Dylan Inglis Iratiko oihanari buruzko ikerketa egitera hurbilduko da

Albiste bitxia ekarri digu Idoia Zabaltzak Irati irratira. Egun gutxi barru Inglaterran sortutako euskaldun berri bat hurbilduko da inguruotara. Dylan Inglis, Inglaterran euskara ikasi eta Euskal Herria, gure hizkuntza eta euskalkiak ondo menperatzen dituen ingelesa da. Aurki, Iratiko basoaren inguruko ikerketa bat abiatuko du, eta jendea elkarrizketatzen arituko da herriz herri. Hizkuntza, lana, lurraldea eta […]

Aezkoako eguna Abaurregainan

Aezkoako eguna ospatuko da asteburu honetan Abaurregainan. Larunbatean Aezkoako gazte gaua ospatuko denez, Jaione Etxabarri antolatzailea gurekin izan da Irati irratian. Xehetasunak, egitaraua eta bertso afariaren berri eman digu berak, eta azpimarratu duenez lehen aldia da neska bertsolari bat –Maddi Ane Txoperena– eta dagoeneko 70 lagunetik gora eman du izena afarirako. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Mundua plastikoz bete dugun honetan…

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan udako atsedenaldiaren ostean. Munduaren egoeraz aritu gara berarekin, eta planetan nola izorratzen hartu du hizpide Aribekoak. Plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko dekalogoaren berri eman digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.

Eneko Villegas: “Aezkoan elkartasun eta babes handia jaso dut, eta oso eskertuta nago”

Eneko Villegas Irati irratiko esataria da eta datorren irailaren 16tik aurrera Madrilen epaitua izango da. Irailaren 10eko (asteartea) programa berezia izan da, Eneko bera izan delako gure gonbidatua elkarrizketa saioan. Elkarrizketa sakona eta hunkigarria izan da eta hemen duzue entzungai (euskaraz). >> Elkarrizketa gaztelaniaz

Euskara, oztopoak eta Manex eta salmenta

Gaurkoan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Gaurko honetan ohartarazi gaitu azkenaldian Garraldan egondako hainbat ekimenetan euskerak izan duen presentzia eskasa. Berriz , oztopo arkitektonikoez hitz egin beharrean egon gara ere, ez baitira holako oztopoei erantzuna ematen ari. . Hori behin azalduta Manex gaztetxoaren 37. istorioa kontatu digu, aitaren animalien salmentan gertaturiko pasadizo xelebre bat, […]

Paisaiaz jabetzeko guztion zentzumenak behar dira

Gaurkoan gure hurrengo gonbidatuarekin paisaiaz solastea suertatu zaigu. Askotan esan dugu kolaboratzailetzat dugula hainbatetan jo behar baitugu bearengana. Gonbidatua Karekin Kulturako Kati Leatxe dugu, paisaiaren ikuspegi soziala dinamizatzen ari baita Pirinio eskualdean. Ondoren jardunaldiak eginen dira Irailan eta horrek paisaiaren dokumentua ekarriko duela azaldu digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Belagoa bertikala

POCTEFA proiektuaren baitan kokatzen den lehiaketa da Belagoa Bertikala. Lakora eta Lakartxela mendiak igoko dituzte ehunka lasterkariek larunbat honetan. Guzti honetaz solasteko ADI-IKE-ko laguna den, Aitor Perez izan dugu. Berak aipatu digu nondik datorren froga hau egitearen ideia eta nola ez bertan parte hartzera gonbidatu gaitu. Lasterketaren web orria: http://belaguabertikala.com/ Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko