Agotzenean ikasturte hasiera indartsua prestatu dute formakuntzaren alorrean

Lau ikastaro antolatu dituzte Agotzenean Ekohezkuntza guneko lagunek, CENIFER, Nafar Lansare eta Biurdana institutuarekin batera. Batzuk publikoak diren arren badira arlo pribatutik bultzatutakoak betiere bio-eraikuntza ardatz dutelarik. Honetaz solastu gara proiektuko sustatzailea den Ander Magallon lagunarekin. Informaziorako edota izen ematea burutzeko bidali emaila info@agotzenea.com Ander Magallon Irati Irratian:  

Orreaga 824ri eskainitako aste kulturala antolatu du Nabarralde fundazioak Auritzen

Larunbat honetan hasi eta abuztuaren 26 bitarte izanen dira ekimenak aste kulturalaren baitan. Halere, irailaren 2an honen inguruko antzezlan batetaz gozatzeko aukera izanen da. Hitzaldiak, kontzertua, antzezlana eta egun osoko jardunaldia antolatu ditu Nabarralde fundazioak Orreagako 824ko gertaerak gogora ekarriz. Honen inguruan Nabarralde fundazioko kidea den Angel Rekalde izan dugu gaur gurean. Jardunaldietan parte hartzeko […]

Beltxaren taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean Auritzen

Nabarraldek antolatutako aste kulturalaren baitan emanen du Beltxaren taldeak kontzertua larunbatean Auritzen. Garaian Lina Anduezak eta Ana Telletxeak sortzen zuten a capella bikotea orain beste 5 lagunekin gorpuztu eta taldea sortu dute. Honen ondotik Xabier Irujo historialariak bere bertso eta idazki zenbait utzi zizkien zeinetik Errotzabal 778 diska-lana sortu zuten eta hain zuzen ere hori […]

Errotzabal/Orreagako gudaren oroimena hainbat ekimenekin landuko dituzte egun hauetan

Urtero lez abuztuaren 15aren inguruan izan ohi da Errotzabal/Orreagako gudaren inguruko oroimen ekitaldia. Aurten ekitaldi andana antolatu dituzte Orreaga Fundazioak, Etxabarrengoak eta Luzaideko Udalak elkarlanean. Honen inguruan solasteko Orreaga fundazioko kidea den Koldo Amatria izan dugu gaurkoan. Egitaraua:Agorrilak 12- 19:00 Luzaideko Elizan Auzperri abesbatzaren kontzertuaAgorrilak 13- 11:30 Luzaideko monumentuaren inauguruazioaAgorrilak 14- 19:00 Luzaideko elizan Beltxaren […]

Beroaldiaren errepasoa eta asteburu luzearen eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Hedabideek alarma jarrita zuten bero izugarria zetorrelako baina berriz ere alarmismo hutsa izan da,hori adierazi digu David de Andresek berarekin izandako solasaldian. Horren ostean bere iragarpena helarazi digu asteburu luze honetarako Iragarpena: Ostirala(Abuztuak 11): Egun argitsua zeinetan tenperaturak igoko diren hego haizeak lagunduta. Arratsaldean aldiz haizea aldatu eta iparraldekoa finkatuko zaigu.Larunbata(Abuztuak 12): Egun oskarbia hau […]

Abuztuaren 15ean izanen dira berriz ere Amaiurko feriak

Urteo jartzen da gurekin harremanetan eta nahiz eta Auritzeko feriarekin koinziditzen duen beti egin ohi diogu tartea Koldo Goienetxe Amaiurko abeltzainari, bera baita Amaiurko Azienda Feriaren antolatzaile. Artzai txakur lehiaketaren bueltan sortutako feria izanda orain zaldi, behi eta ardi erakusketak eta salerosketak biltzen ditu. Goiz goizetik arituko dira Amaiurren feria egunean lan hauetan.   Koldo […]

Artozkiko herritarren Itoitzekiko mina agerian uzten duen gradu amaierako lana aurkeztu du Inge Diez Elizaldek

Antropologia ikasketak amaitzeko Grala aurkezterako garaian otu zitzaion artozkiar honi Itoitzek Artozki herria urpean hartu izanagatik sortutako ondorioak lantzea ikerketa lan baten bidez. Artozkiko herritarrekin jarri zen harremanetan Inge Diez Elizalde horretarako eta bertan ikusi ahal izan zuen 20 urte eta gero herritik bota izanagatik beraiengan mina jarraitzen zela. Berak 3 urte zituen Artozki eraitsi […]

Beroa datorrela komentatu digu David de Andresek bere iragarpenean

Beno hainbeste freskotasunaren ostean beroa dator aste hasiera honetan, asteazkena egunik beroena izanik. Hori adierazi digu David de Andresek bere iragarpenean eta hala izango da. Iragarpena: Astelehena (Abuztuak 7): Egun argitsua zeinetan tenperaturak igo eginen dira. Egunaren lehen orduetan haizea aldakor izanen da arratsaldean iparraldekoa ezarriko delarik.Asteartea (Abuztuak 8): Egun oskarbia hau ere, zeinetan gehio […]

Gazteriaren behar eta proposamenak ezagutu eta lankidetza sustatzeko parte hartze prozesua jarriko da martxan Erroibarren

Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da […]