Igandean jaia batekin amaituko da Aurizberriko eskolako Guraso elkarteak antolatutako Bertatik Bertara proiektua

Ikasturtean zehar elikadura burujabetzaren ideia lantzeko Bertatik Bertara proiektuaren baitan ibili dira Aurizberriko Eskolan. Guraso elkartearen ekinaldi honek hamaika tailer, hitzaldi eta ongi pasatzeko uneak eduki ditu, baita zenbait produktore eta lagunekin zubiak eraiki ere. Hasieran zituzten helburuak aise beteta Aurizberriko Hazien Liburutegia bidelagun izanik beraiek lantzeko baratze bat lortu dute ere. Proiektuari amaiera emateko, […]

Pirinioetako botiketan langileak behar dira botikarien bizi kalitatea hobetzeko

Bertako, Pirinioetako botikarien bizi kalitatea ez da batere ona izan, ordezkapen faltak zirela eta ezin izan baitute euren oporraldiak edota bajak behar bezala eduki. Oinarrizko zerbitzua izaki, badira zenbait urte ordezkapen sistema bat ezartzeko proiektua ezarri zen zeinetan bertan aritu den Irati Alduntzin buru belarri. Hala eta guztiz ere ez da nahikoa, orain beste botikari […]

Bertatik bertara proiektua, ordutegi aldaketa eta liburutegiko berritasunak

Datorren ostegunean hasiko du udako ordutegia Aurizberriko Liburutegiak, hala azaldu digu Mari Mar Agosek bertako liburuzainak. Honetaz aparte liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu baita Bertatik Bertara azken jaialdiaren inguruan solastu ere. Mari Mar Irati irratian:

Erronkariko tokiak ezagutarazteko audiogidak prestatu dituzte Ainariak institutuko ikasleek

Gaur Ainariak institutuko ikasleak izan ditugu bertan garatutako proiektu baten inguruan solasean. Gaurko saioan Ainara irakasleaz aparte, DBH-2ko Helene, Lorea eta Alaitz izan ditugu Erronkariko Tokien inguruko audiogiden proiektua aurkezten. Taldeka egindako lana izan da, informazioa bilatu ostean ahozkotasuna lantzeko audiogidak eratzea otu zitzaien, zeinak aurki Irati irratiko web orrialdean topatu ahalko ditugun. Ikasleek egindako […]

Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldia David de Andres lagunarekin

Larunbateko ekaitzek hartu dute David de Andres lagunarekin izandako elkarrizketaren lehendabiziko atala. Ekaitz mardula izan zen Auritz,Orreaga, Auzperri eta Mezkiritz hartu zuena zeina txingorra edukitzera iritsi zen. Behin hori eginda aste hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Ekainak 6): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez hego-haizea izanen da […]

Larunbatean mobilizazio festan parte-hartzera deitu dute Sorionekuak ekimeneko kideak

Aspaldi abiatu zuten Sorionekuak dinamika, euskara gurea dela aldarrikatu eta honen baitan mobilizazio festa bat antolatzea otu zitzaien dinamikako partaideei. Egunak joan egunak etorri aurkezpen, jaialdi, argazki edota beste hainbat ekimen antolatu dituzte herriz herri dinamika gorpuzteko, baita atxikimenduak jasotzen egon ere. Honen inguruan Sorionekuak dinamikako sustatzailea den Ane Eslava izan dugu gaur gurean. Larunbateko […]

Aetz bat Rockin 1000 Madrilen

Irrati batean entzundako iragarki batek dauka amets honen hasiera. Josiko bere lana egiten ari zela entzun zuen musikari bila zebiltzala Rockin 1000 Madrid erakustaldian parte-hartzeko. Musikan ibilia da eta eskarmentua badu gaur egun Kalatre taldean dabilena eta iritsi zitzaion aukera paregabea eta bitan pentsatu gabe ekin zion lanari. Horrek Madrileko Civitas Metropolitano zelaira eraman zuen […]

Gutik zura doan ondarearen inguruko ariketa izanen da arratsaldean Auritzen

Oso proiektu ederra sortu zuten Gutik Zura egitasmoaren baitan, zura nola lantzen zenetik hasita hainbat ekimen jorratu izan zituztena. Proiektu honen zuzendaria Marijose Barriola dugu, zeina gaur arratsaldean izanen dugun Auritzeko Kultur etxean Gutik Zura dokumentala aurkezten. Deialdia gaur da Filmoteka Nafarroan eta Auñamendi Zinema proiektuaren baitan arratsaldeko 19:00tan Auritzeko Kultur etxean, zeinetan Marijose Barriola […]

Astetarteko ekaitzak eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik.

Aste hasieran ekaitzak ehizatzen aritu da David de Andres meteorologoa. Ikaragarriak izan dira batutako euri datuak eta nahiko lokalizatuak ere. Honen ondoren, aste bukaera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Ostirala (Ekainak 2) : Egun argitsua dugu garukoa egun hasieran bada ere arratsaldean hodeiak ugarituz eta ekaitzak lehertzeko arriskua egonen delarik. Tenperaturak berdin mantenduko […]