Eroriko da ekimena abian jarri dute inputatuei babesa emateko

Urriaren 12an ekimena burutu zen Hispanitate egunaren izaera koloniala salatzeko. Bertan Kolon eta Espainiako erregearen bi estatua behera bota ziren. Hartatik, 12 lagun deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazionalak monarkiaren kontrako irainak leporatuta. Kontestu honetan Eroriko Da dinamika jarri dute abian Sortutik eta nafar gizarteari mobilizatzera deitu ditu. Honetaz solastu gara Gorka Mayo Sortuko kidearekin. Gorka […]

Pirineki esnekiak, aitzineko eran egindako esnetik eratorritako produktuak

Izugarri pozten gaitu zonaldean negozio berri bat irekitzen denean eta batez ere familia baten ekinaz sortua bada. Gaurko honetan, Auzperrira jo dugu Aitor Zazpe lagunarekin egotera eta bertatik bertara Pirineki Esnekiak ezagutzeko. Aintzineko moduan egindako esnetik eratorritako produktu goxoak saltzen dituzte haien artean esnea, yogurtak, gasna freskoa eta gasna guria. Aitor Zazpe Irati irratian

Kudea Go! Mugikortasun kolektiboa Piriniora dator

Gaurkoan jarri da martxan zerbitzu berri bat Nafar Piriniotan. Basaburuan abian jarritako aplikazio bat da, garraio pribatua kolektibizatzeko eta naturan dugun inpaktua gutxitzeko helburu. Honen sustatzailea Patxi Miranda dugu eta berarekin batera errepasatu dugu zertan datzan aplikazio berri honen nondik norakoak. Informazio gehiago: https://kudeaservicios.com/?lang=eu Patxi Miranda Irati irratian

Longidako egutegia eta Urraul Beitiko memoria ezagutarazten

Ohikoa dugu lagun honekin elkartzea beti baitabil zonaldeko kultura eta ondarearen alde lanean. Lagun hori Karekin Kulturako Kati Leatxe dugu eta gaurkoan bi proiektu berri ekarri dizkigu. Alde batetik, Longida ibarreko egutegia ekarri digu zeina 2021. urte honetarako atera duten. Bestetik, Urraul Beitin 2 urtez egindako lanen fruitua ekarri digu, bertako memoriak barnebiltzen dituen argazki […]

Zatoia eta Aizpeako kobazuloen inguruko lan saioak eginen ditugu Irati irratian

Sekretua azaleratu dugu. Hilabete zenbait daramatzate Jesus Mascaraque eta Iratxe Andueza Zatoia eta batez ere Aizpeako kobazuloaren inguruan hausnartzen. Epipaleolitikoko bi kobazulo hauek hobeto ezagutzeko elkarrizketa sorta bat prestatu dute Irati irratian emateko. Gonbidatu guztiekin kobazulo hauen inguruko informazioa ezezik ikuspegi zabalago bat izatea dute helburu. Guzti honetaz solastu gara Iratxe Andueza lagunarekin. Iratxe Andueza […]

Ekoaldek online denda jarri du abian

Ekoizle ekologikoen elkartea dugu Ekoalde. Horretan jarduten dira bertan sartuta daudenak eta hainbatetan egokitu behar izan dute euren lana Koronabirusa dela eta. Oraingoan, erosketak online egiteko dendaren berritasunarekin datoz eta horren inguruan elekatu dugu bere koordinatzailea den Jon Garayrekin. Ekoaldeko web orria: Ekoalde produktu ekologikoak Jon Garay Irati irratian

Aurrepirinioa bizirik mantentzeko plataforma aurkeztu eginen dute

Irati Bizirik da plataforma horren izena. Gamesaren itxieraren harira berreskuratu zuten ekimen herritar hau eta ezkeroztik lanean jarraitu dute. Gaur jendaurrean aurkeztu eginen dute bere osotasunean eta aldarrikatu eginen dute Aurrepirinio bizi baten aldeko apostua egingo dutela. Honen inguruan bertaki kidea den Mikel Donazarrekin egon gara. Mikel Donazar Irati irratian

Preso eta iheslarien aldeko ekimenak bor-borka

Urte amaiera indartsua dator preso eta iheslarien aldeko dinamika pila antolatu baitituzte. Lehena larunbat honetan, Berriozarretik mobilizazioa abiatuko da Iruñeko gartzelaraino. Bestea Urtarrilak 9an izanen dena, auzo eta herrietan mobilizazioak deituko dituzte bidea direla aldarrikatzeko eta urteroko Bilboko mobilizazioaren ordezko izateko. Honen harira, 2M2=2€ dinamika jarri dute martxan ekarpen ekonomikoa jasotzeko. Baina kontua ez da […]