Agoitzek historian izandako garrantzia nabarmentzeko zita izanen da larunbatean

Studio LaPlazak eta Navarraizek elkarlanean sortutako ekimena dugu larunbata honetakoa. Agoitzen bisita gidatu bat eta sormen elkartze bat antolatu dut Agoitzek historian izandako garrantziaz jabetu eta hura nabarmentzeko. Ekimen honen gidari izanen dugu Iñaki Zugarrondo Navarraizeko kidea. Bigarren partean liburu bat idazterako orduan eman beharreko pausuak landuko dituzte sormen topaketa baten bitartez. Navarraize Nafarroako historia […]

Korrontzi taldeak Agoitz jarriko du dantzan igandean

Korrontzi 2004ean bere ibilbidea hasi zuen musika tradizionala eta folka uztartuz. Ibilbide oparoa, zeina 33 herrialdeetan banatuta 1300 emankizunetik gora ematera eraman dituen. Aurten Mundua Dantzan bira burutzen dabiltza eta Kultur Programaren baitan Agoitzera helduko dira. Agoitzeko Dantza taldeak lagunduta eta beste dantza taldeekin batera emankizun berezia eskainiko dute Nafarroa Behera plazan. Emankizuna aitzaki Korrontzi […]

Bihar ospatuko da Agoitzeko Garagardo Festa

Angiluerreka elkarteak aurten 40 urte betetzen ditu Agoitzeko bizitza elikatzen eta dinamizatzen. Urtean zehar zenbait ekimen antolatu ohi ditu eta horietako bat da urtero antolatzen duten Garagardo Festa. Aurtengoa berezia izanen da Angiluerrekaren urteurren borobila dela eta, honen aitzakipean hainbat esfortzu egin dituzte egitarau oparoa lotzeko. Esfortzu hori gauzatu egin da musika eskaintzan, zeinetan Agoitzeko […]

Gendulain-San Roman inguruko maqueta inaugurazioa eta hitzaldia izanen da ostiralean Agoitzen.

Gendulaingo herriaren inguruko maketa bat estreinatuko da Agoitzen ostirala honetan Aurelio Leon aretoan. 1348. urtean desagertutako herri txiki bat litzateke Gendulain, Agoitz inguruan kokatuta dagoena. Bertan izurri beltzaren oldarraldi batek eraman zuen herri honen desagerpenera, aurretik bere jabegoa Agoitzeko herritarrei emanez. Honen inguruko maketa bat ondu da Gendulain-San Roman bake lekua dinamikaren baitan. Izan ere agramondarren […]

Agoitzeko Musika eskolako matrikulazio kanpaina abian

Kurtso bikaina izan a aurtengoa Agoitzeko Musika eskolan, nabari izan da jendeak zer nolako gogoa duen instrumenturen bat jotzen ikasteko, ikasle kopurua handitu baita. Aurten disziplina desberdinetan banatuta 120 ikasle inguruk hartu dute parte musika eskolan. Pasa den asteetan entzunaldiak izan dituzte ere eta orain ikasleak ikasturte amaierako kontzertuari begira ditugu. Kontzertua datorren ekainaren 16an izanen […]

Iratiko barrankeadore eta zentralisten lanaren gordintasuna erakusteko liburua

Muniaingo Jaurerrian topatutako Santiago Cervera barrankeadorearen gorpuzkiak izan ziren ikerketa lan izugarri honen pizgarri. Oscar Ramos Cabodevilla da lan hau aurrera eraman duena eta urte luzez aritu da beste hainbaten laguntzarekin Irati S.A. enpresaren nondik norakoak aztertzen. Asko idatzi da enpresa honetaz, Domingo Elizondoz, azpiegituraz, baina sekula ez dira enpresa hortan lan egin zutenen bizitzak […]

Metamorfosis proiektuak partaide eta bolondres bila

Anerk elkartea da Metamorfosis proiektua dinamizatzen dabiltzanak eta haur eta nerabeei espazio eroso bat eman eta euren mezuak zabaltzeko erremintak ematea da beren helburua, betiere disziplina artistikoen bitartez.  Ikasturte emankorra izan dute eta mugarri dexente eduki dituzte, baina garrantzitsuena litzatekeena proiektua bera talde sendo eta erosoa bilakatu dutela parte-hartzaileen ikuspegitik. Bertan kutsu sozialdun mezuak landu […]

Aurrepirinioko emakumeen istorioak harilkatuta Amatxi Maitia eleberria aurkeztuko dute Agoitzen

15 urteko Iradi gaztea protagonista duen eleberri honek Ritualen jasotako emakumeen ixtorioak biltzen ditu gazteei zuzendutako nobela baten antzera. Kati Leatxe Aristuk maisutasunez harilkatu ditu istorioak eta aurre-pirinioko edozein herritan koka daitekeen nobela gauzatu du. Ilustrazioa Estitxu Larrea Leatxek egina izan da, hasiera batean ilustrazioak indarra hartu bazuen ere, kollage eta garaiko argazkiekin jolasten atondu […]

Gazteen munduaren ikuskera larunbatean Agoitzen

Gazteek zer nolako mundua jasotzen duten ezagutaraztea du helburu larunbatean taularatuko den Mundo Falaz antzezlana. Metamorfosis proiektuaren baitan dauden 52 haur eta nerabe izanen ditu emankizun honek protagonista, bertan bolondresak eta Bultzada Sorkuntza taldea laguntzaile izanen dituztelarik. Metamorfosis proiektua ia 3 urte daramazki lanean Agoitzen eta haur eta gazteei sorkuntzaren eta gorputz espresioen bidez euren […]

Molaren aztarna aztertuko dute Agoitzen hitzaldi baten bitartez

1936an izandako altxamendu militarrak hainbat aztarna utzi zituen Nafarroan. Mola jenerala izan zen horren zuzendari eta bultzatzaile. Nafarroan gerra fronterik egon ez bazen arren, 3500 lagun izan ziren exekutatuak eta kuneta eta fosa zenbaitetan hobiratuak. Honen ikerketa burutzen aritu da Peio Guerra idazle eta kazetaria eta bera izanen da bihar Agoitzen,bertako pentsionista, alargun eta erretiratuen […]