Larunbatean izanen da Korrikaren aurkezpena Ariben

Martxoaren 19tik 29ra izanen da Euskal Herriko herri eta auzoak zeharkatzen euskararen aldeko ekimen erraldoia den Korrika. 24. edizioa dugu eta Atharratzetik irten eta Bilbora bidea eginen du. Gure eskualdean martxoaren 20an izanen dugu, gurean lekukoa 127 lekuko-aldaketa eginen dituelarik. Euskara gara lemapean eta Errigora ekimena omendua izanik auzolanean eraikitako ekimena dugu Korrika.Korrika baino lehen […]

Euskara gara lemapean izanen da 24. Korrika

Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herria zeharkatuko du 24. Korrikak. Atharratzen hasi eta Bilboraino eginen du bide “Euskara gara” lelopean. Edizio honetan Errigora egitasmoa izanen da omendua Erribera eta Agerrean euskarari egin dioten ekarpena nabarmenduz. Korrika hala ere auzolanean eraikitako ekimena dugu eta hortan jarduten dira tokian tokiko Korrika Batzordeak. Pirinioetako AEKak kudeatzen dituen zonaldeetan jada […]

Euskara eroso ikasi eta bizi lemapean abian da AEK-ko euskaltegietako matrikulazioa

2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio kanpaina betean ditugu AEK-ko lagunak. Euskara eroso ikasi eta bizi lemapean abiatu dute matrikulazio kanpaina baita jendeari informazioa helarazteko bilkurak ere. 18 talde izanen dira osotara Pirinioetako AEK-k bere gain hartuko dituenak, maila guztietakoak gainera. Aurten A1ean hasiberriei Nafar Gobernuak %100a ordainduko die %80aren asistentzia erdiesten badute.  Informazio bilkurak eta […]

25-26 ikasturterako aurrematrikulazioa burutzeko azken astea AEK-n

Uda hasiberri denean AEK-ko euskaltegietan izena emateko aurre-matrikulazio sasoi betean daude. Ekainaren 30a bitarte dago aukera aurre-matrikulazioa egiteko eta irailean iritziz aldatzen bada jarritako diru hori berreskuratu daiteke. Kanpaina dela eta Garraldako Euskaltegira jo dugu Garazi Iribarrenekin egotera. Berak azaldu digunez hainbat diru-laguntza daude euskara ikasteko, A1ean izena ematen dutenek doan izanen dutelarik ikasturtea. Horretarako […]

Pirinioetako AEK-ak 40 urte egin ditu gure lurraldea euskalduntzen

40 urte pasa dira Iosu gazte batek Pirinioetara helduen euskalduntzea bultzatzera gonbidatu zutenetik. Apurka-apurka hasi zen AEK gorpuzten eta gaur egun 16 talde eta 160 ikasle dira Pirinioetako AEKren bueltan euskara ikasten dabiltzanak, Esteribarretik hasita Erronkariraino, Agoitzera ere heldu egiten direlarik. Hau ospatzeko zenbait ekimen antolatu egin dituzte ikasturte honetan. Jada pasa dira Ruper Ordorikaren […]

AEK-ak informazio bilkurekin ekingo dio ikasturte berriari

Ikasturte berria gogotsu hasi dute Pirinioetako AEK-ko lagunek, aurten 40 urte betetzen baitute helduen euskalduntzean bidelagun izaten. Hori ez ezik zonaldearen dinamizatzaile garrantzitsuak bilakatu dira eta euskarari behar bezalako hauspoa eman diote. Hala ere, gaurkoan ikastaroetan zentratu gara Esteribarretik hasi eta Erronkariraino informazio bilkurak antolatu baitituzte euren ikasleak edota interesdunak behar bezala informatzeko. Honen inguruan […]

Udako barnetegi eskaintzak eta aurre-matrikulazio kanpaina martxan AEK-n

Pirinioetako AEKn euskalduntzeak ez du etenik eta jada prestatzen dabiltza uda honetan izanen den eskaintza. Ohiko barnetegiak ez ezik, barnetegi ibiltaria eta Familia barnetegia ere izanen da eskaintza horren barnean. Hala ere, ez ditugu soilik bertara begira, datorren ikasturterako aurre-matrikulazio kanpaina betean baikara eta gurean maila guztietako eta modalitate desberdinetako ikastaroak antolatu baitituzte. Hori gutxi […]

Gureari eusteko deia Errigorako azken kanpainan

Urtero lez hemen da Nafarroa Hegoaldeko uzta eskutik eskura Errigora kanpaina. Aurten Eutsi Gureari leloa erantsi diote, aldarrikatuz bide horri eutsi eta aurrera egin behar dela. Kanpaina honetan, kontserbak eta olioa eskatzeko aukera ematen digute, aurten gainera ardoa gehitu dutelarik. Elikadura burujabetzan ere argiak dira emandako pausuak ia produktu guztiak ekologikoan eskuratzeko aukera baitago. Kanpainaren […]

Korrika 23. edizioa berotzeko ariketekin hasiko gara asteburuan

Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an hasiko da Irundik abiatuta HARRO HERRI lemapean. Gure zonaldea martxoaren 15 eta 16an zeharkatuko du baina hori gertatu baino lehen berotzen joateko Korrika Batzordeek zenbait ekimen antolatu dituzte, horien artean asteburu honetan izanen ditugun Korrika aurkezpenak. Aurkezpen hauek ostiralean (urtarrilak 19) Agoitzen arratsaldeko 20:00 tan Angiluerrekan eta larunbatean (urtarrilak 20) […]

Ikasturtea irekitzear AEK-ko euskaltegietan

Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lemapean dabiltza AEK -ko lagunak matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta. Horretarako zenbait informazio bilkura burutu dituzte Pirinio eta Aurre-pirinioan zehar eta kanpaina bera errepasatzen egon gara euskaltegiko irakasle den Izaskun Zabalzarekin. Berak azaldu dizkigu zein talde egonen diren gure inguruetan baita apuntatzeko zer egin behar dugun ere. Ezin ahaztu klaseetaz aparte […]