Gutxiago gehiago delako, bizitza sinplifikatzeko aholkuak

Jose Ignacio Ubau medikuaren bisita izan dugu irratian. Bizitza sinplifikatu eta bizitza hobea eta beharrezkoa ez den estresik gabekoa lortzeko hainbat pauta eta aholku egin dizkigu. Elikadura, minimalismoa, etxeko giroa, erropak, ordena, garbitasuna, kontsumoa, denbora eta bizitzako beste arlo batzuen gaineko aholku errezak izan dira denak. Gutxiago gehiago da Irati irratian

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.