Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Erregulazio emozionala nerabezaroan: Poza, Euforia eta Maitemintzea

Gaurko kolaborazioan jarraipena eman diogu emozioen gaiari. Nerabezaroan emozio horiek nola erregulatu daitezkeen erakutsi digu Miren Cia Urrutiak. Gaur atseginak diren 3 emozio landu ditugu, poza, euforia eta maitemintzea. Aprobetxatu dugu nola ez berriz ere esateko emozioak ez direla onak eta txarrak bezala katalogatu behar, denak dira beharrezkoak eta. Mirenek eman dizkigu lehen emozio hauek […]

Metamorfosis proiektuak partaide eta bolondres bila

Anerk elkartea da Metamorfosis proiektua dinamizatzen dabiltzanak eta haur eta nerabeei espazio eroso bat eman eta euren mezuak zabaltzeko erremintak ematea da beren helburua, betiere disziplina artistikoen bitartez.  Ikasturte emankorra izan dute eta mugarri dexente eduki dituzte, baina garrantzitsuena litzatekeena proiektua bera talde sendo eta erosoa bilakatu dutela parte-hartzaileen ikuspegitik. Bertan kutsu sozialdun mezuak landu […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Emozioak nerabezaroan

Hezitzaile estiloen ostean gaurko Miren Cia Urrutiaren kolaborazioan emozioen inguruan solastera sartu gara, hauen pisua nerabezaroan handia baita. Emozioak edozein gertakarien aurrean izaten dugun bapateko erantzun labur eta intentsoak liratezke. Nerabezaroan, hormonen dantza dela eta emozio hauek indartu egiten ohi dira eta baina oinarrizko emozioetatik beste azpi-emozio eratorri. Oinarrizko emozioak poza, tristura, haserrea eta beldurra […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Hezkuntza estiloak 2. zatia

Gaur jarraitu dugu Miren Cia Urrutia nerabezaroan adituaren kolaborazioarekin. Aurrekoan landutako gaiaren segida izan dugu hezkuntza estiloena alegia. Maccoby eta Martinen ikerketak lau estilo desberdin nabarmentzen dira, autoritarioa, demokratikoa, arduragabea eta permisiboa. Horiek ere errepasatu ditugu. Gaurkoan bikotean jarri dugu atentzioa bikoteetan estilo desberdinak baitaude eta askotan bi estilo hauek mezu kontrajarriak helarazten dituztelarik. Hemen […]

Nafarroako hezkuntzan dauden gabeziak agerian

Nafarroako Hezkuntza komunitateak une gatazkatsuak bizitzen dabil azken ikasturtean bereziki. Legegintzaldia hasi zenetik talka ugari suertatu dira Carlos Gimeno kontseilariaren eta hezkuntza komunitatea sortzen duten eragileen artean. Talka horiek hezkuntzaren kalitatean dute oinarria eta hala adierazi dute sindikatuek egindako agerraldi guztietan. Aurten, azaroan Lanbide Heziketako irakaslegoak LH dualaren gabeziak eta arazoak bere gain erortzen ari […]

Azpegiko zoikaztegiaren inguruko artikulua ondu dute Otsagabia eta Garraldako ikasleek

Otsagabiako eta Garraldako DBH4ko zientzia ikasleek beren ikasgaia bizitu zuten irteera eta bertan ikerketa izan baitzuten Azpegiko Zoikaztegietara. 8 ikasleek ekin zioten lanari eta bertan aritu ziren neurketa desberdinak egiten eta horren ostean artikulu bat sortu. Gerora Iratiko Biosfera Erreserbaren webgunean ipiniko dute lortutako neurketekin ondutako kartela ere.   DBH4ko zientzia ikasleen artikulua Irati Irratian […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Hezkuntza estiloak

Gaur itzuli gara bi astetan behin dugun kolaborazioarekin. Gaur Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua den laguna izan dugu. Pantailak alde batera utzi eta gaurkoan hezkuntza estiloak izan ditugu hizpide, nerabeetatik fokoa kendu eta hezitzaileengan (gurasoengan) jarri dugu. Maccoby eta Martinen ikerketa eta sailkapena izan dugu oinarri, zeina lau estilo desberdin markatzen dituen, autoritarioa, demokratikoa, arduragabea […]

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKAN AURKEZTU DEN IRATIKO BIOSFERA ERRESERBAN EGINDAKO IKERKETA

Apirilak 25ean DBHI Otsagabiko DBH1eko ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan, Baluarten, Garraldeko ikastetxearekin batera egin zuten ikerketa aurkeztu zuten. Ikerketa Irati oihanean ugaria den baso igel- gorriaren errute urmaleen inguruan izan zen. Otsagabia etaGarraldako ikastetxeko LH56 eta DBH1eko ikasleak aritu ziren, bi ibarreko hiru urmaeletan: Udi, Sobar eta Barrenbaltsaldean. Ikuspegi zientifiko batetik, baso igel-gorriaren errute urmaleen […]

Gazteen munduaren ikuskera larunbatean Agoitzen

Gazteek zer nolako mundua jasotzen duten ezagutaraztea du helburu larunbatean taularatuko den Mundo Falaz antzezlana. Metamorfosis proiektuaren baitan dauden 52 haur eta nerabe izanen ditu emankizun honek protagonista, bertan bolondresak eta Bultzada Sorkuntza taldea laguntzaile izanen dituztelarik. Metamorfosis proiektua ia 3 urte daramazki lanean Agoitzen eta haur eta gazteei sorkuntzaren eta gorputz espresioen bidez euren […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Nerabezaroa eta pantailak bigarren partea

Aurrekoan hasitako haritik jarraitu egin dugu gaurko kolaborazioan, nerabeek eta euren pantailen erabileren inguruan solasean. Aurrekoan pantailak eman aurretik hausnartu beharrekoak izan genituen hizpide. Gaur aldiz, pantaila horien erabilerak nola neurtu eta nola zaindu izan dugu hizketagai. Arriskuetaz ari garenean Mirenek aipatu digun moduan Big Tech Little Victim ongi ondorioztatzen du nola dauden teknologia berri […]