Non dago Mikel edo bere torturatzaileekiko mendeku txikia

Lana behingoz zinemetan dugu eta a zer arrakastarekin. Gaur Non Dago Mikel dokumentalaz eta bere estreinaldiaren ingurukoak landu ditugu Miguel Angel Llamas Piturekin. Berak askotan esan du, bera torturatu zutenen kontrako mendeku txikia dela lan hau aurrera atera izana. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Pitu Irati irratian

Iratiko amona ezagutzen, Olaia Nagore Nafarroako Museoko kidearekin

Abenduan joan gintzaizkion bisitan eta berarekin batera ezagutu genuen Iratiko Amonaren gorpuzkiak. Bera, Nafarroako Museoko kidea den Olaia Nagore dugu eta berak azaldu digu Epipaleolitikoan nolakoa zen bizitza eta ze aurkikuntza izan diren garai hartakoak. Iratiko Amona: Olaia Nagore Irati irratian

Egiaren jabe izanik justizia eske

Astelehenean Publico egunkarian argitaratutako audioek lehen lerrora ekarri dute Mikel Zabalzaren auzia. Aste intentsoa izan dute euren senideek horri gehituta Non Dago Mikel gaur estreinatzen dela zinema aretoetan. Guzti honetaz solasten Idoia Zabaltzarekin izan gara. Berak aipatu digu orain egiaren jabe izanik justiziari dagokiola bide egitea. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Mikel […]

Iraultza eta Bizi komiki liburuaren nondik norakoak Mikel Antzarekin

Larunbatean aurkeztuko du jendaurrean Adur Larrearekin batera Burgosko auziaren inguruko “Iraultza eta Bizi” komiki liburua Auritzen. Hori aprobetxatuz, Mikel Antza lagunarekin egoteko parada atera dugu zeozer aurreratu zezan. Aurkezpenerako leku mugatuak direnez 667 974 106 telefonoan egin behar da erreserba. Mikel Antza Irati irratian

Kataluniako hauteskundeak eta hauen ondorena

Igande honetan eman ziren Kataluniako hauteskundeak. PSCk lortu zuen botoetan irabaztea baina alderdi independentisten batasunak nabarmenki irabazi zituen hauteskundeak. ERC izan zen bigarrena eta Junts Per Catalunya hirugarrena. Hauteskunde eta honen ostekoa ere Abaurrepeako bizilagun izandako Joan Tornés lagunarekin landu dugu. Joan Tornés Irati irratian

Aizpea inguruak ezagutzen Christian Pauren eskutik

Jarraitu dugu gaurkoan gure lanarekin, ezagutu nahi izan dugu Aizpeako kobazulo eta inguruak nolakoak diren eta zein aproposago Aezkoako txoko guztiak bai lurrazalekoak eta baita lur-azpikoak ezgautzen dituen Christian Pau baino. Berak azaldu digu kobazuloa nolakoa den eta azpimarratu digu zein garrantzitsua den gure ondarea ezagutzea, ondareari dagokionez aezkoa oso aberatsa dela ziurtatu digu. Christian […]

Euskarafobiaren kontra haur eskolak borrokan

Etengabeko erasoak jasaten ari du Euskarak Iruñeako udalaren partetik, batez ere, haur eskolen ereduei dagokionez. Plaza kopurua gutxitu eskaera nabarmen igo bada ere, ingeleseko edukiak sartzea inolako kontrasteak egin gabe,… Honen aurrean Iruñerriko Haur eskolak lanean jarri dira eta gaurkoan Greba deialdia egina dute. Honen inguruan LAB sindikatuko Saioarekin izan gara solasten. Grebaren jarraipena euskarazko […]

NNPEK-ak lehendakari berria estreinatu eta EKOmerkatua ekarriko du larunbatean

Produktore ekologikoen kontseilua dugu NNPEK. Inolako gehigarririk gabe sortu edo landutako produktoen zilegitatzerako erakundea eta aste honetan euren lehendakaritzan aldaketa izan du, Edorta Lezaunek Miren Otxotorenaren esku utzi baitu kargua. Gainera, otsaileko lehen asteburua izanik EKOmerkatua antolatu dute Iruñeko Geltokin. Hau guztiaz solasteko Kattalin Barberrekin izan gara gaurkoan. Kattalin Barber Irati irratian