juanen ahotsetik. Ondoren, biharko Apaiz Kartzela dokumentalaren emanaldia aitzakitzat hartuta bere zuzendaria den Ritxi Lizartzarekin izan gara honen inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Apaiz kartzelaren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentalaren emanaldia Ezkarozen

Bihar (apirilaren 23an) 19tan izanen da dokumentalaren emanaldia Ezkarozeko Juntetxean. Bertan Xabier Amuriza eta Juan Mari Arregi izanen ditugu euren bizipenak partekatzen gaurkoan gurean izan dugun dokumentalaren zuzendaria den Ritxi Lizartza lagun dutela. Berak adierazi digu hauxe izanen dela bere 100. emanaldia eta aldarrikatu du horrelako istorioak kontatu behar direla. Irunberrin izanen dira ere 29an […]

Almadiaren eguna iragartzen duen elkartasun krosa

Apirilaren 30ean izanen da egun handia baina duela zortzi urtetik hona Almadiaren eguneko aurreko asteburuan Almadiaren Krosa ospatzen dute Burgin. Aurtengoa bi urteren buruan indarberrituta dator eta mantentzen du elkartasun kutsu hori, bertan lortutako etekinak SEI elkartera bideratuko baitituzte. Jadanik 120 lagun eman dute izena eta oraindik egunean bertan azaldu eta parte hartu daiteke bertako […]